partekatu
• ZUZENKETAK
Ikerketa eta substantzia gabe mendekotasuna prebenitzea
OSOKO ZUZENKETA
1.-Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, behin Jokoaren Euskal Behatokia sortuta, 8 hileko epean azterketa bat egin dezala jokoaren Euskadiko egoeraz, bereziki aintzat hartuz adin txikiko pertsonenganako eragina. Txosten hori igorriko zaie Euskadiko jokoaren eta adikzioen eremuko partehartze organoei.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, txostenaren emaitzetan oinarrituta, adikzio plan bat egin dezala, honako honetara bideratutakoa:
- jokorako sarbidea ekiditea adin txikiko pertsonei eta debekatuta dutenei.
- jokoaren erabilera desegokiari lotutako arriskuak txikitzea.
- jokoaren eta oro har substantziarik gabeko adikzioen arriskuez kontzientziatzea eta sentsibilizatzea, bereziki hezkuntzaren eremuan.