PSE-EE EUSKADI BERRIAK http://www.socialistasvascos.com es-ES WWW.SOCIALISTASVASCOS.COM http://www.socialistasvascos.com/images/rssPSE_EE_EUSKADI_2017.png http://www.socialistasvascos.com 150 100 <![CDATA[BERRIA - Errepublikaren babesleak oroimenera ekarri dituzte Euskal Sozialistek]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=11018 Aterpe 1936 monumentuan –Bilboko Artxanda mendian– omenaldia egin zaie, beste urte batez, besteak beste, Gerra Zibilean eta diktadura frankistan zehar Errepublika defendatu zuten miliziano sozialistei. Topaketa horretan izan dira PSE-EE, EAJ-PNV, EAE-ANV, PCE-EPK alderdien zein  UGT, ELA-STV eta CNT sindikatuen ordezkariak, bai eta Ramón Rubial, Sabino Arana zein Eusko Lurra fundazioak, Manu Robles-Arangiz Institutua, Ikerkuntza Marxisten Fundazioa eta Anselmo Lorenzo Ikasketa Libertarioen Fundazioa ere, atzealdetik –askatasuna eta demokrazia defendatzeko– erresistentziari lagundu zioten gudariak aitortzeko. Ekitaldian izan dira, halaber, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia eta beste kargu sozialista batzuk, hala nola Patxi López lehendakaria, Iñaki Arriola, María Jesús San José eta Sonia Pérez Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Alfonso Gil, Teresa Laespada, Begoña Gil, José Antonio Pastor edo Vicente Reyes, Ramón Rubial Fundazioaren arduradunez gain. Aterpe 1936 monumentua, Aztarna izenarekin ezaguna, Juanjo Novella portugaletetar eskulturagilearen obra da, zortzi tonako pisua du eta karbono-altzairuarekin eraikita dago. 2016an jarri zuten izen berdineko oroimen-elkartearen ekimenez. Mon, 24 Jun 2019 01:21:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Militante sozialisten % 90,16ek toki- eta foru-erakundeetarako gobernagarritasunaren aurreakordioa babestu dute]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10964 PSE-EEren militanteei eginiko kontsultaren emaitzak, Euskadiko toki- eta foru-erakundeen gobernagarritasunerako aurreakordioari buruz PSE-EEren militanteen % 90,16ek (2.703 militante) -kontsultan parte hartu dutenen artean- toki- eta foru-erakundeen gobernagarritasunerako aurreakordioa ikus-onetsi dute. Kontrako botoa ematen dute % 8,87ek (266 militante), boto zuriek (27) hautetsontzietan emandako botoen % 0,90 osatu dute, eta baliogabeek (2), ordea, un % 0,07. Guztira, 2.998 boto eman dira, hautesle-errolda osatzen zuten 5.188en % 57,79.   Hautesle-errolda Emandako botoak Bai Ez Zuriak Baliogabeak Araba 621 415 (% 66,83) 404 (% 97,35) 11 (% 2,65) 0 (% 0,00) 0 (%0,00) Bizkaia 2.893 1.301 (% 44,97) 1.058 (% 81,32) 222 (% 17,06) 19 (% 1,46) 2 (% 0,15) Gipuzkoa 1.674 1.270 (% 75,87) 1.229 (% 96,77) 33 (2,60) 8 (% 0,63) 0 (%0,00) Batua 18 12 (% 66,67) 12 (% 100) 0 (% 0,00) 0 (% 0,00) 0 (% 0,00) Euskadi 5.188 2.998 (% 57,79) 2.703 (% 90,16%) 266 (% 8,87) 27 (% 0,90) 2 (% 0,07) Mon, 17 Jun 2019 03:34:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «PSE-EEren eta EAJren arteko aurreakordioak euskal gizartearen pluralitatea bermatzen du erakundeetan»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10948 Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak PSE-EEk eta EAJk eginiko aurreakordioa azaldu du, euskal udaletan eta aldundietan gobernatzeko, aukera emango duena «gobernu sendo eta egonkorrak sortu eta Euskadin hauteskundeen emaitzan behin baino gehiagotan islatu den pluralitatea ahal bezain beste gordetzeko». Euskadi Irratiko Boulevard programan eginiko elkarrizketa batean, Mendiak adierazi du duela lau urte eginikoaren oso antzekoa dela, eta «aterpe orokor bat dela, ez diela xehetasunei heldu, azkenean, erabakia lurraldeei eta tokiko erakundeei dagokielako». «Batzorde Betearazle nazionaletatik oinarriak jartzen ditugu», gehitu du. Mendiak baieztatu duenez, ostegun honetan oinarri sozialisten bozketak parte-hartze egokia izatea espero du, bai eta hautagaia berrestea ere izan ere, bere alderdian hainbat iritzi egon arren, bide nagusi bakarretik ulertzen dira erakundeen egonkortasunak duen balioa eta PSEk gizarte-politika ezkertiarrei eta euskal erakundeei dakarkien balioa». Alderdi bakoitzak eratuko diren gobernu guztietan izan behar duen pisuari buruz, azpimarratu duenez, «alderdiek lurraldeetan egingo dituzten negoziazioen zoriaren mende geratuko dira gai horiek baina, ez da kontu aritmetikoa, eta horrela ikusten duena oker dago, ez ditu egoki interpretatu hauteskundeen emaitza, ez eta sozialismoak herrialde honen gobernagarritasunari ematen dion balioa ere». «Ez da soilik zenbaki kontua. Denok egin ditzakegu zenbakiak toki guztietan. Erakundeetan aniztasuna, elkarbizitza eta egonkortasuna jartzean datza. Eta hori kontuan hartu behar dute», azaldu du Mendiak, zeinak hauxe ohartzera eman duen: «Ehunekoen irakurketa baino ez duena egiten ez du ondo ulertu, eta hauteskunde-zikloak aldagarriak dira». Horrekin lotuta azpimarratu duenez, euskal herritarrek «gobernu sendoak eta egonkorrak, irekiak eta pluralak nahi dituztela bozkatu dute, eta PSE ildo horretatik lan egiten jarraitzeko prest dago». Itunak Nafarroan Konfiantza du María Chivite Nafarroako hurrengo presidentea izango dela, funtsezkoa baita PSNk foru-komunitatea gobernatzea, «dagokion tokian jarri eta elkarbizitza eraikitzeko». Sat, 15 Jun 2019 01:59:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEren Batzorde Betearazleak Lehendakarigaia izendatzeko prozesua hasi du]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10929 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) abian jarri du Lehendakarigaia izendatzeko ohiko bilera, Euskadiko Batzorde Betearazleak gaur arratsaldean egin duena. Batzordeak –kide guztiek aho batez– hauteskunde primarioetarako egutegia erabaki du, eta PSOEren Batzorde Betearazle Federalari helarazi zaio, onar dezan. Prozesua berehala jarriko da abian, beraz, abalen bilketa ekainaren 26tik 28ra bitartean egingo da. Lehendakarigai bat baino gehiago egotekotan, hauteskunde primarioen bozketa uztailaren 13an, larunbatean, izango da, eta bigarren txanda uztailaren 20an, larunbatean, beharrezkoa balitz (bi hautagaitza baino gehiago badago eta batek ere ez badu botoen % 50 lortzen lehen txandan). Batzorde Betearazleak hauteskunde autonomikoen programa eratzeko lanak agindu dizkie Begoña Bilbao Politika Instituzionaleko idazkariari eta Alfredo Retortillo Ikerketa eta Programetako idazkariari, foru-hauteskunde egin beharrien programaren idazleak izan direnei. Datozen hauteskunde autonomikoak oso garrantzitsuak izango dira PSE-EErentzat, eta, horregatik, Batzorde Betearazleak uste du funtsezkoa dela denbora-tarterako plangintza egokia egitea, hauteskundeetan jasotako babesaren joera –hauteskunde orokorretan, udal- eta foru-hauteskundeetan eta Europakoetan konfirmatu dena– mantentzeko aukera izateko. Tue, 18 Jun 2019 12:52:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak EAJri ohartarazi dionez, «Euskadin egonkortasunerako akordioa ez da berdina izango PSErekin edo PSE gabe»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10860 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak «akordio global» baten alde jo du Euskadin M26ko hauteskundeen ostean, erakundeei egonkortasuna ekartzeko, eta EAJri ohartarazi dionez, «Euskadin egonkortasunerako akordioa ez da berdina izango PSErekin edo PSE gabe, elkarbizitzari egiten dion ekarpenagatik». Gainera, errepikatu duenez, bere alderdiak «Euskadirentzako akordioak bakarrik bilatuko ditu, eta, jeltzaleek Nafarroaz edo Madrilez hitz egin nahi badute, azal dezatela». Bilbon eginiko prentsaurreko batean ziurtatu duenez, iragan den igandeko hauteskundeen ostean, PSE-EEren helburu nagusia erakundeen egonkortasuna da, lasaitasunez lan egin ahal izateko. Horren harira, esan du «gobernu sendoak» behar direla, «herritarren kezkei lehentasuna ematen diotenak». Mendiak egin duen balorazioaren arabera, aurreko legealdian EAJrekin eginiko akordioak emaitzak izan ditu, baina ez da eztabaidaezina, eta, horregatik, «hitz egingo dugu eta aukerak ikusiko ditugu». Edonola ere, esan duenez, denek dute ardura edozein negoziazio irekitzeko orduan, eta, horren harira, gogorarazi duenez, bereziki, EAJri, «Euskadin egonkortasunerako akordio bat ez da berdina izango PSErekin edo PSE gabe». Horrela, azpimarratu duenez, akordioak Euskadin «ez dira zenbaki-kontua soilik, balio soziala dute elkarbizitzari dagokionez». Buruzagi sozialistak planteatu duenez, «akordio bat eginez gero, akordio globala izango da», Euskadiko erakundeen multzorako. «Guk Euskadiko eta Euskadirako akordioak bilatzen ditugu», zehaztu du Mendiak. Horrez gain, gehitu duenez, «euskaldunek merezi dute beren etorkizuna Euskadin erabakitzea, eta EAJk Nafarroaz edo Madrilez hitz egin nahi badu, azal dezatela jeltzaleek». Thu, 30 May 2019 11:15:00 GMT <![CDATA[BERRIA - EAJrekin udaletarako zein aldundietarako eginiko aurreakordioaren oinarriak bozkatuko dituzte PSE-EEren militanteek ekainaren 13an]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10954 PSE-EEren militante denei dei egin zaie  ekainaren 13an, ostegunean, PSE-EEk eta EAJk euskal udalak eta aldundiak gobernatzeko egin duten aurreakordioaren oinarriei buruzko galdeketan parte har dezaten. PSE-EEren zuzendaritzak honako galdera hau bota die: «PSE-EEk gobernagarritasun-aurreakordio bat egin du EAJ-PNVrekin Euskadiko udalak eta foru-aldundiak gobernatzeko, eta horrek aukera emango du erakundeen politikak bideratzeko hazkuntzara, enplegu duinera eta zerbitzu publikoa, gizarte-kohesioa eta euskal herritarren ongizatea babestera. Akordio horren alde zaude? Bai/Ez». Udalen eta foru-aldundien gobernagarritasunerako PSE-EEren eta EAJ-PNVren arteko aurreakordiorako oinarriak, orrialde honen oinean kontsultatu ahal dira. Mon, 24 Jun 2019 11:08:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak PSE-EErentzako «errespetua» eskatu du udaletan eta aldundietan akordioak bilatzeko negoziazioetan]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10921 Wed, 12 Jun 2019 01:53:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Instituzioek gizartearen aurrerapenaren eta kohesioaren alde jo dute gu erabakigarriak izan garen tokietan»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10882 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak esan duenez, euskal instituzioek ez dute erabakirik hartu elkarbizitza arriskuan jartzen duenik, eta hori udaletan, aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan egindako akordioei esker izan da. Bestalde, instituzioen ekintza politikoa gizartearen aurrerapenaren eta kohesioaren alde bideratu dira. «Sozialistok bete dugun paper horri esker, gaur udal- eta foru-gobernuak zein Euskadikoa ez daude kutsatuta kataluniar gatazkarekin. Sozialistoi esker, erabakigarriak ginen instituzio guztietan ez da erabaki baztertzailerik hartu, ez eta elkarbizitza arriskuan jartzen duenik ere. Guri esker, aurrerapeneko eta kohesioko neurrien alde jo da. Hori da gure balio handia, beste inork eskaini ahal duena», azaldu du. Idoia Mendiak, hauteskundeetako emaitzak aztertze aldera Bilbon bildu den PSE-EEren Batzorde Nazionalaren aurrean agerraldia egin duenak, hurrengo udal- eta foru-legealdiari begira, sozialistak akordioen parte ez diren testuinguru politikoa imajinatzeko iradoki du. «Euskal politika bestelakoa izango da, une honetatik aurrera, PSE-EE akordioaren eta elkar ulertzearen politikak finkatzen dituzten bidetik at utzi nahi badute. Eta hori ulertzen ez dutenak ondorioen erantzule izango dira», esan du. Euskal Sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu egin du hauteskundeetako emaitzek emandako abala eta azken hauteskundeetan eskuratutako botoen goranzko joera goraipatu du. «Euskadin bidea ireki diogu behin betiko gure apustu politikoari, instituzioen agenda jendearen kezketan ardazteko ezberdinen arteko akordioarenari eta beste indar politiko batzuek bere gain hartu dute guri esker», adierazi du. Wed, 12 Jun 2019 01:07:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk ohartarazi duenez, ekonomiaren aurrerapena, enplegu duina eta berdintasuna akordioak bilatzeko helburu nagusiak izango dira #M26aren ostean]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10834 PSE-EEren Batzorde Betearazlea ezohiko saio batean bildu da gaur arratsaldean, hauteskundeetako emaitzak aztertzeko. Adierazi duenez, hurrengo egunetan akordioak bilatu nahi ditu, toki- eta foru-erakundeen egonkortasuna bermatzeko pluralitateak eta gehiengo absolutuen gabeziak osatutako testuinguruan. Euskal Sozialistek uste dutenez, zatiketa politikoa ezaugarri erabakigarria da Euskadiko espazio politikoan, duela zenbait hamarkadatik. PSE-EEk pluralitatea zaintzeko, eta, aldi berean, erakundeen –gobernu sendoak behar dituztenen– prekarietatea saihesteko konpromisoa du, eta hura zehaztu da azken hauteskundeetan, M26an berretsi den politika-jardunbidean. Foru-hauteskunde horietan sozialistek 190.921 boto eta 27 batzarkide lortu dituzte, eta, udal-hauteskundeetan, ordea, 228 zinegotzi. PSE-EE euskal ezker aurrerakoia, arduratsua eta fidagarria da, eta bere helburu nagusiak ekonomiaren aurrerapena, enplegu duina eta kohesio soziala dira. Hortaz, horiek izango dira beste alderdi batzuekin izango dituzten elkarrizketen ardatzak. Xedea izango da erakundeek helburu horiei heltzea datozen lau urteetan gauzatuko duten ekintza politikoaren ardatz gisa, bereziki, hautagaitza sozialistak konfiantza berezia jaso duen horietan. Zuzendaritza sozialistak, halaber, garaipen sozialista baloratu du Europako hauteskundeetan, PSE-EEren kasuan, Eider Gardiazabalen hautaketarekin zehaztu dena bai eta PSOEk eta Pedro Sánchez bere idazkari nagusiak Espainian burutu duten erresistentzia Europaren aurkako mugimenduen, mugimendu populisten eta inboluzioaren aldekoen aurka. Mon, 10 Jun 2019 06:31:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak nabarmendu duenez, #M26ko emaitzek konfirmatu dute «Euskadin euskal ezker arduratsua eta fidagarria dagoela, hain zuzen ere, PSE-EE»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10824 Mon, 10 Jun 2019 11:58:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Mendiak #A28an hasitako bidea indartzera dei egiten die euskal herritarrei]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10817 Fri, 07 Jun 2019 09:31:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Boto ziur bakarra dago egonkortasuna eta elkarbizitza bilatzen dutenentzat, PSE-EEren botoa»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10802 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, datorren igandean aukera dago Pedro Sánchezek apirilaren 28an irekitako bideari ekiteko Euskadin, eta boto sozialista eskatu du udal guztietan eta hiru aldundietan, agenda soziala, egonkortasuna, pluralitatea eta elkarbizitza bermatzeko. «Euskadi duela lau urte baino hobeto dago konpromiso sozialistari esker gure zerbitzu-orria apartekoa da. Orain erakundeak zuzentzeko aurkezten dugu geure burua. Gure betiko printzipioak, Ramón Rubialenak, gordetzen dituen buruzagi bat behar dugu. Irribarreentzako eta gatazkarako zein hausturarako bide luzeko planen garaia amaitu da. Igandean bi aukera daude: EAJ edo Alderdi Sozialista. Eta boto ziur bakarra dago egonkortasuna eta elkarbizitza bilatzen dutenentzat, PSE-EEren botoa», nabarmendu du Barakaldon, non PSE-EEk ekitaldi batekin kanpainari amaiera eman dion. Bertan parte hartu dute, halaber, Alfredo Retortillo alkategaiak, Teresa Laespada Bizkaiko diputatugai nagusiak eta Eider Gardiazabal Europako Parlamenturako hautagaiak.  Idoia Mendiak ohartarazi du nazionalistek udalak erabiltzen dituztela, eta, kritikatu duenez, EAJk eta EH Bilduk beren haustura-proiektuak osatu nahi dituzte udalen boterearekin edo beren planak ezkutatzen dizkiete hautesleei beren xede soberanistak aurrera eramateko. «Planak prestatu bitartean batzuek beren aurpegi atsegina erakusteko garaia amaitu da. Plan horiek gatazkaren garaietara itzultzen digute, non udalak apustu soberanisten gudu-zelaiak ziren soberanistek beren haustura-proiektua osatu nahi dute udalen boterearekin. Hori da Bilduren botoa, edo Podemosena, Euskadin ezker abertzaleari kasu egin dionarena», ziurtatu du. Toki-mailan, PSE-EEren idazkari nagusiak hautagai sozialistaren kanpaina goretsi du, eta, azpimarratu duenez, Euskal Sozialistek poztasun handiz egin dute kanpaina hainbat tokitan, adibidez, Ezkerraldeko hiriburuan. «Eskerrik asko Alfredo Barakaldori itxaropena eta eraldatzeko nahia itzultzeagatik, hiri honetan gehiengo sozialista berreskuratzen ahalegintzeagatik eta Espainian garaipen sozialistari laguntzeagatik, ilusioz eta harrotasunez beteriko mezua berriz emateagatik, azken agintaldi honetan EAJk zuzendu duen etsipenari eta oinordetzaren kudeaketari irteera eskaintzeagatik», esan du. Eta, gehitu duenez, «Retortillori bozkatuko diote Barakaldo gehiago merezi dutenek, duela hiru aste jakin zutenek sozialismoa gai dela berriz atzera egitea saihesteko, eta, gainera, Pedro Sánchez Barakaldoko bazter denetara iristea bermatu dezakeen bakarra da». Halaber, Eider Gardiazabali eskerrak eman dizkio Euskadin europeismoaren sugarra bizirik mantentzeagatik, eta, esan duenez, Europan euskaldunen interesak babestuko direla bermatu ahal duen boto bakarra da hautagai sozialistak ordezkatzen duena. EAJri bozkatzeak zer erabilgarritasun ote duen galdetu du, Ciudadanosen talde berean egongo baitira. Eta Teresa Laespadari buruz esan du diputatugai nagusiari bozkatzeak soldata duinak, erantzunkidetasuna eta atseden hartzeko eskubidea dituen gizartea bilatzen duela. Fri, 07 Jun 2019 09:31:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Podemosek benetan nahi duena da Bildurekin, independentismoarekin, ituna egitea»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10772 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Podemosi eskatu dio koherentzia politikoa frogatzeko eta hautesleei engainatzen ez saiatzeko, beren benetako asmoak ezkutatzen dituzten itun-eskaintzekin. «Ez daitezela saiatu hautesleak oharkabean hartzen ezkerreko itunen amuekin: Podemosek benetan nahi duena da Bildurekin, independentismoarekin, ituna egitea», adierazi du. Idoia Mendiak Legutianoko Herriaren Etxea inauguratzeko ekitaldian parte hartu du, eta, bertan EH Bilduri eta Podemosi eskatu die PPrekin egin dituzten ekintzak azaltzeko, zehazki, Araban zerga-orekak hausteko egin dituztenak. Horrez gain, azpimarratu duenez, PSE-EEren koherentziari esker, lurralde horretan gehiago dutenek gehiago ordaintzen dute oraindik.  «Sozialistengatik ez balitz, hori ez litzateke horrela. Azalpenak eman ditzala Podemosek, ezkerreko irakaspenak eman eta Bildurekin ez dakit zeri itunak deitzen dizkionak», azaldu du. Horrez gain, gehitu duenez, Podemosi boto bat ematea botoa zakarrontzira botatzea da. «Botoaren bidez politika aurrerakoiak egin nahi dituenak Alderdi Sozialistari bozkatu behar dio, horrek izango du benetako eragina, hori da boto erabilgarria», esan du. Mendiak ziurtatu duenez, bakarrik Alderdi Sozialistak eskaini ahal die Legutianoko biztanleei beren interesak defendatzea, Udaletik Europara. «Eta hori dena dago jokoan hautetsontzietan datorren igandean. Horregatik, Manuel Velascori, Cristina Gonzálezi, Josep Borrelli eta Eider Gardiazabali bozkatu behar diezue», esan du. Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, halaber, Juan Manuel Piñuel oroimenera ekarri du. ETAk hil zuen guardia zibil hura, Legutianoko kuartel-etxean bonba bat jarri zuenean. «Herriaren Etxea irekiko dugu duela gutxira arte herri honetan aztarnarik mingarriena goresten zuten lotsagarriak gorabehera. Mina sortu zuten tokian ETAri eskerrak emateko pankartekin. Hemen ondoan. Metro batzuetara. Bizitza zapuztu bat, Juan Manuel Piñuelena, bidegabe hildako zerbitzari publiko batena. Legutianok pertsonen duintasuna aldarrikatzea behar du. Aniztasuna behar du. Eta Herriaren Etxe hau, etxe sozialista guztiak bezala, elkarbizitzarako espazio berri bat da», azpimarratu du. Bestalde, Cristina González Arabako diputatu nagusiak gogorarazi duenez, Legutianon Herriaren Etxea inauguratuz, sozialistek «aukera izango dute askatasun-espazio batez gozatzeko, sozialista izatea zaila zen toki batean beti izan ez duguna». Horrez gain, inauguratu aurretik egoitzari egin dizkioten pintadak deitoratu du. Mon, 27 May 2019 08:47:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «PSE-EEren, Izaskun Gómezekin, eta EH Bilduren artean hautatu behar da. #M26an ez dago beste aukerarik Pasaian» ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10751 Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak gaur Pasaian gogorarazi duenez, gaur egungo alkatearen, Izaskun Gómezen, gobernuaren ordezko aukera EH Bilduren esku egongo den udala da, eta, esan duenez, datorren legealdian ez dago beste aukerarik herri gipuzkoarrarentzat. «Igandean EAJri bozkatuz gero, Bilduri opariko zaio alkatetza. Igandean Podemosi bozkatuz gero, Bilduri opariko zaio alkatetza. Eta Bilduri bozkatzea hondamena ekarriko dio Pasaiari. Hautatu behar da: Bildu edo Euskadiko Alderdi Sozialista. Ez dago beste aukerarik», baieztatu du. Idoia Mendia ekitaldi politiko batean egon da Denis Itxaso diputatugai nagusiarekin eta Izaskun Gómezekin berarekin. Bertan azaldu duenez, PSE-EEri bozkatuz, Pasaiako herritarrek beste erakunde batzuetan aliatuak izatea bermatuko dute. «Sozialistei bozkatzeak elkarbizitzako eta aurrerapeneko berme osoa izatea dakar. Sozialistei bozkatzeak esan nahi du Izaskunek aliatuak izango dituela jakitea, hain zuzen ere, gure sailburuak: Denis Eusko Jaurlaritzan, Eider Gardiazabal Europan eta gainerako Europako sozialistak», adierazi du. Izaskun Gómezen kudeaketaren bereizgarriak izan dira, buruzagi sozialistaren aburuz, gatazka alde batera uztea, ekonomiaren hobekuntzari laguntzea –turismoaren bidez, beste jarduera batzuen artean– eta ahaztuta zeuden zenbait arazori konponbidea ematea, esaterako, hondakinen arazoari, EH bilduren intrantsigentziaren eta inposizioan oinarrituta politika egiteko moduaren erruz sortutakoari. «Sozialismo horrek ezabatu ditu istiluak Pasaiatik, eta turismoaren eta aurrerapenaren mapan kokatu du herria eta, gainera, eskualdea birsortzeko plan bat abian jarri du. Sozialismo horrek izen nabarmena du hemen: Izaskun Gómez. Pasaia gatazkatik askatu zuen emakumea. Aliantzak bilatzeko gai izan dena. Ezker abertzaleak utzi zituen arazo guztiei konponbidea bilatu diena. Zabor-politikari, Udal honi hain txarto egin zionari, amaiera eman diona», azaldu du. Mendiak aipatu duenez, Alderdi Sozialistak nazionalismoen ordezko plan bat du, eta, gehitu duenez, nazionalisten zain daude Eusko Legebiltzarrean dituzten akordioak osatzeko. Ondoren, EAJri leporatu dio nazionalismoen artean itun bat egin izana, eta EH Bilduri leporatu dio indar politiko ez-nazionalistei plateraren garnizio deitzea, Arnaldo Otegik egin duen moduan. «Garnizio sozialista hazi zen gehien apirilaren 28an, eta, horri esker, Espainian gobernu sozialista dugu hainbat tokitan, adibidez, Pasaian, Euskadin bakearen alde ausardiaz borrokatu zutenei esker ere bai», esan du. Bestalde, Izaskun Gómezek gogora ekarri ditu EH Bilduk Pasaian etxez etxeko sistema inposatzeko egin zituen saiakerak, eta aurreko legealdian koalizioak Aldunditik eta Udaletik egindako baliabide publikoen kudeaketa kritikatu du, herriari milioi bat euroko galera eragin baitzion, eta diru horrek beste xede bat izan zuen. Eta PSE-EEren programa gogorarazi du: «Enplegua sortzeko plan bat dugu, etxebizitza-aukerak eskaintzeko, seguru bizi ahal izateko, Pasaiak etorkizunari begiratzeko aukera izan dezan. 76 proposamen bideragarri ditugu, promes hutsik eta baliaezinik gabe», ziurtatu du. Eta, amaitzeko, adierazi duenez, herri horretako bizilagunek, hurrengo igandean, Alderdi Sozialistaren aurrerapen-proposamenekin Pasaiak aurrera egitea edo EH Bildurekin geldialdira eta gatazkara itzultzea erabaki beharko dute. Mon, 27 May 2019 08:47:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Egonkortasuna eta bizikidetza nahi baduzu, bozkatu Alderdi Sozialista»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10694 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Donostian esan duenez, maiatzaren 26an sozialisten garaipena ezinbestekoa da, eta Alderdi Sozialistak EAJren zehaztasun-gabeziaren ordezko aukera argia osatzen du izan ere, EAJk baretasuna eskaintzen du, baina galdeketa independentisten eta Europa haustearen alde jotzen du. «EAJren mitinean entzun dugunez, egonkortasuna eta galdeketa independentistak babesten dituzte. Ekitaldi berean, halaber, esan dute Europa galdeketa subiranistetan oinarrituz eraiki behar dela. Baina zer nahi du EAJk jendeak bozkatzea astebete barru? Egonkortasuna edo lehia? Haustura edo bizikidetza? Sozialistok argi diogu: Egonkortasuna eta bizikidetza nahi baduzu, bozkatu Alderdi Sozialista», azaldu du. Carmen Calvo Gobernuko presidenteordearekin, Ernesto Gasco Donostiako alkategaiarekin eta Denis Txaso Gipuzkoako hautagaiarekin batera izan den ekitaldi politikoan, Idoia Mendiak bermatu egin du PSE-EEk lan egingo duela erakundeei egonkortasuna ekartzeko alor guztietan eta ekintza politikoak herritarren eskaerei erantzuna emateko. «Sozialistok ez dugu inor engainatuko. Asko errepikatuko dugu kanpaina amaitu arte: Jendeak egonkortasunaren eta bizikidetzaren alde bozkatzea nahi dugu. Donostian, Gasteizko Gobernuan, Madrilgoan eta Bruselan. Eta horretarako, botoak sozialista izan behar du», esan du. PSE-EEren idazkari nagusiak azaldu duenez, EAJk erakundeak erabiltzen saiatzean datza arriskua. «Guk udaletan eta aldundietan sinesten dugu, alegia, jendeari erantzunak eman diezazkion edozertan, konfiantza emateko. Eta Europarengan sinesten dugu, herritarren eskubideak babesteko eta aurrerapena zein kohesio soziala bermatzeko duen gaitasunean. Horregatik, ez dugu nahi udalak independentziaren aldeko galdeketen abiapuntua izatea, ez eta Europako Parlamentua proposamen independentisten ibiltokia bihurtzea ere, EAJk proposatzen duen moduan», azaldu du.  Idoia Mendia Ernesto Gascorentzako, Denis Itxasorentzako eta, Europan, Eider Gardiazábal europarlamentari euskaldunarentzako botoa eskatu du. «Helburu berdinarekin egiten dugu: politika sozialak sendotzea, inboluzioa uxatzea, elkarrizketari mesede egitea eta erakunde denen artean elkarlanean aritzea. Eta sozialistok bakarrik zuzendu ahal ditugu adostasun-espazio horiek», azpimarratu du. Carmen Calvo Carmen Calvo Jarduneko Gobernuaren presidenteordeak nabarmendu duenez, urtebete eskasean sozialistek iraultza baketsua eragin dute Espainiako politikan, eta, horrez gain, esan duenez, datorren igandean horri azken ukitua eman behar zaio. Esan duenez, hilaren 26ko botoak «apirilaren 28an hasi genuen lana amaitzea» eragingo du. Bere iritziz, PSOEk Espainiako politikari eman dion 180 graduko bira oso ondo ulertu dute herritarrek. Aldaketa horri esker, berriz ditugu elkartasuneko eta berdintasuneko politikak, zeinetan arazoak eta erantzunak inporta diren, ez berriz, asmakizunak, arinkeriak eta tentsioak. Ernesto Gasco Sozialista donostiarrek lau urte hauetan eginiko kudeaketa goraipatu du Ernesto Gasco Donostiako alkategaiak, eta, ohartarazi duenez, «lortutakoa galdu nahi ez badugu, #M26an boto erabilgarri bakarra dago: Alderdi Sozialistarena». Denis Itxaso Denis Itxaso diputatugai nagusiak dei egin du #M26an boto bat ere ez galarazteko, eta, bereziki, Podemosen boto-emaileei zuzendu zaie. Gogorarazi dienez, alderdi horrek aurreko legealdian eginiko ekintzak «alkatetzak oparitu dizkio EH Bilduri». Mon, 27 May 2019 08:46:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Sozialistok euskaldunon interesak defendatzera goaz Europara, ez berriz, Europa haustera, EAJk nahi duen moduan»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10682 PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, maiatzaren 26ko hauteskundeetan, sozialistek ahal bezain babes beste bilatu nahi dute, Europan euskaldunen interesak defendatzeko, ez berriz, Europa hausteko, EAJk nahi duen moduan «Gu ez goaz Europa zatitzera. Ez goaz Europara banderan izar bat gehiago gehitzera. Sozialistok Europara goaz eragina izatera, Europara goaz euskaldunen interesak defendatzera ez dugu Europa hautsi nahi, EAJk bere argitasun-zuzendaritzarekin eta galdeketekin egin nahi duen moduan», azaldu du. Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean parte hartu du Portugaleten. Bertan ere izan dira José Luis Ábalos PSOEko Antolakuntzako idazkari eta Sustapeneko ministroa, Mikel Torres Barakaldoko alkate eta alkategaia eta Teresa Laespada diputatugai nagusia. Ábalosek, bezperan Errenterian egin zuen moduan, Espainiako eta Europako eskuinen proposamenek demokraziarentzako arriskutsuak direla ohartarazi du. Gainera, esan duenez, Alderdi Sozialistak koherentzia izango du bere politiketan, eta eremu guztietako gobernuetan egongo da Pedro Sánchezen garaipen eztabaidaezina eta gero. «Ez dugu mugarik nahi. Espazio erkidea nahi dugu, zereginak partekatzeko. Herritarrak babesten dituen proiektua nahi dugu: segurtasunaren esparruan behar dugunari, kontsumitzaile gisa behar dugunari, klima-aldaketari edo merkataritzaren antolakuntzari arreta emateko. Eta bateratze handiagoa behar dugu bidezko zerga-arlo aurrerakoian», nabarmendu du. PSE-EEren idazkari nagusiak gogorarazi duenez, M26an gauza berdina dago jokoan hiru hautetsontzietan, udal- eta foru-hauteskundeei zein Europakoei dagokienez, eta galdera hau bota du: «Zer defendatuko ote dute EAJk eta Ciudadanosek liberalen talde berean egonik? Zertarako bateratu dituzte indarrak Podemosek eta EH Bilduk Batasunaren funtsa zalantzan jartzeko ez bada? Horixe erabaki behar dugu igandean hiru hautetsontzietan. Gauza bera dago jokoan hiruetan, eta boto sozialista da boto erabilgarri bakarra», azaldu du. Hauteskunde orokorretan PSE-EEren boto-txartela hautatu zuten guztiei errepikatzeko iradoki die Idoia Mendiak:  «Beren botoaren bidez aurrerapena eta elkarrizketa eskatu zutenei dei egiten diegu berriz ere. Alderdi Sozialistak ahalegin guztiak egin behar zituen Pedro Sánchezek Moncloan jarrai zedin. Gaur, Pedro Sánchezen Gobernuak behar duena da bere proiektua herri denetara iristea, konpromiso berdina duten alkateen laguntzarekin. Bestalde, Mikel Torresek deitoratu du batzuk ez dutela aitortu nahi Portugaletek izan duen aldaketa: orain hiri modernoagoa eta jasangarriagoa da. «Hazten ari gara Bizkaiaren eta Euskadiren buruan kokatzen gaituen proiektuak zuzentzen ari gara», nabarmendu du. Horrez gain, esan duenez, irisgarritasuna hobetzeko planak eta ekipamendu sozialen eta hirigintza hobetzeko bost proiektu estrategikoak oso garrantzitsuak dira. Teresa Laespadak esan duenez, PSE-EEk pertsonen ongizateaz arduratzen den talde bat du, politika fiskal bidezko eta aurrerakoiarekin, zeinak aukera ematen duen baliabide publikoak mugiarazteko. Horrez gain, gogorarazi duenez, EAJk aurka egin zion erreformari, azkenean frogatu denez, egokia zenari. Zerga-iruzurraren eta ingurumenarekiko jasangarriak diren jarduerekin lotutako hobarien aurka egitearen alde jo du Laespadak. José Luis Ábalos Sustapeneko ministro eta PSOEko Antolakuntzako ministroak ohartarazi duenez, PSOEk «ez die uko egingo elkarrizketari eta akordioei, Kataluniako Parlamentean Senatuko presidentetzarako Miquel Icetaren hautagaitza lotsarik gabe eta jauntxokeriaz ukatu arren». Ministroak guztion Espainiaren alde jo du, eta, esan duenez, apirilaren 28ko hauteskundeek irakaspen bikaina eman zuten, gaur egungo Espainia azaleratzeaz gain. Bistakoa denez, gaur egungoa ez da duela 40 urteko Espainia ez da batzuek nahi dutena. «Batzuek diotenez, diktadura aurrerakoiarekin amaitu behar da. Eboluzionatu ez duten txoriburu horiek esatea... tira baina Espainia gobernatu eta Espainia leheneratu behar dela esaten dutenek hori esatea kezkagarria da gero», esan du Alderdi Popularra eta Ciudadanosen inguruan. Testuinguru horretan, PSE-EEk Espainia osoari, «inklusibo eta pluralari», eginiko funtsezko ekarpena babestu du. Horrez gain, proiektu sozialista «existitzen den bakarra» dela esan du, PPrekin eta Cayetana Álvarez de Toledo diputatu popularraren jarrerekin bereiziz. Sat, 25 May 2019 12:57:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Zelan egongo zen herrialde hau lasaitasunari, neurritasunari eta ekonomiaren aurrerapenari egin diegun ekarpenik gabe? »]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10620 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak nabarmendu du Euskal Sozialistek jendaurrean eginiko azalpena, euskal aniztasuna kudeatzeko eta erakundeei egonkortasuna ekartzeko izan ere, horrekin Euskadiko ekonomiaren garapenari lagundu diote eta herrialdeko eraldaketa handiak eragin dituzte, eragile eta erakunde denekin bat eginez. Idoia Mendiak azpimarratu duenez, lau urtebete igaro dira PSE-EEk lubakien aroa gainditu eta Euskadin garai berri bati hastea erabaki zuenetik. Udaletako eta aldundietako gobernamenduan inplikatu zen, herritarren kezkak izan zitezen ekintza politikoaren eta erakundeen ekintzaren ardatzak. Forum Europa-Tribuna Euskadin, Idoia Mendiak mahai-inguru bat aurkeztu du diputatugai nagusiekin, eta, horrez gain, deitoratu du EAJren zuzendariek kontsultak aldarrikatzea Europa eraikitzeko oinarri gisa. «Neure buruari galdetzen diot ea zelan egongo zen herrialde hau lasaitasunari, neurritasunari eta ekonomiaren aurrerapenari egin diegun ekarpenik gabe?», esan du. Idazkari nagusiak nabarmendu duenez, Cristina Gonzálezek PSE-EEren (Araba), Denis Itxasok (Gipuzkoa) eta Teresa Laespadak (Bizkaia) ekintza politikoaren ikuspegi politiko bateratua dute eta erakundeen arteko lankidetzaren alde jotzen dute. «Sozialistok esparru denak hartzen ditugu barne. Lankidetza proposatzen dugu, zeregin denak leialtasunez antolatzea», azaldu du Mendiak. Horrez aparte nabarmendu duenez, foru-lurraldeak Europan pieza osagarria izatea nahi dute sozialistek, aurrerapena eta kohesio soziala bermatzeko.  Josu Terneraren atxiloketari dagokionez, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak poztu dela esan du. José Antonio Urrutikoetxea, #039Josu Ternera#039, ETAko zuzendari historikoa iragan den ostegunean atxilotu dute, eta, Mendiak esan duenez, «Justiziak urte asko zeraman terrorista horren atzetik». Euskal Sozialisten buruzagiak baieztatu duenez, «Justiziak urte askoz jazarritako terrorista horren, ETAko militante horren, atxiloketak berretsi egin du sozialistok beti esan duguna, ETAren amaiera 2011n gertatu zela». Sat, 25 May 2019 12:57:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «#28an Pedro Sánchezekin hasitako aldaketa bete behar dugu udal eta aldundietan #A26an»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10603 Pedro Sánchez Espainiako jarduneko presidente eta PSOEren idazkari nagusiak uste duenez, Kataluniako alderdi independentistek, Miquel Iceta PSCren lehen idazkari eta Senatuko presidentegaiaren hautagaitza ukatu dutenez, «elkarbizitzari eta elkar-ulertzeari betoa jarri diete, konponbideak eta elkarrizketaren beldur direlako». Sánchezek esan duenez, kataluniar herritarrei independentzia ezinezkoa dela eta aukera bakarra Konstituzioa eta Estatutua direla esateaz beldur dira. Horren harira, ohartzera eman duenez, «hiru eskuinei eta kataluniar independentismoari gustatuko ez bazaie ere, legealdi hau elkarbizitzakoa izango da». «Elkarbizitzaren legealdia izango da legealdi hau, hiru eskuinei eta kataluniar independentismoari gustatuko ez bazaie ere. Hor egongo da Gobernua, Konstituzioa, autonomien estatua eta Euskadiko autogobernua defendatzen, eta Kataluniakoa ere bai», azpimarratu du.  Gobernuko presidentea Donostian izan da Denis Itxaso eta Ernesto Gasco, hurrenez hurren, Gipuzkoako diputatugai nagusiaren eta Donostiako alkategaiaren hautagaitzak babesteko. Ekitaldian, haiekin batera egon da Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusia ere bai. Gainera, esan duenez, maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean Gipuzkoako hiriburura itzultzea espero du, Gasco eta Itxaso gipuzkoar erakundeetako zuzendariak izanik. Buruzagi sozialistak nabarmendu duenez, «Kataluniako independentismoak politikari kataluniar handi bati, Miquel Icetari, hain zuzen ere, elkarbizitzaren eta bateraketaren alde jo duenari, betoa jarri nahi dio». «Egia esateko, ez diote betorik jarri Icetari, baizik eta elkarbizitzari eta elkar ulertzeari», adierazi du. Bere aburuz, horrela, «konponbideei eta elkarrizketari beldur dietela frogatzen ari dira». «Berengan sinetsi zutenei independentzia ezinezkoa izango dela eta aukera bakarra Konstituzioa eta estatuaren bidea –PSOEk defendatzen dituena– direla esatearen beldur dira», ziurtatu du.     ESKUINAK GELDITZEA Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi duenez, aurreko hauteskunde orokorretan «orain arte eraikitako dena desegiteko mehatxuak egiten zituzten hiru eskuinak gelditzeko bermea izan da» PSOE, eta, esan duenez, «jendearen bizitzari eragiten dioten erabakiak hartuko dituzten gobernu guztien parte izan eta topaketarako eta akordioak egiteko espazioak zuzendu nahi ditu». Mendiak azpimarratu duenez, sozialistek badakite «arrazoi absolutua» ez dela haiena, eta «etorkizuna denon artean, gizartearen multzoaren artean eraiki behar dela». Gainera, maiatzaren 26ko hauteskundeen garrantzia nabarmendu du izan ere, «Sánchezek ezin du hor egon bakarrik Gascoren eta Itxasoren beharra duenean, etorkizuna jokoan dagoelako eta hiru hautetsontzietarako boto erabilgarri bakarra sozialistena da, Sánchezek Espainia eraldatzea eta aurrera egitea bermatuko baitu». ERANTZUNA ARAZOEI Denis Itxaso Gipuzkoako diputatugai nagusiak, Gipuzkoako Liburu zuria, bere hauteskunde-programa, Sánchezi eman dionak, gogorarazi duenez, duela lau urte lurralde historikoan «amorruz eta gatazkaz beteriko uneak bizi ziren eta, arazo handienei zegokienez, erabateko geldialdia zegoen baina sozialistak Foru Aldundira iritsi ziren, eta bertan EAJrekin batera gobernatu dute amaitu berri den legealdian, eta, haiei esker, erantzuna eman zaie arazoei: hondakinei, birziklatzeari, adinduentzako egoitzei eta agenda sozialdemokrata osoari, Sánchezek Europan zuzentzen duenari». Gipuzkoako diputatugai nagusiak adierazi duenez, hauteskunde horietan «munduko aukera denak dituzte, lehen aldiz, Aldundia zuzentzeko eta diputatu nagusi sozialista izateko, merezi dugulako». «PSOEk ekarri dio egonkortasuna lurralde honi», esan du, eta, jarraian, baieztatu duenez, «itunek eta akordioek bakarrik emango dute aukera aurrera egiteko». Bestalde, Ernesto Gasco Donostiako alkategaiak, Sánchezi bere hautagaitzaren polo bat eman dionak, hauxe balioztatu du: «Presidente sozialista bat egon den bakoitzean eta sozialistek Donostian gobernatu duten bakoitzean, hiriak aurrera egin du». «Hori da gure konpromisoa», esan du. Bere iritziz, hauteskunde horiek beste aukera bat emango diote Donostiari «modernitatea, aurrerapena eta etorkizuna berreskuratzeko». «Donostia indartsu eta hobearen bermea gara», azpimarratu du. Sat, 25 May 2019 12:57:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Terrorismoa ez zen Rubalcabarekin kasualitatez amaitu, jendearen bizitza aldatu duenaren atzean Alderdi Sozialistaren ekintza dago eta»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10554 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur Barakaldon ziurtatu duenez, ETAren terrorismoa ez zen kasualitatez amaitu sozialista nabarien, adibidez, Alfredo Pérez Rubalcabaren, ekintza erabakigarriari esker, azken hamarkadetan gertatu den guztia Alderdi Sozialistaren buruzagitzari esker izan baita. «Ez da kasualitatea izan terrorismoa Rubalcabarekin, Zapaterorekin, Jesús Eguigurenekin eta Patxi López lehendakariarekin amaitzea. Jendearen bizitzan izan diren aldaketa handien atzean Alderdi Sozialistaren ekintza egotea ez da kasualitatea izan. Eta etorkizunean jendearen bizitza aldatu ahal duen ezer ez da gertatuko buruzagitza sozialistarik gabe. Ez Barakaldon, ez Bizkaian, ez eta Europan ere», azpimarratu du.  