Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

La Naval enpresaren egoera larriaren aurrean hartu beharreko neurriei buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak uste du, Legebiltzar honek onartutako Ezkerraldeko egoerari buruzko ponentziaren ondorioetan jaso bezala, Ezkerraldeko eskualdeko garapen industrialerako giltzarri dela La Naval ontziolaren jarduera eta haren industria osagarria mantentzea. 

2.- Eusko Legebiltzarrak uste du ontziak eraikitzeko sektorea segmentu ekonomiko estrategikoa dela, eta euskal ekonomiaren traktore dela, enplegua, aberastasun soziala, industriala eta ekonomikoa sortzen baititu. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bere esku dauden baliabide guztiak jar ditzala La Navalen itxiaera eta haren industria osagarria desagertzea ekiditeko.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio mahai bat deitu dezala, ahalik eta azkarren, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren partehartzea eta langileen ordezkaritza izango duena. Mahai horrek, eskuhartzerako gaitasuna duten eragile guztien elkarlanaz, aukera juridiko, ekonomiko eta akzionarial guztiak aztertuko dute, enpresaren jarraipena ahalbidetuko dutenak; besteak beste, erakunde publikoen partehartzea ko-inbertsioan. 

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio teknikoki posible bezain laster txosten bat egin dezala, ikuspegi juridikotik, ekonomikotik eta industrialetik aztertuko duena administrazio publikoek La Navalek aktibo guztiak edo horien zati bat erosteko operazioaren bideragarritasuna, hala nola jarduera produktiboaren kudeaketarena. 

5.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuko Industria Ministerioari eskatzen dio Eusko Jaurlaritzarekin kolaboratu dezala, La Navalen egungo egoeraren konponbide bat posible egiteko, bereziki etorkizunerako inbertsore baten bila eta balizko partehartze publikoan, beste erakunde publikoekin batera, enpresaren bideragarritasuna bermatu ahal izateko.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Alexia Castelo de Sa