Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Irakurketa errazari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.-     Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio irakruketa errazako formatua sustatu dezala transmititu beharreko informazioan, pertsona guztientzako ulergarritasuneko, irisgarritasun unibertsaleko eta diseinuko printzipioekin bat. 

Hori dela eta, pixkanaka beharrezko neurriak hartzen joango dira emandako informazioa irakurketa errazeko formatuan izan dadin, informazioaren izaera aintzat hartuz, eta sarbide-eskubidea zailtzen duten inguruabar bereziak dituzten pertsonen premiak ere aintzat hartuz. Neurri horiek sustatuko dute egituratzea herritar guztientzat ulergarriak diren mezuak, horiek emandako informaziorako duten sarbidea hobetuz.

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio babestu ditzala editorialak eta sortzaileak, beren lanak irakurketa errazako formatuan argitaratu ditzaten, batez ere euskaraz, modu horretan hizkuntza normalizazioa sustatze aldera.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio irakurketa errazeko formatuari buruzko informazioa zabaldu dezala liburuzainen artean.

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezagutza-kanpainak egin ditzala, azaltzeko zer den irakurketa erraza eta hori ikustarazteko nazioarteko ekitaldietan.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Rafaela Romero