PSOEren idazkari nagusi, Gobernuko presidenteorde eta Barne-arazoetako ministro izan zenari, eta, batez ere, terrorismoaren aurkako erresistentzian PSE-EEren gertu egon zenari, PSE-EEk eginiko omenaldian parte hartu du Idoia Mendiak. «Emozioa eta irudiak gorabehera, ekitaldi hau ez da iraganaren nostalgiaz osatzen. Etorkizuna eraiki nahi dugun moduari buruzko ekitaldia da: mailako buruzagiekin, kudeatzeko gaitasunarekin, konpromiso etiko eta demokratikoarekin, herrialde hobea egiteko nahiarekin. Ekitaldi honetan, Alfredo Pérez Rubalcabaren alderdi berdinaren parte izateak dakarkigun harrotasuna bezain min handia sentitzen dugu. Alderdi Sozialista. Printzipioak eta balioak ereintzen ditugun alderdia. Justizia soziala, berdintasuna, elkartasuna eta aurrerapena ereintzen dituena», azaldu du. Idazkari nagusiarekin batera, Euskal Sozialistek hauteskunde-kanpainari berriz ekiteko egin duten ekitaldi politiko horretan izan dira María Jesús Montero Ogasuneko ministroa, Teresa Laespada Bizkaiko diputatugai nagusia eta Alfredo Retortillo Barakaldoko alkatea. Mendiak deitoratu du azken hauteskundeetan terrorismoa eta biktimen mina hauteskundeetarako arma gisa erabili zela, eta gogora ekarri du ehunka zinegotziren eta alkateen konpromisoa: «Biktimen mina berriz erabili zen, berriz esan ziren gezurrak, duintasun sozialista irain zuten berriz ere, gure militanteena, gure infanteria demokratikoarena. Beren bizitzarekin ordaindu behar bazuten ere, Euskadin beren bizilagunak alde batera utzi ez zituzten zinegotzi eta alkate horien guztien erresistentzia zikindu dute. Hori guztia duela hamabost egun egin dute. Eta, gaur, Alfredo, nahi gabe eta hitz egin gabe, errealitatera itzuli die: erabat bidegabekoa zen terrorismoa gailendu genuen. Gure burua inori eta ezeri saldu gabe». Eta Euskal Sozialistei iradoki die kanpainari berriz ekitea, boto sozialistak mehatxuei aurre egiten diela gogorarazteko. «Gure herri eta hirietako bazter guztietara itzuliko gara, Euskadiko txoko guztietara. Lur honi ekarpenik handiena egin dion alderdiarekiko konfiantza eskatuko dugu berriz ere, aske izatea lortu baitu. Bota nahi gintuzten udaletan berriz eskatuko dugu, eta ezereztu nahi ziguten aldundian eta sozialismoa gabe ulertezina den Europan ere bai. Bizilagun bakoitzari gogoraraziko diogunez, boto ziurra, askatasunei egiten zaizkien mehatxuei aurre egiten diena eta eskubideak eraikitzen dakiena, boto sozialista da», azaldu du. Sat, 25 May 2019 12:58:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Alfredo laguna izan zen, eta Euskadin politika egitea bizitzarekin ordaintzen zenean, etengabeko laguntza eman zigun»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10529 Premiazko agerraldia egingo dut min handiarekin, Alfredo Pérez Rubalcaba kidearen heriotzaren balorazioa egiteko. Oso pertsona maitatua zen sozialistentzat, bereziki, euskaldunontzat, Alfredo beti izan baitzen lagun, erreferentzia eta etengabeko laguntzailea, batez ere, urte gogorrenetan, zeinetan politika egitea bizitzarekin ordaintzen zen Euskadin. Politikari nabaria joan zaigu. Estatuaren aldeko gizona, bere bizitza Espainiari eta espainiarrei eskaini ziena. Beren askatasunak defendatzeko, eskubideak zabaltzeko, ahulenei babesteko. Pertsona gutxik dute berak bezalako zerbitzu-orria. Politikari gutxik begiratu ahal diogu nabarmenki justifikatutako mirespenarekin. Sozialismoa lutoan dago gaur. Eta galera hori bereziki mingarria da hemen Euskadin, Alfredok haren askatasunaren alde asko borrokatu zuelako eta sakrifizio handia egin zuelako. Arriskuan jarri zuen bere burua, bai eta zikindu ere, eta asko sufritu zuen herrialde honi askatasuna ekartzeko. Gaur terrorismoaren mehatxurik gabe bizi gaitezen hemen. Kursaalen esan zigun bertan geunden guztioi, ETAren amaieraren bi egun ondoren, malko artean: «Zirrara honi ekarpenik egin badiot, nire bizitza politiko osoa ontzat ematen dut». Eta ekarpena egin zion, jakina. Dena egin zuen. Horregatik, uste dut espainiar gizarteak, eta, bereziki, euskaldunek, asko eskertuko diotela. Eta uste dut Euskadik eta Espainiak oraindik aitorpena egin behar diotela, gure bizitzak aldatzeko pertsona erabakigarrienetakoa izan zelako. Eta, aitorpen hori iritsi bitartean, Euskal Sozialiston izenean bere izena goraipatu nahi dut, ezer eskatu gabe hainbeste egin zuen gizonaren izena. Alfredo isiltasunez joan da, hark ez baitzuen ohi egin behar izan harrotasunik handiena sentitzeko: bere atzean herrialde askeagoa uztea. Hori da bere lanik handiena, orain guk zaindu eta gorde behar duguna. Goian bego. Lagun min bat galdu dugu, kide hurbila, bereziki Euskal Sozialistentzat. Dena eman zuen gure askatasunaren alde. Bere denbora, bere amets orduak... Denetarik entzun behar izan zuen, herri honen alde egin egin zuen sakrifizioarengatik. Eta zorretan egongo gara betirako. Gaur Euskadi gizarte libre eta ireki bat baldin bada gaur euskal herritarrak elkarbizitza demokratikoa gozatzen badugu, Alfredo Pérez Rubalcabak egindako lanagatik da. Esker on hori beharrezkoa da. Euskadin eta Espainia osoan. Eta Euskal Sozialistak lan egingo dugu, Rubalcabak gizarte honen alde egindako lan guztia inoiz ahaztu ez dadin. Goian bego Fri, 17 May 2019 12:10:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Maiatzaren 26ko hiru hautetsoentzietarako benetako boto erabilgarria Euskadiko Alderdi Sozialistarena da»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10509 Idoia Mendia, PSE-EEren idazkari nagusiak gaur baieztatu duenez, Euskal Sozialistek bakarrik ziurtatu ahal dute, hauteskundeen ostean, jendearen bizitzarako erabaki garrantzitsuak hartzen dituzten gobernu guztietan egongo direla. «Soilik sozialistok bermatu dezakegu politiken koherentzia: udaletan, foru-politiketan, Espainiako Gobernuan eta Europan. Beste batek ere ezingo du bermatu. Argiago esango dut: maiatzaren 26ko hiru hautetsontzietarako benetako boto erabilgarria Euskadiko Alderdi Sozialistarena da», azaldu du. Idoia Mendiak, kanpainari hasiera emateko ekitaldian, Alfredo Pérez Rubalcaba oroimenera ekarriz hasi du bere hitzaldia. Esan duenez, «euskal sozialista horri esker, PSE-EEk kanpaina kalean egin dezake». Ondoren, nabarmendu du Eider Gardiazabal Eusko Legebiltzarrerako hautagaia «Europako talde sozialistaren parte» izango dela, eta, horrez gain, adierazi duenez, «antzaz, bistakoa bada ere, ez da horrela Europako sozialistok programa, proposamenak, balioak eta printzipioak partekatzen ditugulako». «Zer programa, proposamen, balio eta printzipio partekatu nahi dituzte EAJk eta Ciudadanosek Askatasunen eta Demokraten Aliantza izeneko talde horretan? Zeintzuk Casadoren PPk, Voxen boto-emaile batek nahi duen guztia bere alderdiak jasotzen duela eta Orbánekin taldea partekatzen duela esan bazuen? Zeintzuk Podemos eta EH Bildu barne hartzen dituen Izquierda Unitarian? Ez, ezin dugu bromarik onartu. Europa ez dago txantxetarako», ziurtatu du. Jarraian, gogora ekarri duenez, hiru eskuinek berrogei urte atzera egitea proposatzen zuten, eta hamaika milioi boto baino gehiago eskuratu dituzte hauteskunde orokorretan. Mendiak honako hau nabarmendu du Eider Gardiazabalekin, Alfonso Gil Bilboko alkategaiarekin eta Teresa Laespada diputatugai nagusiarekin batera egin duen ekitaldi politikoan: «Alderdi Sozialistak jaso duen babes sendoari esker bakarrik lortu da haiek ez gobernatzea. Euskadin, Espainian eta Batasunaren gainerako tokietan Alderdi Sozialistari babes sendoa emateak soilik galaraz dezake eskuinak Europa zuzentzea. Europarentzako aringarria izan da Pedro Sánchezen garaipena! Dakitenez, Espainia, gaur atzo baino gehiago, Europaren aldeko proiektuarentzako bermea da! Idoia  Mendiak ziurtatu duenez, PSE-EEk «handi-nahiez eta uste osoz ekingo die M26ko hauteskundeei», eta, esan duenez, hautagai sozialistek konponbideak eskainiko dizkiete herritarrei, eta «herritarrek EAJk ordezkatzen duen erdiko-eskuineko boto-emaileentzako babesaren edo Alderdi Sozialistak dakarren aurrerapenaren artean hautatu beharko dute». Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, halaber, gogora ekarri duenez, duela hamar urte, maiatzaren 9an, Patxi Lópezek Jaurlaritzaren buruzagitza hartu zuen, eta bera haren parte izan zen Justizia eta Administrazio Publikoko sailburu zein bozeramaile gisa, eta, geroago Barne-arazoetako sailburu gisa ere bai. «Dena eta denak gorabehera, ausartu ginen. Terrorismoak zuzenean mehatxatu bagintuen ere. Aurreko Gobernuak ezkutatu zuen krisia gorabehera. Etenik gabeko jazarpen politikoa gorabehera, boterea eskatu zutenek iragartzera eman zigutena, lur erreko politika egin zutenek. Ba guk lubakiak estali genituen eta elkarbizitza eta ezberdinon artean elkar-ulertzea erein genuen», azpimarratu du. Eta, amaitzeko, esan duenez, PSE-EEren erabaki horrek jarraipena izan zuen, ez soilik legealdi honetan, hurrengoetan ere bai, eta, gaur egun, egoera hori esparru nazionalean erregistratzen da: «Euskadin bake-aro berri bat irekitzea eragin genuen. Aro berri horretan, denekin adostu ahal izateko jendearen bizitza hobetzen dituzten gaiak. Inor baztertu gabe. Politika egiteko modu berri bat, Espainia osoan behin betiko bere tokia hartuko duena». Fri, 17 May 2019 12:12:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk bere udal-hautagaitzak handitu ditu euskal biztanleen % 99 baino gehiagorengana iristeko]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10493 Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) hautagaitza-kopurua handitu du datozen udal-hauteskundeetarako, udaletan euskal biztanleen % 99ren baino gehiagoren ordezkari izateko, gaur egun zuzentzen dituenak mantentzeko, aurreko legealdietan zuzendu dituenak berreskuratzeko eta beste berri batzuk zuzentzeko xedez. Euskal Sozialistek garrantzi berezia eman diete hauteskunde hauei, udaletatik hasten baita politika egiten, herritarren eskaerei erantzuna emateko lehen tokia delako eta, batez ere, hauteskunde orokorretako emaitza bikainaren eta Pedro Sánchezen presidentearen garaipenaren ostean, udalen, aldundien eta Europan sozialismoak indarra hartuz gero, aukera izango duelako politika aurrerakoiak lerrokatzeko euskaldunentzako erabakiak hartzen diren toki denetan. Nahi horrekin, sozialistek 2.335 hautagai dituzte Euskadiko 251 herrietatik 205etan ordezkaritza izateko, hain zuzen ere, ia biztanle denak bizi direnetan. Hauxe da banaketa lurraldeka:  Bizkaian, 112 udalerritik 88tan aurkeztuko ditugu zerrendak, duela lau urte baino lau gehiagotan 1.093 hautagai izango ditugu, eta herritarren % 98,42ren gaineko eragina ere bai. Araban, 51 udalerritik 47tan aurkeztuko gara, 364 hautagai izango ditugu biztanleen % 99,12rako. Gipuzkoan, 878 izango ditugu 70 udalerritan, 88 udalerritik, 2015ean baino bat gehiagotan, eta horiek biztanleen % 99,27 barne hartzen dituzte. Haiekin batera, PSE-EEk hautagaitzak aurkeztuko ditu lurralde historiko bakoitzeko barruti guztietan 153 ahaldun-plaza okupatzeko, Euskadiko bazter guztietan bizi diren guztiei estaldura emateko. Gainera, Europako hauteskunde garrantzitsuei begira, Eider Gardeazabal PSOEren zerrendetan izango da, 7. lekuan, eta Euroganberan toki ziurra izango duen euskal hautagai bakarra izango da. Aurreko legealdian agerian utzi duenez, Batasun osoko ordezkari aktiboenetako bat da eta eragin handienetakoa du. Batasunean borroka bizia gertatzen ari da estremismoek eta nazionalismoek denon eskubide eta askatasunetarako proiektu erkidea suntsitzea saihesteko. Fri, 17 May 2019 12:12:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Europaren Eguneko Manifestua]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10490 Nahi duzun Europa Europako Eguna ospatzen da gaur, duela 69 urte, maiatzaren 9an Robert Schuman Frantziako Kanpo-arazoetako ministroak, gerraren aurkako antidoto gisa, Europa bateratzea proposatu zuen eguna oroitzeko. 69 urte horietan zehar Europar Batasuna sortzeko balio izan duten balioak goraipatu nahi ditugu. Imajinatzeko gai izan ginen erantzunik sofistikatuena eman genion gatazka politikoari, eta, maiatzaren 26ko Europako Parlamenturako hauteskundeak direla medio, irekiko den ziklo honetan bultzatu nahi dugun Europa azalduko dugu. Maiatzeko hauteskundeekin aro berri bat hasiko da kontinentearentzat. Muturreko eskuineko mugimenduen eta mugimendu populisten, nazionalisten zein eurofoboen hazkundeari kontra egin behar diogu, nortasunarekin lotuta atzera egitea eta muga zaharrak eta berriak sortzea proposatzen dutelako propagandaren bidez eta gizarteko multzo handien itxaropenik eza erabiliz izan ere, multzo horientzako krisia ez da oroitzapen bat bihurtu, beren eguneroko errealitatea izaten jarraitzen du. Testuinguru horretan, PSOEk Europaren ideia zainduko du, Europak bere herritarrak zain ditzan, bakea eta segurtasuna eskaintzen jarrai dezan eta ekonomiaren oparotasuna, gizarte-ongizatea eta ingurumen-jasangarritasuna berma ditzan berriz ere. Munduko erronka handiak –biodibertsitatearen galera eta klima-aldaketa, pobrezia desegitea, garapen jasangarria sustatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, giza migrazioak kudeatzea, iraultza teknologikoa, munduko merkataritza arautzea edo mehatxu hibrido berriak eta munduko terrorismoa– bakarrik konpon daitezke indarrak batuz, eta hori eskaintzen digu Europar Batasunak, pertsonak eta planeta bidezko globalizazio arautuaren ardatz izateko helburuz. Europa sozialagoa nahi dugu, zeinaren lehentasunetako bat enplegua sortzea den. Desberdintasunari aurka egiten dion Europa, eta zerga-bateraketari eta zerga-ihesaren aurkako borrokari garrantzia ematen diena. Gizarte- eta ingurumen-lehia desleialari aurka egiteko tresnak dituen Europa. Europa feminista, zeinaren lehentasunetako bat genero-indarkeriaren aurkako borroka den. Europa irekia eta anitza. Europa solidarioa, Agenda 2030, giza eskubideak eta globalizazio arautua bultzatzeko eragile global gisa duen erantzukizunari heltzen diona. Europa arduratsua, gure artean bizitza hobea bilatzen dutenengan dituen betebeharrak betetzen dituena. Europa berdea, datozen belaunaldiengan pentsatu eta klima-aldaketaren, biodibertsitate-galeraren eta ingurumen-narriaduraren aurkako borrokaren buruzagitza globala bere gain hartzen duena. Europeismoa balio sozialisten hondoan dago. 2018ko ekainean PSOE nazioko Gobernura itzuli zenez, Pedro Sánchezen zuzendaritzapean, Europa eraikitzea lehentasunezkoa da berriz ere Espainiarentzat, bereziki, bere dimentsio politikoan. Gure balioak eta interesak munduan defendatzeko tresnarik onena Europar Batasun indartsu eta bateratua dela dakigu, eta, horregatik, Espainiaren papera bultzatu dugu –eta jarraituko dugu– Alemaniarekin, Frantziarekin eta beste herrialde batzuekin batera, hala nola Portugalekin batera, Europa eraikitzeko eragile gisa, ekimen handiak zuzenduz, adibidez, langabeziako aseguru europarra edo Genero Indarkeriarako Europako Estrategia loteslea. EBaren bihotzean bultzada aurrerakoi hori osatzeko, halaber, sendoak izan beharra dugu Europako Parlamentuan, Frans Timmermans Europako sozialdemokraten hautagai erkidea Europako Batzordeko presidentea izan dadin. Asko dugu jokoan ziklo berri honetan, eta kemenez borrokatuko dugu nahi dugun Europaren alde.   Sozialistak garelako, europeistak garelako.   Europaren Egun zoriontsua izan! Wed, 22 May 2019 05:47:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia konbentzituta dago #A28ko garaipen sozialista bultzagarria izango dela #M26ko kanpainari ekiteko]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10426 IDOIA MENDIA Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak baieztatu duenez, PSE-EEk energia berrituekin ekingo die datozen udal-hauteskundeei apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan jasotako emaitzek emandako bultzadari esker. «Poz-pozik gaude duela hamar egun lortutako emaitzekin, eta, orain, poz-pozik egon nahi dugu hogei egun barru lortuko ditugunekin», ziurtatu du. Forum Europa-Tribuna Euskadi plataforman eginiko hitzaldian, hiru euskal hiriburuetako alkategai sozialistak aurkeztu ditu Mendiak, eta, horrez gain, nabarmendu duenez, datozen udal-hauteskundeetan PSEk hautagaiak aurkeztuko ditu Euskadiko «ia herri eta hiri guztietan». «Duela hamar egun egiaztatu genuenez, euskal herritarrek konfiantza dute berriz ere sozialismoan. Arrazoiak aurkitu dituzte gure adituen esku uzteko etorkizuna bideratzea eta aurretik ditugun erronkei, erabaki arriskutsuak eta ausartak hartzeko itxaron ezin dutenei, ekitea. Horregatik, Mendia poz-pozik agertu da duela hamar egun lortutako emaitzekin, eta, orain poz-pozik egon nahi dute hogei egun barru lortuko dituztenekin, beren gertuko bizilagunen konfiantza izatearekin. PSE-EEren buruzagiak nabarmendu duenez, sozialismoak «funtsezko papera bete du elkarbizitza eraikitzeko zereginean, zeinari esker, denok aukera dugun nahi dugun bezala pentsatzeko eta batzuek berrogei urtez kendu ziguten askatasunaz gozatzeko». ALFONSO GIL Alfonso Gil Bilboko alkategai sozialistak esan duenez, ezberdinen arteko elkarrizketaren eta akordioen alde dago, Bilboko gizartearen aniztasuna gobernuetan islatzeko. «Aniztasunean sozialistok aukerak ikusten ditugu», esan du. Bost jarduketa-ardatz nagusitan oinarritutako herritartasun-eredua babestu du Gilek. Bere aburuz, «hiriek osasuntsuak, jasangarriak, ziurrak, barneratzaileak eta kementsuak izan behar dute eta Bilbo horrelakoa izateko lan egingo dut». Bizkaiko hiriburuko alkateordeak mugikortasunaren neurriekin gidoia mantentzearen alde jotzen du. Izan ere, «Bilbok aldaketa ekologikoak egin ditu dagoeneko autobusetan eta taxietan, igogailu berriak ezartzeari lagunduz», adierazi du.   Azkenik, Gilek aurreratu duenez, «itsasadarrerako aukerak eragiteko» asmoa du, «hari ezin baitzaio inoiz atzea eman». Horrekin lotuta, nabarmendu duenez, «itsasadarrak lamina iraunkorra izan behar du bertatik igarotzeko». MAIDER ETXEBARRIA Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkategai sozialistak adierazi duenez, «hiriak dituen erronkei denon artean ekite aldera, itun handiak irekiko dituen giltzari eragin» nahi dio, «arabar hiriburua horretarako eta askoz gehiagorako prest dago eta». Esan duenez, alkatea denean, hiriarentzako itun handiak egiteko prest egongo da Etxebarria: azpiegiturak, ekonomia eta enplegua zein politika sozialak. «Gasteizek soberan izan du protagonismoa, faltan, berriz, meditazioa», eta, horregatik, Etxeberriak uste duenez, «kenketak soberan daude, eta, batuketak, faltan» gasteiztarrek behar dituzten proiektuak aurrera eramateko. Maider Etxebarriak zerbitzu sozialetako inbertsioak indartu nahi ditu, 65 urtetik gorako herritarrek biztanleen % 20 osatzen dutelako ehunekoa handitzen ari da. Horren harira, adindunen autonomiari laguntzeko programak bultzatzearen alde agertu da, bai eta zaharkitze aktiboari laguntzen dioten politiken zein haurrentzako arretarako eta babeserako neurrien alde ere. ERNESTO GASCO Ernesto Gasco Donostiako alkategaiak Donostiarako proiektu estrategikoak zehaztu ditu, adibidez, Carlos I.aren ordenantza berria, Kontxa oinezkoentzat egitea, Loiolako kuartel-etxeetako lurretarako etxebizitza-programa bat edo tokiko merkataritza laguntzea hiria aurreratzeko. Udal-hauteskundeetarako Gascoren proiektua bost neurri nagusitan oinarritzen da: Kontxako pasealekua oinezkoentzat egitea, itsasertzeko fatxadaren proiektuak bukatzea, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) iritsiera, aurrerapen txikiagoko auzoak berroneratzea eta etxebizitza berriak eraikitzea.   Sozialistak adierazi duenez, Donostia duintasunez bizitzeko espazioa bihurtzea da helburua, talentuan oinarrituta eta ekonomiaren garapen jasangarriari lagunduz. «Hiria pertsonentzako espazioa da. Gizarte-kohesiorik ez badago eta zerbitzu publikoak zuzentasunez antolatzen ez badira, gizartea ez da anitza eta homogeneoa izango aukerei dagokienez», esan du.   