partekatu
• ZUZENKETAK
Larrea ikastetxetik Barakaldora irekitako gizarte-heziketako esku-hartze inklusiborako proiektu pilotu aitzindaria ezartzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio:
- Jarrai dezala errefortzu- eta konpentsazio-neurriak hartzen konplexutasun handieneko Ikastetxe Publikoetan. Helburua da erantzun egokia sustatzea aniztasunaren eta ikastetxeKO ikasleen premia espezifikoen aurrean.
- Larrea HLHIren kasu zehatzean, jarrai dezala Hamaika Esku aniztasunaren arretarako Programak garatzen. Helburua da ikasleen konpetentzien garapen-maila hobetzen laguntzea, hala nola aztertzea ikastetxeko irakasle premia indartzea, bere kasuan, Hezkuntza Premien Adierazlea aplikatzearen arabera.
- Landu ditzala Barakaldoko Udalarekin batera dauden aukera anitzak (Magnet gizarte- eta hezkuntza-proiektua, besteak beste), udalerriko ikastetxeei ematen zaien erantzuna hobetzeko, inplikatutako erakundeen erantzunkidetasunetik.