Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Ingurumen esparruan ematen diren arau-hauste eta delituei modu egokian aurre egiteko hartu beharreko neurrien inguruan

OSOKO ZUZENKETA

 1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio indartu dezala ingurumen-delituak jarraitzen dituen Ertzaintzako taldea, hala nola jarrai dezala finkatzen Ertzaintzak alor horretan egiten duen lana. Horretarako, ertzainei formakuntza eta baliabide tekniko eta materialak jar diezazkiela, alor horretan egiten duten lanean eraginkortasunean aurrera egitea ekarriko dutenak. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Erakundearteko Batzorde bat sor dezala, Ingurumen Batzordearen pean egongo dena, non bat egingo baituten Segurtasun Sailak eta Ingurumen, Lurralde Planifikazio eta Etxebizitza Sailak, aldundiekin eta udalekin batera, udaltzaingoetako langileekin ingurumen delitu eta arau-hausteen aurrean Euskal Ekintza Plan bat garatzeko. Plan horrek jasoko ditu agente bakoitzaren jarduteko prozedurak eta ardurak, eta dauden giza medioak eta baliabide teknikoak eta, oro har, balizko egoera horien aurrean hobeto jarduteari buruzko guztia.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bultza dezala Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiak egiten diharduen lana, ingurumen delituen aurrean jarduteko inplikatuta dauden pertsonen eta kolektiboen formakuntza transbertsala garatzen. 

4.- Eusko Legebiltzarrak foru aldundiei aholkatzen die, beren eskumen propioen baitan, apustu argi bat egin dezaten ingurumeneko basozaintzako funtzioen eta plantilen garapenaren eta hobekuntzaren alde. Horretarako, baliabide tekniko eta materialak ezar ditzala, eta ahalbidetu diezaiela beharrezko formakuntza jarraitua beren funtzioak bermez gauzatu ahal izateko.