Gascok, halaber, tokiko merkataritza sendotzearen alde jo du. Frantsesek asko estimatzen dute, eta bezeroen % 20 osatzen dute. Zuzendari sozialistak adierazi duenez, sektore horretan kalitatearen aldeko apustua egin behar da, eta bi ekimen proposatu ditu. Gascok konfiantza du maiatzaren 26an berriz errepikatuko dela apirilaren 28an hautetsontziek islatu zuten gehiengo aurrerakoia, eta Donostiak aurrera egiteko buruzagitza behar duela aldarrikatu du. Wed, 29 May 2019 06:56:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Eider Gardiazabal: «Sozialistok bakarrik ari gara Europa indartsu, sozial eta onberaren alde lan egiten»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10416 Eider Gardiazabal PSE-EEren Europako parlamentariak ziurtatu duenez, egunez egun Europa eraikitzen duen ezker bakarra Europako sozialistek osatzen dutena da, eta, esan duenez, maiatzeko azken igandeko hauteskundeak hauteskunde orokorren bigarren txanda izango dira. Gu bakarrik ari gara ekimenak eta gobernuak zuzentzen, ahal den tokietan, akordioak egiten, eta beti bezala lan egiten, Europa indartsu, sozial eta onberaren alde», azaldu du prentsaurreko batean. Horrez gain, M26ko europar hauteskundeek erronka bat osatzen dutela esan du. Bestalde, Europako parlamentari euskaldunak, PSOEko zerrendako 8. tokian egongo denak, ohartarazpen bat egin du Europar Batasuna murriztu edo suntsitu nahi duten proposamen politikoen inguruan. «Mutur denek, europarrek, ezkertiarrek edo eskuindarrek, ultranazionalistek edo populistek EB ahulagoa eta beren interesen mendekoa nahiagoa dute. Alderdi horiek, Europako herrialde guztietan daudenek, benetako mehatxua osatzen dute. Zorionez, gehienok proiektu erkidea babesten dugu, eta horrek aukera emango digu bakarrik aurre ezin diegun erronka handiei denok batera ekiteko», azaldu du. Eider Gardiazabalek azpimarratu duenez, hurrengo europar hauteskundeak oso garrantzitsuak dira, Europako etorkizuna erabakiko delako. Horrez gain, zenbait egoera gogorarazi ditu, adibidez, Brexitak sortutakoa. Gizarteko multzo handi batzuek, bereziki, gazteek, eragiten ez ziela uste izan zuten, eta orain amaitu gabeko prozesu horren ondorioak jasaten ari dira. «Lehen erabakia da bozkatzera joan edo etxean geratzea. Gure etorkizuna hautatu edo beste batzuen esku uztea. Britainia Handiko gazteek partaidetza politikoa gutxietsi zuten, eta, orain, saihestu ahal zuten Brexita deitoratzen ari dira, beren bizitzak baldintzatuko dituelako halabeharrez», azaldu du Gardiazabalek, zeinak, halaber, bozkatzeko eskubidearen lorpena ez ezerezteko eskatu duen. Gainera, esan duenez, Alderdi Sozialistari bozkatu behar zaio benetako aldaketak lortzeko eta indar aurrerakoiek planteatzen dituzten aldarrikapenak eta helburuak aurrera eramateko, adibidez: garapen jasangarriko helburuak oinarri soziala garatzen duen Europa Europar Batasunak babes sozialeko estandarrak finkatzea lan-baldintza duinak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta haurtzaroa babestea. «Europa feminista eta ekologista nahi dugu, enpresa- eta zientzia-ekimenetan inbertitzen duena eta ikerkuntzaren eta berrikuntzaren abangoardian kokatzen gaituena», adierazi du. Mon, 20 May 2019 08:30:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Izaskun Gómez: «Bi aukera baino ez dago: atzera egin eta inposizioaren garaira itzultzea Bildurekin edo PSE-EErekin aurrera egiten jarraitzea»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10358 Euskadiko Alderdi Sozialistak gaur goizean aurrekanpainako ekitaldi bat egin du Pasaian, non Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusia, Denis Itxaso Gipuzkoako diputatu nagusia eta Izaskun Gómez herriko alkatea izan diren. Hitzaldian hautagaiak ziurtatu duenez, asko dago jokoan maiatzaren 26an, eta pasaiatarrek erabaki behar dute: «inposizioaren eta ulermenik ezaren arora itzultzea edo, bestalde, sozialisten eskutik aurrera egiten jarraitzea». «Gaur esan dezakegu beste klima bat, beste giro bat, dagoela, eta Pasaiak etorkizuna duela, baina, garrantzitsuena, Pasaiak oraina duela ere bai. Eta gaur hemen apaltasun osoarekin hitz batzuk esan nahi dizkiet pasaiatarrei:  Nahi al duzue atzera egin eta inposizioaren garaietara itzuli? Elkar ulertzen ez genuen garaira itzuli eta geldialdia bizi nahi duzue berriz? Lau urte hauetan lortutako dena zapuztu nahi al duzue? Edo, bestalde, aurrera egiten jarraitu nahi duzue? Bi aukera horiek baino ez daude. Aurreko legealdian EH Bildurekin bizi genuena edo legealdi honetan Alderdi Sozialistarekin bizitakoa. Baina, gainera, EH Bilduren kudeaketa oso txarra izan zen udalerrian. Pasaia geldi zegoen ezker abertzale ezgaiaren erruz, pasaiatarrak beren inposizio-politiken aurrean mobilizatuta zeuden bitartean. «Duela lau urte EH Bilduren udal-gobernua protestan murgilduta zegoen, erakundeekin gatazkan, erakunde-geldialdian, eta ez ziren gai gainerako erakundeekin akordioak egiteko eta, gainera, ez zituzten herritarrak kontuan hartzen. Azken batean, alkatetzatik oposizioa egiten jarraitzen zuen EH Bilduren gobernu bat aurkitu genuen. Egunero agerian uzten zuten protestatik irteten ez zirela, azken finean, gobernatzen ez zekitela». Gómezek ziurtatu duenez, PSE-EEk udala zuzendu duen azken lau urteetan erakundeen, hala nola Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta lankidetza lortu da, eta orain arte Pasaian ezezaguna zen inplikazio-maila eta inbertsio handiak egin dira. «Desadostasunaren aurrean, guk elkarrizketa eskaintzen dugu protestaren aurrean, elkarrizketa ezezkoen aurrean, elkarrizketa. Beti elkarrizketa. Ez dut politika ulertzen elkarrizketarik gabe, hitz egin gabe, lankidetzan aritu gabe, elkarrekin lan egin gabe. Hortik kanpo inposizioa dagoelako. Eta euskal sozialiston bereizgarria da eztabaidatzen eta lankidetzan aritzen dakigula. Denis Itxaso, Gipuzkoako diputatugai nagusia Denis Itxaso Gipuzkoako diputatugai nagusiak ziurtatu duenez, PSE-EE erakundeetan egon ez balitz, ez litzaioke ekingo Pasaiaren birsorkuntza osoari, azken urteetan egin denez. Horrez gain, sozialistek Pasaiaren eraldaketan bete duten papera goraipatu du, foru-kudeaketa balioztatu du eta, diputatu nagusi bada, esku-hartzeen erritmoa handituko duela esan du. «Oraina eskaini dugu, hautagai askok hainbat gauza promes egin dituzte, baina gobernura iristean, udalaz ahazten ziren». Lehen hau zen «Donostiako atzeko patioa», baina hemen zegoen kudeaketarik onenak egiteko aukera. Eta Pasaia administrazio ezberdinen agendan egon da Izaskun Gómezi esker, erakartzeko gai izan delako. «Asko dago egiteke oraindik, badakigu, baina Alderdi Sozialistak zuzendu behar izan du udalerria Pasaia zulotik ateratzeko beharrezkoak ziren hiri- eta gizarte-birsorkuntzarako inbertsioei eta proiektuei ekiteko injekzio ekonomikoa eragiteko. Guk bortxatu dugu Aldundia udalerri honetara begiratu diezaion, laguntzarik handiena behar duen udalerriari. Eta ez da kasualitatez izan azken urteetako kultura-ekimenik garrantzitsuenak hemen, Pasaian, egin izana. Justizia eta ekitate historikoko jarduera izan da». Itxasok nabarmendu duenez, «ordezkatzen dugun ezker soziala inoiz baino beharrezkoagoa da legealdi honetan hasitako lanari jarraipena emateko. Horren froga dira orain amaitzen den agintaldi honetan zehar eginiko agerraldi anitzak. Kultur etxeen, kirol-ekipamenduen, gazte egoitzaren eta Ondartxoko pasealekuaren berrikuntza kultura-proiektu handiak abian jartzea, hala nola nazioarteko itsas festibala edo duela gutxiko Terracotako Gudarien erakusketa herritarrentzako arretako zerbitzua abian jartzea Udala eta udal-zerbitzuak udalerriko distritu ezberdinetara hurbiltzeko. Ekimen horiek denak eta beste hainbatek Alderdi Sozialistaren zigilua izan dute, eta tokiko erakundeek erritmoa are gehiago handitzea behar dugu». Autoestimu-bultzada izan da.  «Aurreko kanpainan promes egin genuen etxez etxeko hondakin-bilketaren sistema zaharkitua, atzeratua eta zikina kenduko genuela, eta, gainera, gure gobernu-ekintzak Pasaiari aukera eman dio iraganari begiratzeari uzteko eta etorkizunari itxaropenez begiratzeko.  Zenbait urtez porrotari luzapena eman eta gero, autoestimua berreskuratu behar zen, etorkizunerako konfiantza». Idoia Mendia, PSE-EEren (PSOE) idazkari nagusia Bestalde, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, maiatzaren 26rako helburua da euskaldunek PSOEri emandako «babes sendoa» finkatzea. «Hauteskunde orokorretan Pedro Sánchezen garaipena ahalbidetu duten nahi eta handi-nahi berdinek mugitzen dituzte sozialista guztiak bazter, kale eta herri bakoitzean. Esan duenez, konfiantza du emaitza onak aterako direla, konfiantzazko indarra garelako eta herritarren arazoei arreta ematen diogulako, printzipioei helduta, eta, gainera, justizia soziala, berdintasuna eta askatasuna defendatzen ibilbide luzea egin dugulako. Horregatik, herritarrek gure lana aitortu zuten azken hauteskundeetan. Gainera, gai asko zeuden jokoan, eta herritarrek ulertu zuten zer zegoen jokoan, eta gure alderdiarengan konfiantza izan dute». Pasaiako Udalean sozialisten buruzagitza nabarmendu du, zeinak, alkatearen eta orain alkategaia denaren eskutik, herriari lasaitasuna eta egonkortasuna itzuli dion. «Gaur Pasaia, Izaskunen eskutik, bere buruari harro begiratzen dio berriz. Bizitzeko toki gisa aldarrikatu du bere burua gaur, bai eta turismorako eta kulturarako toki erakargarri gisa ere, iragan den urtean Itsas Festibalarekin agerian utzi zuenez. Gainera, Albaola Museoari esker, Euskadiko mapan kokatzen da herria». Azkenik, ziurtatu duenez, «egonkortasuna, proiektuak, etorkizuna, ituntzea eta elkarrizketa lortu nahi ditugu. Udala ez dadila berriz ere batzuentzako banderak edo zaborrak botatzeko erakusleiho izan», pankartaren atzean jartzen direnen, EH Bilduren, inguruan. Fri, 24 May 2019 01:30:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: "A28ko emaitzak bultzagarriak dira Euskadiko hainbat eta hainbat udaletako lidergoa berreskuratzeko"]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10343 Tue, 07 May 2019 02:52:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Alderdi Sozialista Ezkerraldera itzuli da»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10318 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Barakaldon esan duenez, Alderdi Sozialistak «apustu ziurra ordezkatzen du demokraziaren oinarriei eusteko: eskubide sozialak, zerbitzu publikoak, pluralitatea, akordioa, elkarbizitza». Horrez gain, esan du, sozialistek espero dutenez, balio eta printzipio horiek finkatu behar dituztela udaleko buruzagitza berria. Idoia Mendiak, Alfredo Retortillo alkategaiarekin batera, gogora ekarri duenez, Turismoko sailburu ohiak duela bi hilabete erabaki zuen «zeregin guztiak uztea Barakaldoko kale eta auzo guztiei arduraldi osoa eskaintzeko», eta bere lanak eta bere kideek egindakoak Pedro Sánchezen garaipenari lagundu diote. Mendiak nabarmendu duenez, presidentea Barakaldoko kaleetatik igaro da eta hautagai sozialistari lagundu dio aurkezpenean. Retortilloren hautagaitzak bultzada emango dio hiriari eta, horri esker, erakunde-lankidetzaren bideari helduko dio berriz, hain zuzen ere, Mendiak azpimarratu duenez, buruzagitza sozialistak ahalbidetu duenari. «Hiri hau duela zenbait urte birsortu zen, hiria ezagutzen zuten sozialistek Udala hartu zutenean, jendearen bizitza hobetu nahiez. Eta hiri honek ez badu eraldaketa berrien trena galdu nahi, merezi duen tokia hartu nahi badu, Barakaldo ezagutu eta bere gisa sentitzen duen sozialista bat behar dut, hiri-ereduko erreferente izateko nahia duena, Alfredo Retortillo alkatea behar du. Gaur egungo alkatearen joera hautsi behar da, eta jasotako oinordetza kudeatu ere bai. Lorpen handiagoak egin behar ditugu», azaldu du. Bestalde, Barakaldoko alkategaiak gogorarazi duenez, PSOEk atzo 140. urteurrena eta haren Euskadiko sorrera ospatu zuen, eta, azaldu duenez, 129 urte bete dira maiatzaren 4an bandera gorri sozialista meatzaritzako mendietan astindu zutenetik, «zortzi lanordu, zortzi atseden-ordua eta zortzi hezkuntza-ordua aldarrikatzeko». «Aldarrikapen horiek indarrean daude oraindik ere, bidegabekeria sozialaz hitz egiten jarraitzen dugulako, eta egindako lorpenak mehatxatzen dituztelako batzuek, eta, batez ere, aurrera egin beharrean, atzera egitea proposatzen dutelako. Hilabete lotsagarri batzuk pasa ditugu, irainez eta gezurrez beteak, eta batzuen nahi ilunenak ikusi dira. Beste batzuk sabaira begira eta txistu egiten zuten Pedro Sánchez eta Alderdi Sozialista irainen hartzailea izan bitartean. Baina galdu dute», esan du Retortillok. Hautagai sozialistak PSE-EEk lortutako emaitzak azpimarratu ditu. «Barakaldoko eta Ezkerraldeko boto sozialista horiekin, Sánchez presidenteari zorte handia opa diogu bere eginkizunean. Eta, gainera, alkatetzak mantentzen eta galdu genituenak berreskuratzen lagunduko diogu. Ezkerraldea berreskuratuko dugu sozialismoarentzat. Barakaldoko alkatetza berreskuratu beharko dugu. Gure balio sozialistak harrotasunez goraipatzeko ordua da. Oinak lurrean dituen ezkerra da sozialismoa eta etorkizunari begiratzen diona. Gu gara behar den ezkerra, eta beldurrik eta konplexurik gabe defendatu behar dugu hori», esan du. Amaitzeko, esan duenez, Barakaldo «gizatarragoa, ziurragoa eta hobeto konektatua nahi du, non bertako pertsona eta auzo denak inporta diren». Mon, 20 May 2019 05:09:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak bermatu duenez, PSOEk erantzun ona emango dio langileek #A28an eman dioten konfiantzari]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10295 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak nabarmendu duenez, aurtengo maiatzaren 1a ospatzen da «herrialdean gehiengo sozialista egonez», eta, horrekin lotuta, ohartarazi duenez, azken hileetan langileentzako eskubide asko berreskuratu badira ere, «asko dago egiteko». Idoia Mendia Euskal Sozialisten ordezkaritza burutu du, zeinak maiatzaren 1eko manifestazioan parte hartu duen, CCOO eta UGT sindikatuek Bilbon deitutakoan. Bertan izan dira Mikel Torres Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusia, Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatua, Alfonso Gil Bilboko alkategaia, Alfredo Retortillo Barakaldoko alkategaia eta Patxi López lehendakari ohi eta PSOEren Politika Federaleko idazkaria.  PSE-EEk CCOO eta UGT sindikatuen mobilizazioekin bat egin du aurten ere, langileen aldarrikapenekin ados dagoelako. Gainera, nabarmendu duenez, maiatzaren 1 honek poztasun bereziaz beterik dago, langileek mezua ulertu dutelako eta herrialdean gehiengo ezkertiarrari lagundu diotelako iragan den igandeko hauteskunde orokorretan. «Oso garrantzitsua da aurrera egiten jarrai dezagula» esan du euskal buruzagiak, zeinak, halaber, honako hau gogora ekarri duen: «Eskubide asko berreskuratu ditugu, lanbidearteko gutxieneko soldata igotzea lortu dugu, 52 urtetik gorakoentzako sorospena berreskuratu dugu eta emakumeen eta gizonen arteko soldata-aldeari aurre egin diogu». Hala ere, azpimarratu duenez, «oraindik bide luzea egin behar dugu, lan-erreforma partziala indargabetu behar da, eta, batez ere, garrantzitsuena, sindikatuen, enpresarien eta gehiengo politikoen artean langileen estatutua eratu behar dugu, XXI. mende honetan langileei lan-eskubideak emateko eta sindikatuei paper garrantzitsua emateko». ELKARRIZKETA SOZIALA Euskal esparruan, nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak biziki lan egin du arlo horretan, eta, horrekin lotuta, aitortu egin du CCOO eta UGT sindikatuek elkarrizketarako nahia izan dutela eta eztabaida sozialaren mahaian jesarri direla, hemen, Euskadin, 40 urtetan lehen aldiz erakundetu den horretan.  Horren harira, beste sindikatu batzuen jarrera kritikatu du, adibidez, ELA sindikatuarena, eztabaidatu baino lehen grebaren alde jotzen duelako. Mendiaren aburuz, «eztabaida funtsezkoa izan da Euskadin egin dugunerako, 10.000 lan-kontratu baino gehiago erregularizatzeko, finko bihurtzeko, eta, batez ere, emakumeei eragiten dioten kontratuak direla kontuan hartuta, nagusiki horri egin behar diogulako kontra, jasaten dugun prekarietate eta alde horri». Horrela, nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak emakumeek enpleguan jasaten duten soldata-aldeari eta -desberdintasunari kontra egiteko plan bat abian jarri du. Edonola ere, errepikatu duenez, asko dago egiteko, eta, horregatik, oposizioko taldeei eta sindikatuei eskatu die elkarrizketa sozialaren mahaian eskubideak aurrera eramateko. Thu, 09 May 2019 12:39:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «PSE-EEk ezkerraren espazioa zuzenduko du berriz M26ko hauteskundeetan»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10272 Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak ziurtatu duenez, hauteskundeetako emaitzari esker, PSE-EEk ezkerraren espazioaren buruzagitza izango du Euskadin datozen hauteskundeetan, zeinen bitartez, udal- eta foru-gobernuak erabakiko diren. «Ulertzen dugunez, jendeak espero du sozialismoak berriz ere zuzen dezala ezkerraren espazioa lur honetan. Eta, halaber, ulertzen dugunez, jendearen egunerokotasunari eragiten dioten politikei arreta emateko akordioak bilatuko ditugula konfiantza du», esan du prentsaurreko batean, non Euskadiko Batzorde Betearazlearen emaitzen analisien berri eman duen. Idoia Mendiak nabarmendu du iragan den igandean PSE-EEk bigarren postua berreskuratu zuela Euskadiko hauteskunde-mapan. «Igoera nabarmena izan dugu, % 53 boto gehiago lortu ditugu, hau da, 88.000 gehiago», gogorarazi du. Gainera, EAJren emaitzak PPren botoak bereganatzearekin lotu ditu. «Pentsatzen dut erdiko-eskuineko boto-emaile askok EAJ bozkatu dutela babesa hartzeko», adierazi du. Idazkari nagusiak eskerrak eman dizkie PSE-EEri bozkatu dioten ia 253.000 euskaldunei, eta, gainera, azpimarratu du Euskal Sozialistak jasotako boto-kopuruaren hazkuntza izugarriak bultzada erabakigarria eman diola PSOEri, Espainian gehiengo nabarmena izateko. Mendia poztu da igandeko emaitzengatik, «eskubideei eta askatasunei dagokienez, 40 urte atzeratu nahi gintuzten eskuinen itunaren mamua uxatu dutelako». Eta, uste zuenez, hori gertatzeko arriskua zegoen. «Ezkerra mobilizatu egin da hori saihesteko. Hori eskatu genuen, eta lortu dugu», gogorarazi du. Pedro Sánchezek Espainian lortutako garaipenari dagokionez, ziurtatu duenez, «PSOEk, historikoki, egokien kudeatu du aniztasuna, herrialdearen deszentralizazioa bultzatu zuen eta beste indar politiko batzuekin nahiz autonomia-erkidegoetako gobernuekin elkar ulertzeko gai izan da». «Sozialistok uste dugunez, aro hori amaitutzat jo behar dugu, eta garai horretan zehar beste batzuek oztopatu dituzten komunikazio-bide denak berrezarri behar ditugu. Horretarako, beste ikuspegi bat gureganatu behar dugu denok. PSOEk dagoeneko prest dagoela adierazi du, baina, ikusi dugunez, eskuinek eta independentistek ez dute behar bezala erantzun. Pentsatu nahi dugu hori ere aldatuko dela», argudiatu du. Udal-zerrendak Idoia Mendiak nabarmendu duenez, PSE-EEren helburua da hauteskunde orokorretako emaitza berdinak lortzea udal-, foru- eta europar-hauteskundeetan. «Sozialistok sendotasun berezia dugu zuzentzen ditugun udaletan eta gobernuaren parte garenetan, hiru hiriburuetan zein beste udalerri txikiago batzuetan. Baina, antzeman dugunez, bultzada handia jaso dugu beste garai batzuetan zuzendu genituen hainbatetan, hala nola Barakaldon eta Ezkerraldeko gainerakoetan Errenterian edo Andoainen –Gipuzkoan– edo Vitoria-Gasteizen. Eta orain prest gaude udal horiek berreskuratzeko, indartsuago eta konfiantza handiagoarekin», azaldu du. Euskal Sozialisten buruzagiak azaldu duenez, PSE-EEk hautagaiak izango ditu euskal lurralde gehienean, guztira, 2.335 hautagai izango ditu 205 udalerritan, alegia, euskal herritarren % 99 biltzen dituztenetan. Bizkaian, 112 udalerritik 88tan aurkeztuko ditu zerrendak PSE-EEk, duela lau urte baino lau gehiagotan 1.093 hautagai izango ditu, eta herritarren % 98,42ren gaineko eragina ere bai. Araban, 51 udalerritik 47tan aurkeztuko da, 364 hautagai izango ditu biztanleen % 99,12rako. Eta, Gipuzkoan, 878 izango ditu 70 udalerritan, 88 udalerritik, aurrekoan baino bat gehiagoan, eta horiek biztanleen % 99,27 barne hartzen dituzte. Tue, 07 May 2019 01:59:00 GMT <![CDATA[BERRIA - POSTA BIDEZ BOZKATZEKO PROZEDURA ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10257 Posta bidezko botoa hauteskundeen egunean dagokien herrian egongo ez direla dakiten pertsonek eska eta gauza dezakete, baita gaixorik edo ezinduta daudenek ere, maiatzaren 26an hauteslekuetara joan ezin badute.Eskatzaileak pertsonalki joan behar du hurbilago duen Postetxera eta funtzionarioari eskaera egin behar dio, eta horretarako, beharrezkoa da jatorrizko NANa aurkeztea. Zerbitzua doakoa da beti.Ondoren, inprimaki bat beteko du. Inprimaki hori, bere probintziako Hauteskunde Erroldaren Ordezkaritzari erroldan inskribatuta dagoela adierazten duen ziurtagiri bat eskatzeko da. Eskaera posta ziurtatuaz bidaliko da.Eskaera egin nahi duen pertsona gaixorik ala ezinduta badago eta ezin bada postetxera joan, bere ordez bulegora joango den pertsona bat izendatu ahalko du.Horretarako, beharrezkoa izango da daukan gaixotasuna ziurtagiri mediko baten bitartez justifikatzea. Egiaztagiri hori doakoa da. Horrez gain, notario-ahalorde bat ere lortu beharko du. Agiri hori ere doakoa da.Azken agiri hori lortzeko beharrezkoa izango da notario bat ezinduta dagoen pertsonaren etxera joatea eta hark, ziurtagiri medikoa ikusi ondoren, ezinduaren ordezkari gisa jardungo duen pertsonari baimena emango dio.Une horretatik aurrera, eskatzailearen ordezkariak postetxera joan beharko du ordezkatzen duen pertsonaren izenean posta bidezko boto arrunt bat gauzatzeko.Hauteskunde Erroldaren Bulegoak egun batzuk geroago hauteskundeetako agiri hauek bidaliko dizkio:Alderdi guztien boto-txartelak.Hauteskundeetako gutun-azala.Erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria.Bozkatzea dagokion mahaiaren helbidea duen gutun-azala.Azalpen-orria.Dokumentazio hori guztia etxera eramango diote eta NAN aurkeztu beharko du hori jasotzeko. Une horretan etxetik kanpo egonez gero, gutunontzian ohar bat utziko dute agiri horiek postetxean jasotzeko, eta horretarako ere, beharrezkoa izango da NANa aurkeztea.Bozkatzeko agiriak eskuratu ondoren, boto-txartela dagokion gutun-azalean sartu behar du. Gutun-azala eskatzailea erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiriarekin batera sartuko da hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azalean, eta posta ziurtatuaz bidaliko da dohainik.“Posta bidezko botoa” eskatzeko azken eguna: Maiatzaren 16a Fri, 03 May 2019 06:41:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSOEren garaipena izugarrizko berri ona da sozialismoarentzat Euskadin, Espainian eta Europan]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10239 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak nabarmendu du bere alderdiak Euskadin jasotako botoen kopurua asko hazi dela, eta bertan boto gehien jaso duen bigarren alderdia bihurtu dela. Horrekin lotuta, euskal gizarteak Pedro Sánchezen garaipenari eman dion bultzada handia azpimarratu du. «Euskadik ulertu du zer zegoen jokoan hauteskunde hauetan», esan du. Mendia pozik agertu da PSEk jasotako botoen igoera itzelarengatik Bilboko egoitza sozialistan eginiko agerraldian, non buruzagi eta hautagai sozialistek zenbaketa jarraitu duten, eta, esan duenez, espero du konfiantza hori berrets dezatela datorren maiatzaren 26ko hauteskundeetan.  Igande honetako hauteskundeetan, PSE-EEk lau eserleku lortu ditu Euskadin, 2016ko ekaineko hauteskunde orokorretan baino bat gehiago, eta, ondorioz, boto gehien jaso dituen bigarren alderdia bihurtu da.  