partekatu
• ZUZENKETAK
Osakidetzako 2016-2017 lan-eskaintza publikoan ospitaleetako espezialitate medikoen ebazpen-prozesua kautelaz eteteari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari eta Osakidetzari eskatzen die:
- Beharrezko neurri guztiak har ditzatela Osakidetzako 2016-2017 EPEko hautaketa-prozesua ahalik eta azkarren amaitu ahal izateko gardentasunez eta berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipioak errespetatuz, profesionalik onenak hautatze aldera.
- Behin dagokion auzitegiaren aldetik epailearen ebazpena emanda eta oposizioan parte hartu duten pertsonei ahalik eta kalte txikiena eragite aldera, arrazoizko epe batean, ekin diezaiola bere kasuan azterketak errepikatzeari, kontuan izanik Arartekoaren gomendioak eta indarrean dagoen lege-esparruaren baitan.