Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Pertsona desagertuentzako arreta-bulego bat sortzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak laguntza eta elkartasuna adierazi nahi die pertsona desagertuen senideei, eta, horrez gain, aitortu nahi du beren arazoari eta desagerpenak senideei eta inguruari eragiten dizkioten ondorioei heldu behar zaiola. 
  2. Eusko Legebiltzarrak Gorte Nagusiei iradokitzen die Pertsona Desagertuaren Estatutuan idatziz jasotako eta onartutako agindua betetzea. Estatutu horretan pertsona desagertuen egoera juridikoa xedatu da, bai eta beren eskubideak eta beren senideenak ere. Hala, Estatutu horretan jasotako eskubideak ziurtatu eta bermatzeko egoki diren araudi-berriketak sustatu behar dira. 
  3. Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari iradokitzen dio, bere eskumenak erabiliz, baliabide espezifikoak eman ditzala pertsona desagertuen senideei laguntzeko.
  4. Eusko Legebiltzarrak Segurtasun Sailari iradokitzen dio, Desagertuen Zentro Nazionalarekin eta behar beste nazioarteko organismoekin koordinatuta, pertsona desagertuak identifikatzeko jarduketak bultzatzea, bai eta, pertsona desagertua ustezko delitu baten biktima izan denean, auzi horiek ikertzen jarraitzea ere.
  5. Eusko Legebiltzarrak Europako Parlamentuari iradokitzen dio jarduketa-protokolo bakar bat egiteko Schengen espazio osorako, polizia-agintaritzen zein agintaritza judizialen premiazko jarduketa eraginkorra eta koordinatua bermatzeko espazio horretan salatutako desagerpen-kasuetan.