Buruzagi sozialistak nabarmendu duenez, PSOE garaile nabarmena izan da Espainia osoan, eta «bultzada handia jaso du euskal gizartean». «Euskadik ulertu du zer zegoen jokoan hauteskunde hauetan», azpimarratu du.  Horren harira, baieztatu duenez, Pedro Sánchez presidenteak autogobernuan, Estatutuan, eztabaida politikoan eta ezberdinen arteko akordioan sinesten du. Sun, 05 May 2019 09:44:00 GMT <![CDATA[BERRIA - José Antonio Pastor: «Espero dugu parte-hartzearen zifra onak lagungarriak izatea pluralitatea, elkarbizitza, aniztasuna eta demokrazia sendotzeko»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10229 Tue, 30 Apr 2019 11:10:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak hautetsontzietan gehiengo nabarmena jasotzea espero du Pedro Sánchezek egonkortasunez gobernatzeko aukera izan dezan]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10226 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak herritarrei iradoki die igande honetako hauteskunde orokorretan parte hartzeko, eta hautetsontzietan gehiengo nabarmena jasotzea espero du hurrengo Gobernuak «egonkortasunez eta lasaitasunez gobernatzeko aukera izan dezan». Halaber, ohartarazi duenez, «gure herrialdearen, elkarbizitzaren eta aniztasunaren etorkizuna jokoan dago». Euskal Sozialisten buruzagiak botoa eman du Bilboko hautesleku batean. Bere senarrarekin, Alfonso Gil zinegotzi sozialistarekin, batera joan da. Geroago komunikabideei eginiko adierazpen batzuetan esan duenez, «gaur egun garrantzitsua da demokraziarentzat eta herritarrentzat». «Gaur herrialde honen etorkizuna jokoan dago», azpimarratu du Idoia Mendiak. Horrez gain, esan duenez, «hautetsontzietan gehiengo nabarmena jasotzea garrantzitsua litzateke, hurrengo Espainiako Gobernuak nahikoa gehiengoa izan dezan egonkortasunez eta lasaitasunez gobernatzeko, datozen urteetan herrialde gisa ditugun erronkei ekiteko». PSE-EEren idazkari nagusiak esan duenez, eguna normaltasunez igarotzea nahi du, bai eta herritarrak hauteslekuetara bertaratzea ere, bozkatu dezaten izan ere, «bozkatzeko eskubidea lortzeko ahalegin handia egin behar izan genuen, eta hura erabiltzeko beharra dugu, are gehiago, oraingoa bezain une garrantzitsuan». ELKARBIZITZA ETA ANIZTASUNA JOKOAN Horrela, ohartarazi duenez, «hauteskunde hauek oso garrantzitsuak dira, eta herritarrek jakin behar dute gure herrialdearen, elkarbizitzaren eta aniztasunaren etorkizuna jokoan dagoela». Horregatik, errepikatu duenez, gehiengo nabarmena lortzea espero du, hurrengo gobernuak herrialdea lasaitasunez gobernatzeko eta etorkizuneko erronkei ekiteko aukera izan dezan. Fri, 03 May 2019 06:51:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Ukabilaren eta arrosaren boto-txartelak bakarrik bermatuko du Pedro Sánchezen politika ausarten jarraipena»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10215 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, «ukabilaren eta arrosaren boto-txartelak bakarrik bermatuko du Pedro Sánchezen politika ausarten jarraipena», eta laguntza handia eskatu du hautagaitza sozialistentzat, «gure historiaren protagonistak izateko eta eskuina gelditzeko». «Sánchezen inbestidura bakarrik bermatuko dute Isabel Celáaren, Odón Elorzaren edo Patxi Lópezen izenak daramatzaten boto-txartelek», esan du. Mendiak ziurtatu duenez, igandean aukera dago gatazka sustatzen duten politikak, adibidez, Javier Marotok babesten dituenak, bazter batera botatzeko, eta, esan duenez, hautesleek bozkatzeko erantzukizuna dute, etxean geratzeak eskuinari laguntzen diolako. «Ezin dugu aukera eman Andaluzian gertatu zena errepikatzeko. Botoa bateratu behar dugu Alderdi Sozialistaren inguruan». Ekitaldiari hasiera emateko, Patxi López Bizkaiko zerrendaburuak esku-hartze hunkigarri bat egin du. Javier Marotori leporatu dio «aurpegia eman nahi izan ez duela ETB euskal telebista publikoan eginiko debatearen bezperan izan ere, ondoezik zegoela esan eta zenbait ordu geroago elkarrizketa bat eman zuen La Sextan, bere alderdiaren ekitaldi batean». Halaber, Pablo Casadoren salaketak aipatu ditu, hark esan zuenez, sozialistek lehentasuna ematen dietelako «odolez zikindutako eskuei». «Erail zituzten kideen eta Errepublikaren alde borrokatu eta oraindik lubakietan daudenen odolarekin zikin daude. Esku horiek 140 urtez borrokatu dute bakearen, askatasunen, berdintasunaren eta justizia sozialaren alde. Esku horiek botoz eta arrosez beteko dituzte hautetsontziak igandean! Odón Elorza Gipuzkoako zerrendaburuak adierazi duenez, boto sozialistarekin hautesleek aukera historikoa dute ultraeskuina garaitzeko eta milioika europarrei mezu bat helarazteko. Halaber, argudioak eman ditu, esanez hauteskundeetako emaitzak gizarte-eredu bidezkoagoa eraikitzeko baliagarria izan behar duela, milaka familiei laguntzeko eta desberdintasunari aurka egiteko. «Oso garrantzitsua da proposamen sozialdemokrata garaile izatea, datorren lau urteetarako», azaldu du. Bestalde, Isabel Celáa Hezkuntza eta Lanbide Prestakuntzako ministro eta Arabako hautagaiak gogorarazi duenez, zentzura-mozio batek politikari duintasuna itzuli zion eta Gobernu sozialista ahalbidetu zuen. Celáak deitoratu du PPk ikerkuntza eta garapena murriztu zituela. «Ezagutza da ekonomia indartsu eta modernoaren oinarria», azaldu du. Ministroak defendatu duenez, Mercedes lantegia «etorkizunaren aldean» dago jadanik, ibilgailu elektrikoak fabrikatzen ari delako. Bestalde, esan duenez, Alderdi Popularra Vitoria-Gasteizko automobilgintzaren industriaren etorkizunari buruz transmititzen ari den beldurrak ez du justifikaziorik.  Tue, 30 Apr 2019 11:51:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Diputatu sozialistek bakarrik bermatuko dute Pedro Sánchezen inbestidura. Ez dugu bitartekorik behar»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10197 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, diputatu sozialistek bakarrik bermatuko dute Pedro Sánchezen Gobernuaren babesa etorkizunean. Bestalde, Eibarren eskatu du boto aurrerakoi denak Alderdi Sozialistaren inguruan bateratzea. «Babes masiboa lortzetik gertu gaude, eta oso garrantzitsua da Euskadik Gobernu aurrerakoia babestea, etorkizunari begiratzen diona. Gure seme-alaben eta iloben etorkizuna jokoan dago», adierazi du. Odón Elorza Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuarekin eta Miguel de los Toyos alkate eta hautagaiarekin batera egin duen ekitaldi politikoan, Idoia Mendiak ziurtatu du ez dagoela «bitartekarien» beharrik euskaldunen interesak defendatzeko. «Bi aukera dago bakarrik: Alderdi Sozialistaren Gobernua edo eskuinen batasuna. Ez dago besterik, batzuek kontrakoa errepikatu arren, Alderdi Sozialistaren boto-txartela da erabilgarri bakarra, alegia, Pedro Sánchez Gobernuko presidente egingo duena. Euskaldunok jokoan dugu gure autogobernuaren, pentsioen eta emakumeen etorkizuna», esan du Mendiak, zeinak PSE-EEren hautagaientzako babesa eskatu duen. «Haiek ez dute beste batzuk bezain beste zalantza egingo Pedro Sánchezen inbestidura bozkatzeko unea iristen denean. Beste batzuk zalantzak dituzte, guk ez, ez dugu bitartekaririk behar», azaldu du. Halaber, gogora ekarri ditu beste kanpaina zikin batzuk, zeinen xede izan diren sozialistak, adibidez, 2008an, eskuinak José Luis Rodríguez Zapaterori biktimak traizionatzea leporatu zionean, edo Jesús Eguigurenek jasotakoa leporatzea. Euskaldunei dei egin die horiei erantzuteko botoaren bidez. Bestalde, Odón Elorza Kongresurako Gipuzkoako PSE-EEren hautagaiak ziurtatu duenez, ahalik eta parte-hartzerik handiena lortu behar da eskuinak gelditzeko, eta, ondorioz, bozkatzea «erabakigarria» da. Apirilaren 28an, adierazi duenez, ez da ziurra Pedro Sánchezen garaipena, eta, horregatik, sozialistok parte-hartze handiaren alde joko dugu azken segundora arte.  Hautetsontziak ukabilaren eta arrosaren boto-txartelekin bete daitezela behar dugu, arriskua dagoelako eskuinek, alegia, Alderdi Popularrak, Ciudadanosek eta Vox-eko «ultrek», bat egin eta gobernua eratzeko. Elorzaren aburuz, herritarrek botoaren indarraren berri izatea garrantzitsua da, euskal autogobernua eta aurrerapeneko agenda soziala bermatuko dituen proiektu sozialdemokrata eratzeko tresna baliagarritzat jo dezaten. Horregatik, herritarrek mobilizazio handia egin behar dute, eta herritar bat ere ez da etxean geratu behar apirilaren 28an, soilik horrela baztertuko delako PPk, Ciudadanosek eta Vox-eko «ultraeskuinak» gobernatzeko nahikoa boto izatea. Baina, gainera, Gipuzkoan eta Euskadin, euskaldunak, beren botoekin, eskuinen porrotaren parte izan dira. Miguel de los Toyosek, bestalde, hitzaldiari hasiera eman dio PSE-EEren presidente ohiari, Jesús Eguigureni, eskuinen erasoak jaso zituenari, mezu bat emanez. Halaber, eibartarrei eskatu die apirilaren 28an etxean ez geratzeko eta bozkatzera joateko denok. «Hiri-proiektuak daude jokoan, adibidez, Tekniker espazioan bultzatu nahi den parke teknologikoa. Eskuinek gobernatuz gero, proiektu horiek, hala nola Eibarkoak atzeratuko dira, eta, azkenean, ez dira gauzatuko. Proiektu estrategiko hori bere egin zuen Pedro Sánchezen Gobernuak, Reyes Montoro Industria ministroaren bisitak agerian utzi zuenez», azaldu du. Eskuinek Madrilen bat egiten badute geldituko den beste proiektu bat da, Alkateak azaldu duenez, Guardia Zibilaren kuartelaren espazioarena. «Instalazio handiak dira, eta Eibarrek eskuratzen baditu hiribildu armaginaren espazio berdeak hedatuko dira», ziurtatu du. Horrez gain, gehitu duenez, sozialistek, sei hilabete eskasetan, proiektu hori lantzeko sei bilera egin dituzte, eta hori ezinezko izango zen PPren Gobernuarekin. «Pedro Sánchezen Gobernuak alfonbra gorria jarri digu hitz egin eta eztabaidatzeko, eta, PSOEren Gobernuak jarraitzen badu, proiektu hori egi bihurtuko da», ziurtatu du. Tue, 30 Apr 2019 02:36:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «#A28an batu behar dugu garaipen sendoa lortzeko, eta Euskadin irabaziko dugu ere bai»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10117 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur aditzera eman du apirilaren 28ko hauteskundeetan sozialisten garaipena ziurra dela, eta, gomendatu duenez, «ez zaie jaramon handirik egin behar asteburuan egingo diren inkestei». «Pedro Sánchezen bisitaren ostean, ilusio handia dugu. Itxaropenez beterik gaude, baina ezin dugu konfiantzarik izan, kanpaina-egun asko geratzen dira eta ezin da bat ere ez galdu. Arrazoi ugari ditugu, gure proiektua sendoa da, jendearentzat, etorkizunerako, modernitaterako... Ez dugu zalantzarik garaipenaz, baina eskuinek bat egin eta gobernua eratuz gero, ez da garaipen baliagarririk egongo. Beraz, gure garaipenak sendoa izan behar du», azaldu du Odón Elorzarekin batera Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan eginiko ekitaldi politiko batean. Iragarpenak Euskadin ere zehaztu behar dira, Idoia Mendiaren arabera. «Eserleku asko lortu nahi ditugu, hemen Euskadin irabaz dezakegu, boto gehieneko alderdia izan ahal gara, aurretiaz lortu dugu jadanik, euskaldunek konfiantza izan dute PSE-EErengan herrialdeko aniztasuna bermatzeko», esan du. Horren aurretik, adierazi duenez, hautagai sozialistak, hala nola Odón Elorza edo Miren Gallastegi –azken horrek Senaturako zerrenden burua da–, pertsonarik egokienak dira Madrilen Gipuzkoako interesak babesteko. Bestalde, Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak, Odón Elorzak, ohartzera eman du «ultren pandemia» bizirik dagoela eta demokraziarako arriskutsua dela hori Vox alderdiaren ideologiarengatik ez ezik, horrek Casadoren eta Riveraren alderdiengan, PPrengan eta Ciudadanosengan duten eraginengatik. «Voxen ideologia hiru faktoreren bidez elikatzen da: kontserbadurismo ultra, Espainiaren batasunaz eta banderaz bakarrik kezkatzen den nazionalismo espainola eta nazionalkatolizismoa. Horiek dira diskurtsoaren oinarriak, beste bi alderdiak kutsatzen ari direnak», adierazi du. Odón Elorzak, halaber, azpimarratu duenez, estatuburu handia behar da Espainia zuzentzeko mugimendu ultren eragina duen Europaren barruan, eta, azaldu duenez, Pedro Sánchezek profil hori betetzen du. Sat, 27 Apr 2019 12:50:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak euskaldunei eskatu die boto ugari emateko Pedro Sánchezi «PSOEk Espainian gobernatzen duenean, Euskadiri hobeto doakiolako»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10113 IKUSI PEDRO SÁNCHEZEK DONOSTIAN EGONDAKO EGUNEKO ARGAZKI ONENAK Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak euskaldunei eskatu die #A28an PSOE bozkatzeko, sozialistek Espainian gobernatzen dutenean «Euskadiri hobeto doakiolako». «Euskaditik sozialiston garaipenari lagunduko diogu Pedro Sánchezen gobernua sendotzeko», esan du Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan mila jarraitzaile eta militanteren aurrean. Mendiak ohartarazi duenez, sozialistok «ez gara beldur eztabaidatzeko eta programak alderatzeko», eta, kritikatu duenez, oposizioak gezurrak eta irainak besterik ez ditu esaten. Bestalde, Ernesto Gasco Donostiako alkategaiak botoa eskatu du apirilaren 28an «elkarbizitzaren Espainiak aurrera egin dezan», eta, maiatzaren 28ko hauteskundeei begira, azpimarratu du Donostiak beti egiten duela aurrera Madrilen presidente sozialista eta Donostian alkate sozialista daudenean. Pedro Sánchez “Posible egingo dugu”. Pedro Sánchez PSOEren idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteak Donostian azpimarratu duenez, Espainiak «egonkortasuna, elkarrizketa, errespetua eta tolerantzia» behar ditu lau urtez. Lau urte horietan gazteek, nagusiek eta berrogei nahi berrogeita hamar urte inguruko espainiarrek behar duten herrialde-eraldaketa egiteko eta «beren seme-alabentzako aukerak eragiteko». Eta denontzako proposamen horiek azalduko ditu datorren asteleheneko eta astearteko debateetan. «Debateetara joango gara kanpaina egiten ari garen moduan, eskularru zuriz, justizia sozialeko, elkarbizitzako eta garbiketa demokratikoko nahiz ustelkeriari aurka egiteko proposamenak azaltzera». Alderdi Ederreko lorategietan, Kontxako hondartzaren ondoan, 1.000 pertsonaren aurrean esan duenez, konfiantza du «eskuindarrek ulertuko dutela eztabaidatzea ez dela irainak esatea». Sánchezek azpimarratu duenez, apirilaren 26an «politikaren alderik onenak goraipatu behar ditugu: eztabaida, debatea, errespetua. Ez berriz, hiru eskuinen gatazka». Horregatik, azpimarratu du Alderdi Sozialistak bakarrik bermatzen duela etorkizuna, eta, esan duenez, «auzi horretan denok batera gaude, denak zarete beharrezkoak, bozkatu PSOE». «Gure botoaren bidez, apirilaren 28an, politika letra larriz goraipatu dezagun, politika handia, eraldatu eta etorkizunari begiratzen diona, eta aldendu ditzagun irainak, gatazka, sumina, gezurra eta laidoak, hain zuzen ere, eskuinak eta berd hiru siglek ordezkatzen dituztenak». Sun, 28 Apr 2019 08:30:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak Marotori leporatu dio PPren «txorakeriaz beteriko kanpainen eragile nagusia dela»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10084 Todos los desvaríos que estamos oyendo en esta campaña de Casado, Álvarez de Toledo, Cortés...son producto del director de campaña del PP: Javier Maroto. Por eso, para frenar al trifachito empecemos por #Alava. Dejemos fuera del Congreso a Maroto. #HazQuePase #VotaPSOE pic.twitter.com/4xbmPlcaoJ — Idoia Mendia (@IdoiaMendia) 17 de abril de 2019 🔴 El #28A estamos convocados a decidir sobre la España del bienestar, de las oportunidades, del conocimiento, sobre la España feminista, ecológica, de derechos y libertades, sobre la España europea y abierta al mundo.#HazQuePase#LaEspañaQueQuieres#VotaPSOE pic.twitter.com/8juXCJDtuy — Cristina González Calvar (@CristinaGnlz) 17 de abril de 2019 Sun, 28 Apr 2019 08:29:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak azpimarratu duenez, «Aznarren hiru semebitxiek» aniztasuna, Estatutua eta eskubide sozialak mespretxatzen dituzte]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10036 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, «Aznarren hiru semebitxiek» –Casadok, Abascalek eta Riverak– aniztasuna, Estatutua eta eskubide sozialak mespretxatzen dituzte, sozialistek Euskadin hainbeste hamarkadez babestu dituztenak. PSE-EEk ETAren mehatxupean eta krimenenpean hainbat urtez egin duen lana gogora ekarri du Idoia Mendiak Donostian eginiko mitin batean, non harekin batera Odón Elorza Kongresurako zerrendaburua eta Ernesto Gasco alkategaia izan diren. «Hori da Konstituzioa defendatzea. Hori da askatasuna defendatzea, ez paseatzea sozialistok herri askea izatea lortu dugunean. Baina ez da hemen Errenterian, hemen Donostian Odónekin edo Euskadi osoan demokrazia babesteagatik, zeinarengatik osasun-kordoi bat jarri digun, Riverak Koloneko aliantza finkatu nahi duelako da. Casadoren eta Abascalen helburu berdinak dituelako», adierazi du Ciudadanosen hautagaiaren bisita aipatzean. Sat, 27 Apr 2019 12:51:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak ohartarazi duenez, #A28an abstenitzeak «eskuina sendotzeko» baino ez du balio]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10029 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, datorren #A28an abstenitzeak hauteskunde orokorren ostean eskuinak «sendotzeko» baino ez du balioko Horregatik, dei egin du, Euskadin, euskaldun denek PSOE bozkatzeko, eta, horrela, Espainian gobernu aurrerakoia nahi dutela adierazteko. «Garaitu ez ezik, gobernatu nahi dugu» esan du. Kanpainako bigarren eguneko Euskal Sozialisten ekitaldi nagusian izan dira Adriana Lastra PSOEko idazkariorde nagusia, Patxi López Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua eta Alfredo Retortillo Barakaldoko alkategaia. Euskal Sozialisten buruzagiak uste duenez, gauza ziurra da zenbait alderdik, adibidez, Voxek edo PPk, «memoria historikoaren legeak desegin nahi dituztela», eta, Ciudadanosek, bestalde, «hiru alderdi horien parte izango dela milaka familiari duintasuna itzuli dien lege bat indargabetzeko». Mendiak Pedro Sánchezen «aldaketa-gobernua sendotzearen» alde jo du, eta, nabarmendu duenez, «abstenitzea ez da aukera bat, eta etxean geratzeak eskuina sendotuko du». «Garaitu ez ezik, gobernatu nahi dugu», azpimarratu du. Gainera, adierazi duenez, Koloneko hiru alderdiek –PPk, Ciudadanosek eta Voxek– «Pedro Sánchez presidente sozialistak eraiki duena desegin nahi dute: pentsio duinak, hezkuntza publikoa eta emakumeentzako berdintasuna». «Pedro Sánchezen gobernuak udalekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzen da... Elkarrizketan aritzen da, eta hori falta izan zaio Espainiari», esan du amaitzeko. Adriana Lastra Adriana Lastra PSOEren idazkariorde nagusi eta taldeko Kongresuko bozeramaileak azpimarratu du, halaber, garaitzeak ez duela gobernatzea esan nahi, eta, eskuina sigla ugarirekin aurkezten bada ere, benetan bakarra dela eta azken 40 urteetan eraikitakoa desegin eta haustera datorrela. Lastrak adierazi duenez, harro dago Pedro Sánchezek Espainiako Gobernuan eginiko kudeaketaz, eta ohartarazi duenez, sigla ugarirekin badator ere, eskuina bakarra da, eta azken 40 urteetan eraikitakoa haustera dator. «Herrialde bat eraikitzea bezain garrantzitsua da hura haustea saihestea», gehitu du. Babestu duenez, Mariano Rajoyren kudeaketako zazpi urteetan eskubideak eta askatasunak murriztu ziren, Gobernu sozialistarekin ez bezala, zeinak lanarteko gutxieneko soldata handitu duen azkeneko hamar hileetan. «Zekena izan beharra dago langile batek 900 euro kobratu ezin duela pentsatzeko. Horrelakoa da eskuina», esan du. Halaber, baieztatu duenez, datorren apirilaren 28an jokoan egongo da zer herri-eredu nahi dugun, «barneratzailea eta anitza», edo «Espainia homogeneoa eta kolore bakarrekoa, zuri-beltzeko Espainia». Horrekin lotuta, «zaldiaren gainean armez eta pistolez hizketan datozen ar alfak» kritikatu ditu –Voxesko buruzagiaren, Santiago Abascalen, inguruan–, bai eta «hezkuntza publikoa baino pribatuari laguntzen dion, hezkuntza zatitzen duen eta pentsioen sistema kapitalizatu nahi duen» eskuina ere. Horrela, esan duenez, pentsioek «etorkizuna izango dute baldin eta PSOEren gobernuak zuzentzen badu herrialdea», ez berriz, «ongizate-estatua hautsi eta eskubiderik gabeko gehiengoa gutxiengo pribilegiatu batek gobernatzea nahi duen eskuinak zuzentzen badu». Patxi López Patxi López lehendakari ohi eta Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak uste duenez, lehen aldiz mehatxu handia jasaten ari da hainbat hamarkadez eraikitako elkarbizitza-eredua, eta zalantzan jartzen ari dira berdintasuna, eskubideak eta askatasunak.  