Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Alokairu-politika publikoak indartzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lehentasunez mugiarazi ditzala hutsik edo inor bizi ez den etxebizitzak. Horretarako, ahalik eta azkarren garatu dezala Dekretua, jenderik gabeko etxebizitza hala izentzeko prozedura eta jenderik gabeko etxebizitzen erregistroa arautzen dituena, eta abian jar ditzala beharrezko neurriak bermatzeko haren funtzio soziala betetzen dela. Horretarako, neurri sustatzaileak eta zuzentzaileak ezar ditzala. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legeko 7.4 artikuluan eta Laugarren Azken Xedapenean aurreikusitakoa, eta jarrai dezala etxebizitza hutsak mugiarazteko programak sustatzen (Bizigune, Asap….), programa horietara atxikitako etxebizitza kopurua areagotze aldera.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bete ditzala 2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendariko 1. Ardatz Estrategikoan aurreikusitako helburuak (Alokairuko Etxebizitza Parkea bultzatzea).

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio etxebizitza arloko proposamen fiskal eta global bidal diezaiola Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoari, ahalik eta azkarren. Proposamen horretan neurri fiskalak jasoko ditu, alokairua laguntzera bideratutakoak (trataera fiskala hobetzea jabe eta maizterrei, etxebizitza hutsak merkatuan txertatzea, arrazoizko alokairu-prezioak sustatzea…).

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Eneko Andueza