Lópezek kritikatu du PP eta Ciudadanos ez direla beren Europako kideak bezala aritzen, eta, «muturreko eskuina baztertu beharrean, harekin itunak egin eta mimetizatzen direla». «Zaila da Casadok eta Abascalek esaten dituzten astakeriak bereiztea», salatu du. Alfredo Retortillo Alfredo Retortillo Barakaldoko alkategaiak «hautetsontziak boto sozialistez betetzearen» alde jo du, etorkizuna jokoan dagoelako. Hala, eskuinek eraiki nahi dituzten harresien aurrean, hautagaiak, halaber, «bidegabekeriak ezkutatzeko banderak erabiltzen dituztenak» salatu ditu. Azkenik, Pablo Casadoren «harrokeria», Albert Riveraren «handiustea» eta Santiago Abascalen «borroka-grina» kritikatu ditu, elkarbizitza eta gizartea pozoitu nahi dituztelako. Wed, 24 Apr 2019 06:27:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak esan duenez, PSEren Arabako botoari esker, «beharbada Maroto ez da Kongresura itzuliko»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=10002 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, abstentzioa PPk, Ciudadanosek eta Voxek ordezkatzen duten eskuin «atzerakoiaren», «erkidegoaurrekoaren» eta «gezurtiaren» aliaturik onena da, eta, horregatik, beren bizi baldintzak hobetu eta berdintasuna lortu nahi duten herritarrei eskatu die «boto bat ere ez dadila oporretara joan edo zubia egin». Ostiral honetan, Mendiak PSE-EEren hauteskunde-ekitaldi batean parte hartu du Gasteizen, non Cristina González arabar sozialisten idazkari nagusiak ere parte hartu duen. PSEren buruzagiak azpimarratu duenez, Pedro Sánchezen Gobernuak konpromisoa dauka euskal autogobernuarekin eta «adosten duena betetzen du». Gainera, nabarmendu duenez, PSOEk elkarrizketa erabiltzen du, gatazka bilatu beharrean. Horregatik, azaldu duenez, eskuinak Pedro Sánchez Espainiako Gobernutik bota nahi du, PPren, Ciudadanosen eta Voxen nahia Gobernu sozialistak bultzatutako aurrerapen-, kohesio eta elkarbizitza-politiken garapena saihestea delako. Mendiak azpimarratu duenez, Javier Maroto Diputatuen Kongresurako Arabako PPren zerrendaburua eta Santiago Abascal Voxeko buruzagia, arabarrak biak, «eskuin berdinaren bi aurpegi dira». Marotok Gasteizko alkate izan zenean utzi zuen «bereizketa- eta gatazka-aztarna» kritikatu du Euskal Sozialisten buruzagiak, eta gogora ekarri du Kongresurako PPren hautagai arabarra Pablo Casado Alderdi Popularraren presidentearen «eskuineko eskua da», alderdi horren idazkariorde nagusia delako. PSEren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, PPk eta eskuinaren multzoak Espainiarako planteatzen duten proiektua «aurrerapena gelditzean, aniztasuna bazterketagatik ordezkatzean eta gatazka sustatzean» datza. Bestalde, Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak, Diputatuen Kongresuan eutanasiaren legearen izapideak blokeatzearekin lotuta, gogorarazi du PSOEk heriotza duina izateko eskubidea babesten duela, eta, eskuinak, berriz, sufrimendua luzatzea nahiago du. «Sozialistok eskubideak nahi ditugu, eta eskuinak deseroso daude horiekin. Sozialistok berdintasuna nahi dugu emakumeon garai honetan, eskuinak, ordea, gure aurrerapenak gelditu nahi ditu», salatu du. Thu, 25 Apr 2019 01:55:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Pedro Sánchezek gobernatzeko nahikoa babes jasotzen ez badu, Koloneko hirukoteak bat egingo du PPk hasitako inboluzioa osatzeko»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9990 Euskal Sozialisten kanpainari hasiera emateko ekitaldian egin duen hitzaldian, Patxi López Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuarekin Bilbon eginikoan, Mendiak esan duenez, diputatu eta senatari sozialistak «ez doaz Madrilera entretenitu eta dibertitzera, ez doaz autogobernua desegitera, ez eta independentzia aldarrikatzera ere, baizik eta Gobernu sozialista babestera, zeina enplegua sortzeari, erakundeak berritzeari, krisiaren ondorioz galdutako duintasuna berreskuratzeari eta gatazkak konpontzeko elkarrizketaren alde jotzeari arreta emango dion». «Euskaldunen kezka berdinak dituen Gobernua babestera doaz», gehitu du. Adierazi duenez, «Koloneko eskuinak hain urduri jarri dira, non mamu denak azalarazi dituzten». «Plan bat dute pentsioak murrizteko haiek gobernatu zutenean pentsioak izoztu zituzten eta sendagaien tasa ezarri zioten adineko pertsonei», ohartzera eman du. Gainera, alderdi horiei leporatu die «plan bat dutela emakumeak berriz kontrolatzeko, aske eta lehen mailako herritar izan gaitezen ez dutelako nahi». «Erasoak jaso zituzten emakumeak babesteko euro bat ere ez zutenen berdinak dira, eta ez zuten pausorik eman soldata-desberdintasuna desegiteko», esan du. Bestalde, ziurtatu duenez, eskuinek jadanik ez dute sinesten gure Ertzaintzarengan, gure hezkuntzarengan eta are gutxiago euskararengan. Azken batean, ez dute Estatutuarengan sinesten. «Horiek dira Kolonekoen planak, berriz gobernatzen badute, baina gehiago ere badituzte, memoria historikoa desegingo dutela baieztatu dute, diktaduraren errepresaliatuak berriz ere mespretxatuz», gehitu du. «Sozialistok ez dugu nahi Euskadi iraganera itzultzea. Ez dugu nahi Euskadi eskuinekoen haitzulora itzultzea. Sozialistok nahi dugu Euskadi etorkizuneko trenera igotzea, Pedro Sánchezek eskaintzen duenera», ziurtatu du. Horretarako, ohartarazi duenez, «Alderdi Sozialistak gobernatzeko nahikoa babes lortu behar du, aurrerapena eta gizarte-kohesioa bilatzeko, edo, bestela, arorik ilunenera berriz eraman nahi gaituztenek bat egingo dute». «Pedro Sánchezek gobernatzeko nahikoa babes jasotzen ez badu, Koloneko hirukoteak bat egingo du PPk hasitako inboluzioa osatzeko», azpimarratu du. Ildo horretatik, esan duenez, «etxean geratzen den boto bakoitzak ateak irekiko dizkio iraganera itzultzeari, eta abstentzioak Gobernuko giltza eman diezaioke Koloneko hirukoteari». Horregatik, euskaldunei eskatu die «Pedro Sánchezek berriz gobernatzea nahi badute, sozialistei bozkatzeko». «Euskaldun emakume guztien botoa eskatuko dugu etorkizunean berdintasun osoz bizi nahi badute», esan du amaitzeko. Patxi López Patxi López PSE-EEren Kongresurako zerrendaburuak dei egin du «eskuinekoen eta muturreko eskuinekoen lotsagabekeria murrizteko, mimetizatu baitira». Gainera, uste duenez, «oso latza da helarazten ari diren mezua, gazte asko hasi baitira pentsatzen Franco hain txarra ez zela». Lópezek nabarmendu duenez, «orain duguna telebistan ikusten genuen, Europan bezala, non muturreko eskuineko populistek planteamendu arrazistak, xenofoboak, antisozialak, antidemokratikaok eta batzuetan Europaren kontrakoak egiten zituztenean, pentsatzen genuen hemen horren aurkako txertoa jaso genuela aurretiaz eta horren eraginik ez genuela». «Beno, ba ikusi dugunez, hemen dira», ohartzera eman du. Deitoratu duenez, «gauzarik txarrena da eskuinak, beren Europako kideek ez bezala, planteamendu horiek isolatu, salatu, ezeztatu eta haietatik urrundu beharrean, hitzarmenak egiten ditu haiekin hemen, eta, hitzarmenak egiten dituztenean, haien proiektua eta ideologia beren gain hartzen dute, eta, ondorioz, mimetizatzen dira». «Niri, behintzat, oso zaila egiten zait herrialde honetan eskuinaren eta muturreko eskuinaren artean bereiztea», esan du. Hautagai sozialistaren aburuz, «hori ez da txantxa, berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako legeak desegitea proposatzen ari direlako». «Eskubideak ematen dituzten legeak desegitea proposatzen ari dira, adibidez, LGBTI edo Memoria Historikoaren Legea, edo, atzo, esaterako, gorrotoaren akuilatzea kentzea proposatu zuten», adierazi du. Bere iritziz, hori oso kezkagarria da, adierazi duenez, hari ez diolako kezkatzen eskuina eskuindar gisa aritzeak, «hau da, bere jendearentzako, aberatsentzako, boteretsuentzako, gobernatu nahi izateak, Andaluzian legez». «Egia esateko, Kezkatzen nau gure herrialdea eraiki duen itun soziala desegingo duten politikak proposatzen ari direla», esan du. Horrekin lotuta, nabarmendu duenez, «desberdintasunak gora egiten duenean, itun soziala hausten denean, lan-erreformaren bidez zazpi milioi langile txiro eragiten direnean, itun soziala hausten da, eta herrialde bat ez da zehazten banderekin, baizik eta balioekin». Frankismoa López kezkatuta agertu da eskuinak «historia eta memoria historikoa ezereztatzen duelako». «Asko kezkatzen nau ezerezteak izan ere, Memoria Historikoaren Lege horren babespean, familia askok beren duintasuna berreskuratu nahi dute, lubakietan dauden bere senideak berreskuratu nahi dituzte eta haiek diote hezurtxoen bila ari garela», salatu du. Horrez gain, kezkatuta dago «oso mezu latza helarazten ari direlako, gazte asko hasi baitira pentsatzen Franco hain txarra ez zela». «Hori oso gogorra da, eta jende hori horretan ari da», kritikatu du. Halaber, salatu duenez, batzuentzako «Espainiaren etsaia Pedro Sánchez eta Aldedi Sozialista da, eta eskuak odolez zikinduta» izatea leporatzen diete. «Haiek badakite odolez zikinduta ditugula herrialde honetan eraili zituzten gure kideengatik, eta, bide batez, haietako asko erail zituzten ere bai. Baina lotsagabekeriak muga badu ere, haiek ez dute mugarik. Eta horri egin behar diogu aurka», esan du. Horretarako, azaldu duenez, kanpaina honetan erabaki behar da sozialistek edo muturreko eskuinak gobernatuko ote duen, «ez dago besterik». «Herrialde honek aurrera edo atzera egingo duen erabakiko dugu. Sozialistok inoiz baino beharrezkoagoak gara, herrialde honek gure borroka behar duelako, askatasunaren, berdintasunaren eta justizia sozialaren alde, aurrera egiten jarraitzeko», nabarmendu du. Amaitzeko, ziurtatu duenez, PSOEri bozkatuz gero, politika baliagarria izango da elkarrizketarako zein elkar ulertzeko, ez berriz, irainik egiteko, errespetuz ez aritzeko eta herritarrek eta lurraldeek artean bata besteari aurka egiteko». «Sozialistei bozkatzea elkarbizitzaren, integrazioaren eta denok nahi dugun herrialdea eraikitzearen alde bozkatzea da», esan du bukatzeko. Wed, 17 Apr 2019 10:03:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Euskaldunok argi dugu Euskadiren etorkizunerako onena dela Pedro Sánchezek jarraitzea Espainiako Gobernuko presidente izaten»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9923 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak esan duenez, Euskadin «gogo handia dago irainak eta gatazkak atzean uzteko, eta, horregatik, Pedro Sánchezek, Espainiako Gobernuko presidente gisa, proiektu argia eta barneratzailea burutzeko gogoak antzeman ditzake». «Euskaldunok argi dugu datozen hauteskundeetan asko dagoela jokoan. Argi daukagu gure eskubideentzako, gure askatasunentzako eta gure autogobernurako komenigarriena dela Pedro Sánchezek jarraitzea Espainiako Gobernuaren buru izaten. Indar gehiagorekin eta ziur egonez», azaldu du gaur arratsaldean Errenterian eginiko mitin batean. Euskal Sozialisten idazkari nagusiarekin batera, Errenteriako ekitaldi horretan parte hartu dute Adriana Lastra PSOEko presidenteordeak, Odón Elorza Gipuzkoako Kongresurako hautagaiak eta José Ángel Rodríguez Errenteriako alkategaiak. Idoia Mendiak azaldu duenez, Euskal Sozialistok plan argia dute: «Ahalik eta babes handiena izan nahi dugu, gobernu denek, Espainiakoak eta udaletakoek, arreta eman diezaioten herritarren agendari, eta herritarren sentimenduei, nortasunei edo ideiei kalterik eragingo dien erabaki bat ere har ez dezaten», baieztatu du. Eutanasia Adriana Lastra PSOEren presidenteordeak eta Kongresurako Asturiaseko zerrendaburuak gogora ekarri du PPk eta Ciudadanosek Gobernu sozialista izapidetzen ari zen 60 lege geldiarazi dituztela Kongresuan, eta, ondorioz, Pedro Sánchezen Gobernuak «errege-dekretuak erabili behar izan dituela legeak egiteko». «Egin izan duguna errege-dekretuen bidez izan da, eta ahal bezain beste egin dugu, eta berriz ere modu horretan gobernatu behar badugu, egingo dugu», esan du. Bere hitzaldian, Lastrak ziurtatu duenez, «eskuin laranjak eta urdinak saiakera egin dute Gobernu sozialistari oztopoak jartzeko, neurri sozialak aurrera eraman ez zitzan», eta AEA gaixotasuna jasaten ari zen emaztea hiltzen lagundu duen Madrilgo gizona aipatu eta gero, gogora ekarri du Ciudadanosek eta PPk «19 aldiz» galarazi dutela PSOEk duela zenbait hil aurkeztu zuen eutanasiaren legea. Bestalde, Lastrak nabarmendu duenez, «independentismoak eta eskuinak elkar berpizten dute», eta, kritikatu duenez, «eskuin desleial horren erantzukizunik ezaren ondorioz, sezesionismoaren arazoa dugu». Horrez gain, ziurtatu duenez, «presidente sozialistak ekarriko du konponbidea».       Horregatik, ez fidatzeko eskatu die aurrerakoiei, eskuina asko mobilizatuko delako eta #A28an aurre egin behar zaiolako. Wed, 17 Apr 2019 10:05:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Inoiz ez da arrazoirik egon bizitza bat kentzeko eta inoren osotasunari eraso egiteko Ez ETAgatik, ez eta ETAren aitzakiarekin ere»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9930 Euskal Sozialistok beti planteatu dugu botere publikoek erantzuna eman behar dietela herrialde honetan egin diren giza eskubideen urraketa ezberdinen biktimei. Esparru horretan ezagunena den legeriarekin egin dugu, terrorismoaren biktimak babesteko eta beren ordainerako legeekin, ETAren eta GALen biktimekin, zein beste talde batzuenekin, lotuta. Memoria Historikoaren legearekin egin dugu. Frankismoan zehar (1960-1978) giza eskubideen urraketen biktimak aitortzen dituen dekretuarekin egin dugu. Eta orain Giza eskubideen urraketen biktimak aitortzeko eta beren ordainerako Legearekin (1978-1999) egiten ari gara, hain zuzen ere, polizia-gehiegikerien legearekin, demokrazian giza eskubideak urratu zaizkien pertsonak babesten dituenarekin. Zer lortuko da Lege horrekin? Amaitu gabeko zeregin bati amaiera ematea. Eskubideak urratu zaizkienean, botere publikoen laguntza jaso ez dutenen ordaina. Zuzenbide Estatua sendotzea, zeina, ezeren truke terrorismoa garaitu eta gero, agian egin dituen akatsak konpontzeko gai den. Botereen banaketa erabat errespetatuz egitea, bidegabe eskubideak urratu zaizkienei eskubideak bermatuz, bai eta bidegabe salaketak jaso dituztenenak ere. Euskal Administrazioaren eskumenetatik egitea, Konstituzio Auzitegiak berariaz babestu ditu eta. Eusko Jaurlaritzatik egitea gobernuen arteko adostasunarekin. Legeak ez ditu epaileen, polizien eta Estatuko beste funtzionarioen multzoak zalantzan jarri nahi, badakigulako gehiengoak egokitasunez jardun zuela. Legeak berariaz ukatzen du auzi horiek planteatzea gatazka politiko batek eragindako bi indarkeriaren arteko gatazkaren markoan. Adierazten duenez, xedatutako ordaina «ez da bideratu behar ustezko legez kontrako auziak ikertzera ez eta egileak zigortzeko horiek identifikatzera ere», eta ohorerako, errugabetasun-presuntziorako eta datu pertsonalak babesteko eskubideak gordetzen ditu. Gainera, edozer susmo argitzen du foro parajudizialen inguruan, eta ezartzen duen administrazio-prozedura konstituzio-doktrinak babestu du, zeina tren- edo aire-istripuetako errudunen biktimak, identifikatu gabekoak, artatzeko erabiltzen den. Laburbilduz: Aldatu den legea (jatorrizkoa 2016koa da eta PPren Gobernuak errekurtsoa jarri zion) 1978 eta 1999 artean giza eskubideen urraketen biktimei ordainak eman nahi dizkie, botere publikoen babesa jaso ez dutelako. Denbora-tarte hori ez da hautaz xedatu. Legeak aukera ematen du preskribatzeagatik behar zuten egiazko, justiziazko eta ordainetako eskubideen aitorpenik jaso ez duten auziei heltzeko. Hori egiten da inor epaitu gabe, Konstituzioaren irizpideak eskuan izanik, euskal Administrazioak eskumena izanik eta Justiziaren ekintza ordezkatzen ez duten erabakiak hartuz. Abiapuntu dugun esperientziarekin egiten da: Eusko Jaurlaritzak Patxi López lehendakariaren agintaldian zehar onartutako dekretuarekin, zeina, jadanik, aukera eman duen 187 biktima aitortzeko (1960 eta 1978 artean gertatutako egiteengatik), eta inork ez du errekurtsorik ez eta eragozpenik ere egin. Jatorrizko legeriari eginiko aldaketek nagusiki balorazio-batzordeari eragiten diote, espediente bakoitza aztertzeko ardura duen adituen batzordeari. Jarrera kritikoa mantentzen duten kolektiboek eta alderdiek argudiatzen dute Justiziaren ekintza ordezkatu nahi duela, baina ez da hala. Batzordeak ezin izango ditu egitateen egileak identifikatu, ez eta prozedura eta salaketa berririk ireki ere. Auziek preskribatu dute. Halaber, argudiatzen dutenez, epairik ematen ez bada, biktimari ezin zaizkio ordainik eman, baina epaiketa judizialik ez dagoen eta biktimei ordainak ematen zaizkien egoerak badira, adibidez, terrorismoaren zenbait biktimen kasua, zeinen auziak judizialki ebatzi ez den egilea ezagutzen ez delako eta, halere, biktima gisa aitortzen zaizkien, edo tren- edo aire-istripu batzuen biktimen kasua. Fri, 26 Apr 2019 02:50:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Sozialistek arrantzarako funts gehiago eskatu dituzte 2021-2027 aldirako]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9904 Europako Parlamentuaren osoko bilkura Bruselan bildu da gaur, eta IAED funtserako aurrekontua % 10 handitu du. 497 kidek onartzearen alde bozkatu dute, 93k aurka, eta 40 abstenitu dira. Funts hori funtsezkoa da garapen jasangarriko helburu asko betetzeko. Eider Gardiazabalek, Aurrekontuen Batzordeko bozeramaile sozialistak, azpimarratu du sektore horretarako funtsak 6.867 milioi eurora handitu behar dela, «elikaduraren segurtasuna, arrantza jasangarria eta itsas habitaten babesa bermatzeko nahiz gure eskualde askotako jendearentzako ezinbestekoa den jardueraren iraupenerako». Azkenean, zuzkiduraren hazkuntza are handiagoa izan da, eta, guztira, 7.739 milioi euro egokitu dira. Eurodiputatuak nabarmendu duenez, premiazkoa da aurrekontu bat izatea, zeina «kalitatezko enplegu duinak, prestakuntza eta gazteek arrantzako lanbideak eskuratzen dituztela» bermatzen dituen. Gainera, adierazi duenez, funtsak murriztea ukatzen du, Europako Batzordeak proposatu bazuen ere, bere aburuz, funtsezkoak baitira «arrantzaren sektorearekin lotuta dauden milaka emakumeen lanari laguntzea, hura aitortzea eta ikusaraztea». Clara Aguilerak, Nekazaritza Batzordeko zuzendariordeak, bat egin du arrantzaren aurrekontua ez murrizteko eskaerarekin, «Europako funtsik txikiena delako». Halaber, gehitu duenez, gaur egun IAED «baliogabekoa da, eta, horregatik, aldaketa handiak egin behar ditugu». «Tresna baliagarriak gehitu behar ditugu, eta berrikuntzaren nahiz arrantzako produktuen eta akuikulturaren alde jo behar dugu». Thu, 25 Apr 2019 08:00:00 GMT <![CDATA[BERRIA - «Egizu posible», PSOEren leloa apirilaren 28ko hauteskundeetarako]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9886 «Egizu posible» izango da PSOEren leloa apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako, gaur Pedro Sánchez PSOEren idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteak Madrilen eginiko ekitaldi handi batean iragarri duenez. Sánchezek azpimarratu duenez, «Espainiaren etorkizuna hautetsontzietan erabakiko da» A28an, erabaki behar dugulako «aurrera edo atzera egin nahi dugun, etorkizuna edo inboluzioa nahi dugun, denontzako tokia duen Espainia edo iragan txarrenera itzuli nahi dutenentzako soilik tokia duena nahi dugun». «Dena dago gure esku izan ere, gauzak gertatzen dira guk eragiten ditugulako, eta orain posible egiteko garaia da. Espainiarrek hautatzen dugu eta bakoitzak nahi duen botoa emango du, boto batek dena erabaki ahal duelako: zer gobernu nahi duzun eta zer gizarte-eredu nahi duzun». «Etorkizuna hautetsontzietan dago. Gure botoak kontatzen du, gure esku dago, zuen esku dago, egizu posible», oihu egin zuen. Buruzagi sozialistak ziurtatu zuenez, PSOEk eta herritar gehienek nahi duten Espainia feminista, solidarioa, ekologista, lehiakorra, Europaren aldekoa, ekintzailea, berritzailea, ezagutzaz beterikoa, bidezkoagoa eta modernoagoa da. «Nahi duzun Espainia horretarantz abian gaude eta horixe nahi dugu espainiar gehienok, eta horretarako bide bakarra dago: botoaren bitartez eta mobilizazio handia eginez apirilaren 28an». «Hutetsontziak beterik egoteak etorkizuna, ilusioa eta itxaropena ekarriko dute, hutsik egonez gero, ordea, inboluzioa, frustrazioa eta sumina izango ditugu, beraz, egin dezagun posible: etorkizuna, aurrerapena, justizia soziala eta inoiz ez atzera egitea». Gobernu sendoa, egonkortasuna bermatuko duena Bere aburuz, «Espainiak lau urtez egonkortasuna behar du, etorkizuneko eraldaketei aurre egiteko», eta PSOEk bakarrik ordezkatzen ditu «ekuazio arrakastatsu horren osagaiak: egonkortasuna, eraldaketak eta etorkizuna». hitzaldian zehar, Sánchezek, halaber, nabarmendu ondorengo hau nabarmendu zuen: «Garaia da gure herrialde osoko herriak biltzeko, aniztasunetik batzeko, biltzeko eta eraikitzeko garaia da, botoaren botereaz Espainiak gobernu sendoa izan dezan berriz, beharrezkoa den egonkortasunetik eraldaketak bermatze aldera. Proiektu erkidea, herrialde-proiektua». Azken batean, Pedro Sánchezek eskatu zuen «mobilizazioko ohiz kanpoko ahalegina egiteko A28an, Espainia geldirik egon ez dadin». «Abstentzioak ez diezagula etorkizuna lapurtu, lor dezagun Espainia lehiakor eta solidarioa, kohesionatua eta jasangarria, irekia eta tolerantea. Lor dezagun nahi dugun Espainia, ahalbidetu dezagun, egin dezagun posible. Egizu posible». Ekitaldiari hasiera emateko, gure gizartea ordezkatzen duten zenbait sektoreko 5 ordezkarik esku hartu zuten –erretirodun batek, landa-eremuko emakume batek, gazte ekintzaile batek, maisu batek eta lehen aldiz bozkatuko duen gazte batek–, eta Espainiari azaldu zioten zer nahi duten eta zergatik egin behar dugun posible. Wed, 17 Apr 2019 10:04:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak esan du Laudiok eta Aiarako eskualdeak EH Bilduren udala eta Santi Abascalengatik ezagun izatea baino ezer hobea merezi dutela]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9795 Thu, 04 Apr 2019 03:52:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Sozialistok gobernatzen badugu, denontzako tokia duen gizartea bermatuta egongo da»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9781 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, alderdien arteko akordioak eta erakundeen arteko lankidetza sustatzen dituen politika babestu du, eta, ziurtatu duenez, Euskal Sozialistak herrialdea «eraikitzen» ari dira udalerri guztietako bizilagunak ahaztu gabe. «Horrela ulertzen dugu politika sozialismoan, topaketarako eta lankidetzarako espazio gisa, ez berriz, lubakiak eta desadostasuna sortzeko toki gisa. Espazio horretan ahalegintzen gara egunero ideiak eta konponbideak ekartzeko, beste batzuk arazoak deskribatu eta inkestak begiratzen dituzten bitartean», azaldu du. Idoia Mendiak, Iruña Okako hautagaitzaren –Javier Martínez alkateak burutzen du– aurkezpenean parte hartu duenak, datozen hauteskunde orokorrak aipatu ditu. «Horixe dago jokoan hurrengo hauteskundeetan. Eta, horregatik, toki denetan gure burua aurkeztu ahal dugu lasaitasun osoz, eta eginkizunak beteta. Herritarrek dakitenez, guk gobernatuz gero, denontzako tokia ematen duen gizartea bermatuta egongo da, bakoitza bere berezitasunekin biziko da bertan, eta aukerak aztertzea ahalbidetuko du denon artean kohesio sozialez eta lurralde-orekaz hazteko. Badakite Pedro Sánchezek horixe bera egin baitu hilabete hauetan zehar, Cristina Gonzálezek lau urte horietan Aldundian horixe bera egin baitu, eta Javi Martínezek ere horixe eraiki baitu etengabe azken hamarkadan», azaldu du. Idoia Mendiaren ustez, Javier Martínezen hautagaitza berme osoa da, eta, udalerri erakargarria eraikitzeko, hark egindako ahaleginak goraipatu ditu, adibidez, Santa Catalinako Lorategi Botanikoa edo enpresa berrien ezarpena. Gainera, esan duenez, «horrela ari gara herrialdea eraikitzen, bazter guztietatik, txikienetatik, herri guztiak barne harturik, hemendik Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren eta Europaren konplizitatea bilatzeko». Thu, 04 Apr 2019 03:52:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Pedro Sánchezen PSOEri bozkatzea da eskuindarrei gelditzeko bozkatzea»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9742 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak baieztatu duenez, «balio konstituzionalak kolokan daude» Espainian, datorren #A28an ultraeskuindarrak Diputatuen Kongresuan sartzea mehatxu handia delako, postulatu horiek jarraitzaile ugari hartzen ari baitira. Mehatxu horien aurrean, Mendiak adierazi duenez, «guk geldituko ditugu eskuindarrak. Horregatik, gehiengoa lortu nahi dugu, Pedro Sánchezek gobernatzeko aukera izan dezan eta eskuindarrak gelditzeko. Mendiak azaldu duenez, sozialisten jarrera irmoa duten bitartean, EAJk zalantzak ditu, Joseba Egibar EAJren legebiltzarreko bozeramaile eta GBBren presidenteak esan baitu «Madrilera joan nahi duela talde parlamentarioarekin autodeterminazioa defendatzeko» beste buruzagi jeltzale batzuek, ostera, esan dute PPren ustezko gobernuarekin elkarrizketatuko zirela. «Guk ez dugu hori inola ere egingo. Gure botoek Espainia irekia, anitza, tolerantea eta denontzako tokia ematen duena sustatuko dute», ziurtatu du. Euskal Sozialistak «ahalik eta babes gehiena lortzen saiatuk dira Euskadiren eta Espainiaren ongizaterako». «Pedro Sánchezek elkarrizketa bere egin du, eta bere gobernu-ekintza nagusia bihurtu du. Oso positiboa izan da, eta horrela izaten jarraitu behar du», adierazi du. Baretasuna Euskadin Idoia Mendiak azpimarratu duenez, Euskadin baretasuna dago, Katalunian ez bezala, eta gogora ekarri duenez, «Euskal Sozialistek ekarpen handia egin diote baretasun instituzional horri. Horri esker, gainera, Euskadin Espainia osoko langabezi-tasa txikiena dago». Transferentziak Mendiak, halaber, hauteskunde orokorren aurretik Gobernu Zentralaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean ezarritako egutegiko lehen zazpi transferentziak egitea espero du, baina ezin duela bermatu esan du. «Espero dut horrela izatea. Garrantzitsuena da Gobernu bien arteko erakunde-akordioa: Gernikako Estatutua errespetatzea, hura betetzea, eta, batez ere, legearen barruko euskal herritarren onurarako elkarrizketa balioztatzea, azkenean, autogobernua tresnarik onena da gure herritarren bizitza hobetzeko», ziurtatu du. Hortaz, azaldu duenez, transferentziak negoziatzen dituztenean «helburua ez da gehiago edukitzea, baizik eta denon onurarako kudeatzea». «Pedro Sánchezen gobernua asko ari da lan egiten hori gertatzeko eta Gobernuen arteko transferentzien egutegia gauzatzeko. Lehen transferentzia sortan aurrerapenak egiten ari dira, Gobernu biak elkarrizketak izaten ari dira eta agiriak trukatzen ari dira», zehaztu du. Wed, 17 Apr 2019 10:05:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak esan du benetako «euskal agenda» dela Pedro Sánchezek Gobernutik bultzatu duena]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9738   PSE-EEk hauteskunde orokorretarako hautagaiak aurkeztu ditu astearte honetan Bilbon ekitaldian IDOIA MENDIA EUSKAL SOZIALISTEN idazkari nagusiak parte hartu du, eta berarekin izan dira PATXI LÓPEZ, Isabel Celaá eta Odón Elorza Kongresurako Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak, hurrenez hurren.   PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, adierazi du Pedro Sánchezen Gobernuak bederatzi hil hauetan garatu duen agenda dela «euskal agenda» bakarra, eta, agenda horrek, besteak beste, aukera eman duela gutxieneko soldatak historia osoan izan duen igoerarik handiena egiteko, pentsioak errebalorizatzeko edo funtzionarioen soldatak igotzeko. «Hori da euskal agenda, herritarrei interesatzen zaiena, inor baztertzen ez duena, eta horixe defendatuko dute gure ordezkariek Gorteetan», esan du Mendiak.    Hitzaldian, Celáak ohartzera eman duenez, apirilaren 28ko hauteskundeak «oso une garrantzitsua osatu eta erabakigarriak izango dira, jokoan egongo baita eboluzioa edo inboluzioa, aurrera edo atzera egitea Espainia itxiarekin bizi behar gara, atzera egin nahi dutenekin, pentsamendu bakarra dutenekin».    Bestalde, PATXI LÓPEZek esan duenez, PSE-EEren helburua hauteskunde orokorretan «laguntzea, batzea eta Espainian gobernu sozialista, Pedro Sánchezek zuzenduta, eragitea hori behar baitute espainiar herritar guztiek». Gobernu sozialistak, esan duenez, «eten egingo du muturreko eskuindarrek aurrera egitea lehen aldiz historian, Europa osoan bat egiten ari dira Europar Batasunari kontra egiteko».    «Espainian uste genuen txertoa hartu genuela beren aurka, baina muturreko eskuindarrak hortxe agerian daude», esan du, eta, jarraian, nabarmendu du «sozialisten gobernua dela justizia sozialaren aldeko eta deberdintasunaren kontrako gobernua».    Gainera, nabarmendu duenez, gobernu sozialistak «integrazioa, elkarbizitza eta tolerantzia sustatzen ditu eta herrialdeak 40 urte atzera egitea saihestuko du bi aukera baino ez dago: PSOEk gobernatzea edo muturreko eskuindarrek gobernatzea». «Eta herrialdeak 40 urte atzera egitea eta muturreko eskuindarrek aurrera egitea saihesten duena PSOE da», azpimarratu du. Horrez gain, esan du PSOErena dela boto erabilgarria.   Bestalde, Odón Elorza Gipuzkoako zerrendaburuak adierazi duenez, gobernu sozialista «oso laburra izan da PSOEk zentzura-mozioaren ostean finkatutako konpromisoak betetzeko».    «Ezin izan da gehiago egin denborarik egon ez eta baldintzarik eman ez direlako, baina egindakoa oso positiboa izan da, eta agerian utzi du egiteke dugun guztia, PSOEren eta Pedro Sánchezen konpromisoaren abal erreala da, horixe izango baita beren politiken jarraipena apirilaren 28an irabazten badugu», esan du.    Elorzak esan duenez, «azken bederatzi hileetan egin duguna izan da demokraziaren leheneratzean aurrera egitea, Espainiako ekonomia modernizatzeko politikak aurreratzea, trantsizio energetikoaren markoan estatu-politiken barruan adostutako pausoak ematea, bere garaian antzaz bermatuta zeuden –eta eskuindarrek egindako krisiaren kudeaketak kaltetu zituen– eskubide eta askatasunak indartzea, Euskadiko eta Espainiako beste lurralde batzuetako autogobernua indartzea Espainiari lurralde-kohesio handiagoa ematea eta berdintasun-politikak garatzea». Wed, 17 Apr 2019 10:04:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSOEren Batzorde Federalak PSE-EEren hautagaitzak onartu ditu hauteskunde orokorretarako eta udal- zein foru-hauteskundeetarako]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9715 PSOEren Batzorde Federalak aho batez berretsi ditu apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako Euskal Sozialisten hautagaitzak, bai eta maiatzaren 26ko udal- eta foru-hauteskundeetarakoak ere. Hautagaitza horietako lehen postuetan izango dira: BIZKAIA: KONGRESUA Patxi López, María Guijarro, Carlos García de Andoain SENATUA Txema Oleaga, Idoia Agobia, Natxo Rodríguez   ARABA: KONGRESUA Isabel Celaá, Daniel Senderos, Isabel Martínez SENATUA Julia Liberal, Pablo de Oraá, Rosa Fresno   GIPUZKOA: KONGRESUA Odón Elorza, María Luisa García Gurruchaga, Jesús Zaballos SENATUA Miren Gallástegui, Lucio Hernando, María Jesús Egido IDOIA MENDIA Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak dei egin du Euskadin Pedro Sánchezek ekarritako «itxaropen irekiko garaia» finkatzeko, «beste plaza batzuetan kolokan dagoelako etorkizuna, eta ez dira Kolonen plazak». Buruzagi sozialistak, PSE-EEren beste ordezkari batzuekin batera, PSOEren Batzorde Federalaren bileran parte hartu du apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako zein maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetarako, hauteskunde autonomikoetarako eta europar hauteskundeetarako zerrenda berresteko. Mendia konbentzituta agertu da «Pedro Sánchezen Gobernuak ekarritako itxaropen-garaia finkatu» behar dela. «Euskadin ere asko dugu jokoan A-28an: soldatak, lan-legeria, pentsioak, berdintasuna. Beste plaza batzuetan etorkizuna dute jokoan, eta ez da Kolonen plazetan», adierazi du. Batzorde Federalak, halaber, maiatzaren 26ko udal- eta foru-hauteskundeetarako zerrendak onartu ditu, eta baieztatu du Euskal Sozialistek ahalegina egiten jarraituko dutela Euskadiko erakundeak «egonkorrak izan daitezen eta euskal herritarren zerbitzura egon daitezen».   EUROPAKO PARLAMENTUA Eider Gardiazabal gaur egungo eurodiputatuak, 8. postuan dagoenak José Ignacio Basterra Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatu gipuzkoarrak, 33. postuan dagoenak eta Aroa Jilete Arabako PSEren Erakunde Politikako Idazkaritzaorde Betearazleko kideak, 48. postuan dagoenak, osatzen dute PSOEk maiatzaren 26ko europar hauteskundeetarako aurkeztuko duen euskal sozialisten zerrenda. Thu, 04 Apr 2019 03:53:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak PSE-EEren elkarrizketa- eta elkarbizitza-eskaintza alderatu du Marotok eta Abascalek bilatzen duten gatazkarekin]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9711 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, Arabako hautagai sozialistek osatzen dute datozen udal- eta foru-hauteskundeetarako ordezko aukera bideragarri bakarra berdintasuna, aurrerapen ekonomikoa eta gizarte-kohesioa sustatzeko. Eta «elkarrizketako, lankidetzako eta elkarbizitzako» eskaintza sozialista alderatu du PPk eta VOXek, Marotok eta Abascalek zuzenduta, eskaintzen dutenarekin, alegia, gatazka eta banaketarekin. «Herritarrek erabaki behar dute horren inguruan, XXI. mendeari begiratzen dioten herrialdea eta hiriak nahi dituzten, edo, botoaren edo abstentzioarekin, XIX. mendera itzuli nahi dutenen eskutan utziko duten herrialdea. Hautetsontzietan ezin dugu arreta galdu, gasteiztarrok, arabarrok eta euskaldunok jokoan dugulako gure etorkizuna», azaldu du. Idoia Mendiak parte hartu du Vitoria-Gasteizko eta Batzar Nagusietako hautagaitzen aurkezpenean. Maider Etxebarriak eta Cristina Gonzálezek burutzen dituzte hautagaitzak. Mendiak nabarmendu duenez, lankidetzan aritzeko eta akordioak egiteko gaitasun handia dute, Eusko Jaurlaritzan eta Foru Aldundian agerian utzi dutenez. «Sozialismoak ez du geldiketa bilatzen, ez eta erakundeen arteko gatazka artifizialik ere, eta haiek horren froga dira. Konponbideak bilatzen ditugu», azpimarratu du. Marotoren eredua, Mendiak Florida parkeko ekitaldi politikoan azaldu duenez, hedatu nahi du PPk Espainia osoan: «PPk proposatzen duen gobernu-ereduak eskubideak eta elkarbizitza kaltetzen ditu. Vitoria-Gasteiz eredu horren aitzindaria izan zen. Gasteiztarrak orain Espainia osoak ezagutzen duenaren akuriak izan ziren, orain jada ez dira ezkutatzen. Egia agerian geratu da dagoeneko: sektarismoa, gezurra eta promes faltsuak».   Eskuineko proposamenen aurrean, Idoia Mendiak babestu du sozialismoak irmoki lortu nahi duela emakumeen berdintasun osoa, osasun unibertsalean sinesten duela, haurren pobreziari aurre egingo diola, epe luzerako langabetuak alde batera uzten ez dituela edo langileen eta pentsiodunen diru-sarrerak hobetzen dituela. Thu, 04 Apr 2019 03:53:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Euskal Sozialistok babesten dugun espetxe-ereduak pertsonaren duintasuna, birgizarteratzea eta berriz integratzea ditu oinarri]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9674 Euskal Sozialistok babesten dugun espetxe-kudeaketako eredua honako printzipioetan oinarritzen da: pertsonaren duintasunean, herritartasunean, legezkotasunean, espetxe-erabileraren murrizketan, komunitatearen esparruan birgizarteratzean eta politika publikoen integrazioan. Halaber, ereduak leheneratze-ekintzak eta genero-ikuspegi gehitu behar ditu zeharka, emakume presoen egoera ikusarazteko eta hari arreta emateko. Alexia Castelo Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko bozeramaileak Eusko Legebiltzarreko debatean azaldu duenez, espetxeen kudeaketa Eusko Jaurlaritzari transferitzeak (María Jesús San José sozialistak zuzentzen duen Justizia Sailaren erantzukizuna izango dena) aukera eman behar du politika integrala garatzeko. «Espetxeen transferentziak politika integrala garatzeko aukera eman behar digu, leheneratzeko benetako politika soziala egiteko. Gizartea ez da ziurragoa bihurtzen zigortuak edo espetxeratuak diren pertsonen arabera, baizik eta delituak saihesteko gaitasunarengatik eta delitua egin duena jokabide hori berriz ez izatea lortzeagatik.  Erabat konbentzituta gaude askatasuna murrizteko zigorrak zigortuak berriz heztera eta gizarteratzera bideratzea dela egokiena gizarte demokratiko aurreratu baterako», adierazi du. PSE-EEk zigorrak betetzearen alde jotzen du, baina uste dugu horrek humanizazio handiago bati lagundu behar diola: Arreta pertsonalizatua bilatzen duenari eta laguntza soziosanitarioa, hezkuntzako eta prestakuntza bermatzen duena eta horiei lehentasuna ematen diena zigorraren gainetik Osasun-zerbitzuak eskuratzea bermatzen duenari, gainerako herritarren baldintza berdinekin Gaixotasun mentalak eta mendekotasunak dituzten pertsonen tratamendua hobetzeari laguntzen dionari Tratamenduaren pertsonalizazioa eta gizarteratze-prozesuko laguntza sustatzen dituenari Araubide irekiko zigorren betekizunaren alde egin duenari, gizarteratze-sare handia garatzen duenari, epaileei nahikoa berme ematen dienari araubide itxia betetzearen ordezko neurriak hartzeko aukera izan dezaten Zigortuen gaikuntza, lan-ohituren harrera eta enplegugarritasunaren hobekuntza sustatzen duenari Balioen araberako hezkuntza, aniztasunaren errespetua eta giza eskubideak sustatzen dituenari Gizarteratze-sare sendoa sustatzen duenari, espetxetik irtetean bizitza errazteko eta aske egotean tratamenduen jarraipenari laguntzeko Babes sozialeko sarea erabiltzeko oztopoak desegiteari eta haren erabilerari laguntzen dionari Wed, 20 Mar 2019 11:46:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak «babes handia» eskatu du PSOEk «eskuinen aliantza» eten dezan #A28an]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9642 Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak ohartarazi duenez, oso garrantzitsua da «PSOEk babes handia lortzea apirilaren 28an, Pedro Sánchezek aukera izateko berriz ere Espainiako Gobernuko presidentea izateko. Jadanik inork ez du zalantzan jartzen Alderdi Sozialista lehenengoa izango dela, boto gehien jasoko dituena. Baina babes handia behar dugu. Inor ez da etxean geratu behar. Etxean geratuz gero, eskuinen aliantzari ateak irekiko dizkiogu, eta haiek blokeatzen dute gure herrialdeko aurrerapena. Andaluzian abian jarri dutena eta, agerian utzi dutenez, herrialde osoan hedatu nahi dutena», esan du PSE-EEren Batzorde Nazionalean. Mendiak nabarmendu du hauteskunde horiek oso garrantzitsuak izango direla euskaldunontzat, «asko baitugu jokoan hauteskunde orokorretan», esan du zenbait aldiz. Horrez gain, hauxe baieztatu du: «Euskaldunoi hoberen joan zaigu Espainian gobernu sozialista egon denean, bai eta Euskadin ere, Jaurlaritzan zein udal- eta foru-gobernuetan». Batzorde Nazionalean eginiko hitzaldian Idoia Mendiak nabarmendu duenez, maiatzaren 26ko udal- eta foru-hauteskundeek erronka handia dakarte, eta apirilaren 28ko hauteskunde orokorrei gehituko zaizkie, «bizi dugun une berezia» dela eta. «Euskadiko eta Espainiako une politiko honetan, jokoan daude gure eskubideak eta askatasunak, berdintasuna, aniztasuna eta elkarbizitza, eskuineko alderdien aliantza dela eta». Adierazi dutenez, «jokoan dago lau hamarkada atzera egitea emakumeen berdintasunei dagokienez», Berdintasun Legea eta Genero Indarkeriaren aurkako Ituna ezerezten direlako, eta, gainera, «gure funtsezko eskubideak bermatzen dituzten zerbitzu publikoak» galtzea ere jokoan dago. Halaber, adierazi duenez, «jokoan dago autogobernu-eredua, inposatutako birzentralizazioko proiektu bat antzeman daiteke, gatazka baino ez dakarrena eta, gainera, balio demokratikoak eta horiek ahalbidetu zituztenen duintasuna kolokan daude». Eskubideak eta askatasunak ez dira oinordetzan hartzen, eta demokrazia ez da itzulezina", esan du PSEren idazkari nagusiak. Horrez gain, aipatu duenez, «aukera dugu ahaleginak batzeko alor politiko guztietatik, udal txikienetik Europara, edo, bestela, berrogei urte atzera egiteko». Mendiak deitoratu du «eskuineko alderdiek eta independentistek nahiago dutela kaos instituzionala eta politikoa, eta Kongresuan bat egin dutela Pedro Sánchezen Gobernuak ekarritako itxaropen-bidea oztopatzeko». Hala ere, azpimarratu duenez, «batzuek blokeoa eta atzerapausoa nahi badute ere, akordioak egitea, lankidetza eta ezker erabilgarri gisa eragiteko aukera dago, egonkortasuneko eta aurrerapeneko giroa sortzeko». Hauteskundeetarako zerrendak onartzea PSE-EEren Batzorde Nazionalak ezohiko bilera egin du Bilbon, 20.000 eta 50.000 biztanle arteko udalerrietako hauteskundeetarako zerrendak onartzeko xedez, baita foru-hauteskundeetarako hautagaitzak ere. Teresa Laespada izango da buru Bizkaian, Cristina González Araban eta Denis Itxaso Gipuzkoan. Kongresuen arteko organo gorenari jakinarazi zaizkio hauteskunde orokorretarako zerrendak. Kongresuari dagokionez, hauexek izango dira buru: Patxi López, María Guijarro eta Carlos García de Andoain (Bizkaia), Isabel Celaá, Daniel Senderos y Isabel Martínez (Araba) eta Odón Elorza, María Luisa García Gurruchaga eta Jesús Zaballos (Gipuzkoa). Senatuari dagokinez: Txema Oleaga, Idoia Agobia eta Natxo Rodríguez (Bizkaia), Julia Liberal, Pablo de Oraá eta Rosa Fresno (Álava) eta Miren Gallástegui, Lucio Hernando eta María Jesús Egido (Gipuzkoa).   BIZKAIA: KONGRESUA Patxi López, María Guijarro, Carlos García de Andoain SENATUA Txema Oleaga, Idoia Agobia, Natxo Rodríguez   ARABA: KONGRESUA Isabel Celaá, Daniel Senderos, Isabel Martínez SENATUA Julia Liberal, Pablo de Oraá, Rosa Fresno   GIPUZKOA: KONGRESUA Ojón Elorza, María Luisa García Gurruchaga, Jesús Zaballos SENATUA Miren Gallástegui, Lucio Hernando, María Jesús Egido Mon, 18 Mar 2019 04:49:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk babesa igorri die ikasleei eta familiei hezkuntza itunduaren lanuzteen aurrean, eta ugazaberiari zein sindikatuei dei egin die akordio bat egiteko]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9629 Duela urtebetetik baino gehiagotik funts publikoekin finantzatutako hezkuntza-sektore itunduaren ugazaberiek eta irakasleen sindikatu ordezkariek izandako jarreren blokeoaren eta ikasturte hau amaitu bitartean egingo diren lanuzteen aurrean, PSE-EEk babesa igorri nahi die lanuzteek eragindako ikasleei eta familiei eta, halaber, ugazaberiari eta sindikatuei dei egin nahi diegu akordio bat egiteko, oraingo egoera desblokeatzeko eta Euskadiko hezkuntza itunduaren ikasleei hezkuntzarako eskubide bermatzeko. Bistakoa denez, negoziazio kolektiboaren markoan langileen eskubideen zilegizko defentsari kalterik eragin gabe, ugazaberiak eta sindikatuek dute akordio bat egiteko erantzukizuna, eta Hezkuntza Administrazioari dagokio hezkuntza-ituna zein programazio akademikoa betearaztea. Euskal Sozialistok arduratuta gaude ikasleek eskola ugari galdu dituztelako, etorkizunean zaila izango baita horiek berreskuratzea. Gainera, egoera horrek txarrera egin du grebako jardunaldi gehiago egingo direla iragarri denetik. Kontuan hartu beharra dago kaltetutako ikasleak direla hezkuntza-zikloa amaitzear daudenak, dela DBH, dela batxilergoa. Beraz, ikasturte honetan jasoko duten kalifikazioa garrantzi handiko elementua izango da beren prestakuntza-ibilbidea hautatzeko orduan. Egoera hori ziurgabetasun handia eragiten ari da ikasleen artean. Horixe adierazi digute azkeneko hileetan, eta, ondorioz, familien kezka horrekin bat egiten dugu eta aldeei eskatzen diegu denontzako akordio ona egiteko, ikasleen eskubideak bermatzen dituena. Mon, 18 Mar 2019 02:51:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak ohartarazi duenez, «eskuineko alderdien arteko lehiak emakumeen eskubideei kalte egingo die»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9628 Mon, 18 Mar 2019 02:52:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Sozialismoa Arabako eta Vitoria-Gasteizko erakundeak burutzeko unea iritsi da»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9611           HOMENAJE A CLARA CAMPOAMOR Wed, 27 Mar 2019 03:03:00 GMT <![CDATA[BERRIA - POSTA BIDEZ BOZKATZEKO prozedura]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9581 Posta bidezko botoa hauteskundeen egunean dagokien herrian egongo ez direla dakiten pertsonek eska eta gauza dezakete, baita gaixorik edo ezinduta daudenek ere, apirilaren 28an hauteslekuetara joan ezin badute.Eskatzaileak pertsonalki joan behar du hurbilago duen Postetxera eta funtzionarioari eskaera egin behar dio, eta horretarako, beharrezkoa da jatorrizko NANa aurkeztea. Zerbitzua doakoa da beti.Ondoren, inprimaki bat beteko du. Inprimaki hori, bere probintziako Hauteskunde Erroldaren Ordezkaritzari erroldan inskribatuta dagoela adierazten duen ziurtagiri bat eskatzeko da. Eskaera posta ziurtatuz bidaliko da.Eskaera egin nahi duen pertsona gaixorik ala ezinduta badago eta ezin bada postetxera joan, bere ordez bulegora joango den pertsona bat izendatu ahalko du.Horretarako, beharrezkoa izango da daukan gaixotasuna ziurtagiri mediko baten bitartez justifikatzea. Egiaztagiri hori doakoa da. Horrez gain, notario-ahalorde bat ere lortu beharko du. Agiri hori ere doakoa da.Azken agiri hori lortzeko beharrezkoa izango da notario bat ezinduta dagoen pertsonaren etxera joatea eta hark, ziurtagiri medikoa ikusi ondoren, ezinduaren ordezkari gisa jardungo duen pertsonari baimena emango dio.Une horretatik aurrera, eskatzailearen ordezkariak postetxera joan beharko du ordezkatzen duen pertsonaren izenean posta bidezko boto arrunt bat gauzatzeko.Hauteskunde Erroldaren Bulegoak egun batzuk geroago hauteskundeetako agiri hauek bidaliko dizkio:Alderdi guztien boto-txartelak.Hauteskundeetako gutun-azala.Erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria.Bozkatzea dagokion mahaiaren helbidea duen gutun-azala.Azalpen-orria.Dokumentazio hori guztia etxera eramango diote eta NAN aurkeztu beharko du hori jasotzeko. Une horretan etxetik kanpo egonez gero, gutunontzian ohar bat utziko dute agiri horiek postetxean jasotzeko, eta horretarako ere, beharrezkoa izango da NANa aurkeztea.Bozkatzeko agiriak eskuratu ondoren, boto-txartela dagokion gutun-azalean sartu behar du. Gutun-azala eskatzailea erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiriarekin batera sartuko da hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azalean, eta posta ziurtatuz bidaliko da dohainik.“Posta bidezko botoa” eskatzeko azken eguna: Apirilaren 18a. Mon, 04 Mar 2019 06:45:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Gure proposamenak bakarrik gelditu ditzake hiru eskuinak eta independentistak»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9558 «Muturreko jarrerak gelditzeko proposamen bakarra, eskuinak gelditzeko proposamen bakarra, gatazkarekin eta haserrearekin amaitzeko proposamen bakarra Alderdi Sozialistarena da. Euskadin ere bai. Euskal herritarrei sozialismoa bakarrik izango zaie erabilgarri. Sozialismoak osatzen duelako aniztasuna gobernu denen ekintza nagusia izatearen bermerik onena», esan du Barakaldon, non PSE-EEk berrehun zinegotzi, alkate eta kargu publiko zein organiko bildu dituen. Idazkari nagusiak nabarmendu duenez, udalen rola funtsezkoa da «elkarbizitzarako eta eskubideak bermatzeko», eta, azpimarratu duenez, sozialistek gobernu denetan lagunduko diote helburu horiek betetzeari. «Badakigu eskubide horiek babesteko modurik onena dela gure udaletan indarra hartzea. Eta horretarako, sozialismoa indartu behar dugu. Hori da politika. Horregatik, herritarrek jakin behar dute alkate sozialistak bozkatzen dituztenean sozialistok parte hartzen dugun gobernu denetan aliatuak izango dituztela. Horregatik da hain garrantzitsua gure sendotasuna», azaldu du. Konferentziaren inaugurazioan Alfredo Retortillo Barakaldoko alkategaiak, Juan Espadas Sevillako alkateak eta Mikel Torres Portugaleteko alkate eta Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak parte hartu dute, eta Idoia Mendiak bertan iragarri du hurrengo hauteskundeetako emaitzak jarraipena emango diola Pedro Sánchezen gobernuari. «Konbentzituta gaude herritarrek jarraitasuna emango diotela iragan den ekainean hasi zen aroari, aringarria izan zelako, eta kaleetan eta etxeetan, pentsioetan eta soldatetan, azken hileetan ikusi dituzten erantzunei ere bai. Herrialde duina, berdinak diren pertsonez osatua, eskubideak dituztenez... Horixe finkatzeko unea da, eta horren alde egin dugu lan beti. Gurekin inor ez da engainatuta sentituko», azpimarratu du. Sozialistak gobernu denetan lerrokatuta egon direnean euskaldunei hobeto joan zaiela nabarmendu du, eta PPri, Ciudadanosi eta independentistei leporatu die arduratsuak ez direla etengabe bilatzen ari direlako gatazka. Horrez gain, Mendiak ohartzera eman du: «Hautetsontzietan garaile izatea baino askoz gehiago dago jokoan, denek garaipena bistakoa dela uste badute ere. Inor bazterrean utziko ez duen proiektu bat zuzentzeko nahikoa indar izatea dago jokoan, sentimenduak eta nortasunak alde batera utziko dituen proiektua zuzentzeko», azaldu du. Juan Espadas Sevillako alkateak, bestalde, ziurtatu du sozialistak antzemangarriak direla egiten duten guztian, eta udalen rola berreskuratzearen alde jo du, Estatu osoari eragiten diolako, udalerriek osatzen dutelako erakunde-engranaje horren funtsezko zatia. Espadasek nabarmendu duenez, 2019ko hauteskundeetan herritarrek «etorkizun ezberdin bat hautatu edo etxean haserre gelditu ahalko dira». Wed, 27 Mar 2019 07:20:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Sonia Pérezek harrotasunez bere gain hartu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sail, Retortilloren lana «sendotu eta finkatzeko» helburuz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9542 Sonia Pérez Ezquerra Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu berriak kargua bere gain hartu du ostegun honetan, Alfredo Retortillo bere aurrekoak egindako lana finkatu eta sendotzeko helburuz. Alfredok uko egin dio Saila burutzeko erantzukizunari Barakaldoko Alkatetzarako hautagaitzari arreta emateko, maiatzaren 26ko udal-hauteskundeei begira. Sonia Pérezek adierazi duenez, harrotasunez hartu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren buruzagitza, arlo horietan erronka handiak daudelako, eta, gogorarazi duenez, oso indar handia dutelako Euskadiko ekonomian, barne-produktu gordinaren (BPG) % 16 inguru osatzen dutelako, eta autonomia-erkidegoko enpleguaren % 18 ere bai. Turismoaren arloan, bere aurrekoak betetako lana sendotzeko helburua finkatu du, baina proiektu berriei ekiteko konpromisoa hartu du ere bai, adibidez, industria-turismoaren esparruan. Gainera, iragarri duenez, Euskadiko turismoa urtaroen eraginpean ez egoteko estrategia indartzen jarraituko du, eta lan egingo du «turismo sendoa eta kalitatezkoa» eragitea lortzeko. Merkataritzaren kasuan aitortu duenez, sektoreak doitze bizia jasan du krisi ekonomikoaren eraginez, eta, ondorioz, enplegu-galera handia izan da. Horrez gain, gogora ekarri du sektoreak negozio-eredua berriz sortzeko erronka duela, teknologia berriek eragindako aldaketengatik, merkataritza elektronikoa hazi delako eta kontsumitzaileen ohiturak aldatu direlako. Erronka horiei aurre egiteko, sailburuak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak programak abian jarriko dituela digitalizazioari eta merkataritza elektronikoari laguntzeko. Kontsumoaren esparruan, adierazi du Eusko Jaurlaritzak kontsumitzaileak babesteko lana indartuko duela, baita kontsumi-ohitura arduratsuak sustatu ere. Wed, 27 Mar 2019 03:23:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Mikel Torres, «Ezkerraldeko beste alkate sozialistekin batera», Portugaleteko alkate berriz hautatzearen alde jo du Idoia Mendiak ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9540 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak azaldu duenez, konfiantza du Portugaleteko alkatetza berriz lortzeko, eta espero du Mikel Torresen garaipenaren aurretik Espainiako Gobernu sozialista sortzea. Mendiak gaur egungo Portugaleteko alkatearen, Mikel Torresen, hautagaitza aurkeztu du ostiral honetan, maiatzaren 26ko udal-hauteskundeetarako. Aurkezpenean zehar, Euskal Sozialisten buruzagiak esan duenez, «konfiantza osoa dut Portugaleteko biztanleek bere buruzagitza babestuko dutela, hiribildu honetan sozialismoarekin egin ohi dutenez». hala ere, ziurtatu du bere alderdia ez dela konformatuko, haratago joan nahi duela. «Mikelen alkatetza are sendoagoa izatea nahi dugu, eta Ezkerraldeko beste alkate sozialista batzuen laguntza izan dezala ere bai. Eta, haren garaipenaren aurretik, Espainian gobernu sozialista egon beharko da», adierazi du. Horrekin lotuta, esan du hori izango dela aro ilunetara ez itzultzeko bermea, emakumeak berriz ere baztertuak izan ez daitezen, zaharrak beren pentsioengatik kezkatuta egon ez daitezen eta gazteek itxaropena izan dezaten berriro. Mikel Torres Mikel Torres Portugaleteko alkateak eta hautagaiak gaur ziurtatu duenez, lan egiten jarraituko du hiribildua pertsonen hiri izan dadin, eta erronka gisa ezarri ditu langabeziari aurre egitea, gazteen etorkizuna eta zaharren bizi-kalitatea. Hautagaitza aurkezteko ekitaldian, zeinetan Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia eta beste hainbat kide egon diren, Mikel Torresek esan du prest dagoela eta ilusio handia duela alkate izaten jarraitzeko, «ez baitut nahi Portugaletek aukerarik ez erabiltzea orain eta etorkizunean». «Gure Portugalete maitea asko hobetu da, asko-asko azken urteetan, inork ezin du hori zalantzan jarri, tira, batzuek bai, betikoek, urtero, Portugaleteren etorkizunerako proiektuak aurkezten ditugunean, alde batera begiratzen dutenek, ezetza bakarrik ezagutzen dutenek», esan du. Jarraian, ziurtatu du Portugalete hiri modernoa bihurtu dela, bizitzeko moduko hiria eta ingurumenarekiko jasangarria. 3 alderdi horiek zehazten dute hiri baten etorkizuna. Bestalde, azpiegitura berriak, zerbitzuak eta herritarrentzako eskaintzak aipatu ditu. Bere aburuz, beharrezkoa da «aurrera egiten jarraitzea, aribidean dauden proiektu estrategikoak finkatzeko, eta Portugalete bizitzeko aukerez beteriko tokia bihurtuko duten apustuak egi bihurtzeko ere bai baina aurreko guztia ez litzateke garrantzitsua izango lan egiten jarraitzen ez badugu Portugalete pertsonen hiria izan dadin, non haurrak, helduak eta zaharrak hiribilduaren bihotza osatuko duten, nortasun propioarekin eta herritartasunaz harro sentituz. Horregatik, pertsonak dira lehentasunezkoak Udalaren politikan». Wed, 27 Mar 2019 07:19:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Pertsona kalteberen utzarazpena saihesteko euskal akordioa egiteko erakundeen koordinazio-ahalegina azpimarratu du PSE-EEk]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9514 Eusko Jaurlaritzak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta euskal udalek, Eudelen bitartez, ahaleginak biziagotuko dituzte pertsona kalteberei eragiten dieten utzarazpen-kasuetan esku hartzeko eta pertsona horiek kale gorrian geratzea saihesteko. Iñaki Arriola Etxebizitza sailburu sozialistak gaur azaldu du erakundeek izenpetuko duten lankidetza-hitzarmena, eta Euskal Sozialistok azpimarratu nahi dugu hitzarmen horrek lankidetza-ahalegin handia dakarrela. Hitzarmenak beste sail sozialista bat hartzen du tartean, Lan eta Justizia Saila zein Enplegua eta Gizarte Gaiak Saila ere bai, eta haren helburua da utzarazpena gauza aurretik esku hartzea, prebentzio moduan. Xedatutako protokoloaren arabera, auzi baten berri duen organo judizial batek uste duenean utzarazpen bat amaitu ahal duela eta kalteberatasun-egoera berezia antzematen duenean, laguntza sozialeko zerbitzuei eta programei buruzko informazioa helaraziko die kaltetuei. Horrez gain, auziaren berri emango die dagokion udaleko gizarte-zerbitzuei, egoera azter dezaten. Une horretatik aurrera, eragindako familiak babes publikoko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak betetzen baditu, aukera egongo da bertako gizarte-zerbitzuek esku hartzeko proposamena luzatzeko eta hura helarazteko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzari, edo, bestela, laguntza edo prestazio sozial baten izapideak egiteko edo auzia beste gizarte-zerbitzu bati desbideratzeko. Krisi-garaiaren unerik txarrenean, Patxi Lópezen Gobernuak hipoteka-bitartekaritzako zerbitzu bat jarri zuen abian, finantza-erakundeekin negoziatzeko eta hipoteka edo alokairu baten zordunen utzarazpena saihesteko. 2012an, gainera, honako irizpide hau ezarri zen: Alokabideko parke publikoko etxeen gehieneko errentek errentarien diru-sarreren % 30 ez gainditzea. Eta utzarazpenak eragindako pertsonei etxebizitza horiek eskuratzeko lehentasuna emateko aukera ireki zen. 2013an, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin eta Eudelekin izenpetu zen arlo horri buruzko lehen hitzarmena. Orain kalteberatasun-egoera horien hautematea hobetu nahi da epaitegietan, bai eta zerbitzu sozialei egiten zaien jakinarazpena ere. Jakinarazpen hori, kaltetuen aurretiazko baimenarekin, ekainean onartutako Prozedura Zibilaren Legearen aldaketak jaso du. Hitzarmenaren berrikuntza nagusietako bat da erregistro informatiko baten sormena, erakundeen arteko komunikazioa eta egindako jarduketen azterketa errazteko, kudeaketa arintze aldera. Kalteberatasun bereziko egoerek barne hartzen dituzte familia ugariak, guraso bakarreko familia-unitate seme-alabadunak, seme-alaba adingabedun edo pertsona desgaitudun, mendekodun edo gaixo iraunkordun familia-unitateak, zorduna langabetua den familia-unitateak, genero-indarkeriaren biktimak eta 60 urtetik gorako pertsonak. Sat, 09 Mar 2019 10:57:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak uste du PPk Gernikako Estatutuari egindako erasoa «gure oroimenari eginiko irain» bat dela]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9493 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur esan duenez, PPk Senatuan Estatutuaren aurka bultzatutako ekimenak «gure oroimena iraintzen du, eta, gainera, Euskadirako transferentziak geldiarazi dituzte». Idoia Mendiak gogora ekarri du sozialistek elkarbizitza eraikitzeko egindako ekarpena, alegia, Gernikako testuari egindakoa, eta PPri leporatu dio aurrerapeneko eta gizarte-kohesioko mailak ezereztea, hain zuzen ere, aurrerapena eta garapena ahalbidetu dutenak. «Sozialistok euskal autonomia eraiki genuen 1936an, kartzela jasan genuen frankismoan eskubideak eta askatasunak defendatzeagatik, eta gure autonomia berreskuratzeko lehen Eusko Jaurlaritza zuzendu genuen diktaduraren ostean, aktiboki parte hartu genuen 1979ko Estatutuan eta hori guztia defendatzeagatik terroreko lau hamarkada jasan ditugu. Ez da nazionalisten kontua, elkarbizitza-proiektu bat baizik. Eta PPk aste honetan Estatuarekin egin duena gure oroimena iraintzea izan da», ziurtatu du. Idoia Mendiak, Oroimen Hegoak sarien –Euskadiko Gazteria Sozialistek ematen dituzte– banaketari amaiera eman dionak, popularrei aurpegiratu die hauteskundeetarako etekinak lortzen saiatzea, adibidez, Goi-Ganberan onartutako ekimenen bitartez. «Boto batzuengatik Estatutuak tartean dakarrena ezerezten da, baita bere betekizuna eta gizarte-aurrerapeneko eta -kohesioko maila handiak ekarri zizkigun haren garapena ere, terroristek hautsi nahi izan zuten akordio handi hori, gure bizitza propioarekin babestu duguna», azaldu du. Sari horien, elkarbizitzari ekarpen nabaria egin dioten pertsonak eta erakundeak aitortzen dituztenen, banaketan, PSE-EEren idazkari nagusiak gogora ekarri ditu terrorismoak hildako sozialistak, adibidez, Fernando Buesa, Enrique Casas edo Isaías Carrasco, eta, horrez gain, krimen horiek hauteskunde-kanpainekin bat egin zutela aipatu du. «Hiru erailketa beldurgarri horiek egin zituzten familia pertsonal eta politikoei utziko zioten sufrimendua berdin zitzaielako, eta, gainera, herritarrek txartelean gure siglak askatasunez hautatzeko aukera deuseztatu nahi zutelako. Proposamen sozialista edo beste edozein hautatu nahi zuen hainbeste jenderen nahia bahitu nahi zuten. Aukeratu nahi zuen jendearena», azaldu du. Idoia Mendiak gogorarazi duenez, ETAk pluralitatearekin amaitu nahi zuen eta, hain zuzen ere, terrorismoari eutsi egin zitzaiola pluralitate hori bermatzeko. «Horri egin behar izan genion aurre. Eta oraindik egin behar diogu aurre. Honaino zergatik iritsi garen ahaztu ez dezagun. Ahaztu ez dezagun asko gal dezakegula baldin eta pertsona bakar batek gertatu zena justifikatzeko arrazoirik badu. Gizarte osoari eragiten dio zeregin horrek», esan du. Horrez gain, Proyecto 43-2 teatro-konpainiaren eta Arantza González Egaña El Diario Vasco egunkariko kazetariaren lanak goraipatu ditu. Beren esparruetan aitortuak dira oroimena mantentzeko eta terrorismoari zilegitasuna kentzeko eginiko lanagatik. Halaber, gogora ekarri du ETAk Patxi Lópezen Gobernuan parte hartu zuten guztiei eginiko zuzeneko mehatxua. Hain zuzen ere, Patxi Lópezek jaso zuen atzo sari instituzionala 2009 eta 2012 urteen artean Eusko Jaurlaritzako lehendakari lanagatik. «Lehenik esan ziguten aurrekoaren Gobernu ezberdinik ezingo zuela egon, eta ausartu ginen. Ondoren, beren nahiei erantzun gabe ETA ez zela amaituko esan zuten. Baina lotsaren harresiak desegitera ausartu ginen eta elkarbizitzaren oinarriekin aldatu genituen. Biktimei eginiko irainen aztarnak desegin genituen eta Espainiako Gobernuari lagundu genion topaguneak aurkitzeko», azaldu du Mendiak, zeinak gogorarazi duen gaur 10 urte betetzen direla Gobernu horrek ETAren amaiera ziurtatu zuenetik. Idoia Mendiak gogorarazi duenez, datozen hauteskundeak askatasuna defendatzeko une politiko garrantzitsuak izango dira. «Ez daude jokoan soilik garapena eta herrialde edo udal baten gobernagarritasuna. Pluralitatea behin betiko sendotzea dago jokoan. Garaipen morala dago jokoan, zeinari esker gordetzeko hain zaila izan den aniztasuna desegiteko edozein saiakera indargabetuko duen», adierazi du. Eta defendatu duenez, Pedro Sánchezen Gobernua «ezberdinen arteko elkarrizketarako tresnak erabiltzen ari da, hain zuzen ere, legea eta printzipio etiko ukaezinak, terrorea garaitzeko eta ETArekin amaitzeko erabili genituenak». Mon, 04 Mar 2019 11:32:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Lore-eskaintza Fernando Buesaren eta Jorge Díezen omenez; ETAk erail zituen duela 19 urte]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9478 Mon, 04 Mar 2019 05:57:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Sonia Pérez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu sozialista berria]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9439 Datozen egunetan, Sonia Pérez Ezquerro sozialistak bere gain hartuko du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren kargua, Alfredo Retortillok, oraingo titularrak, Barakaldoko Alkatetzarako PSE-EEren hautagaitza burutuko duela iragarri eta gero. Sonia Pérez (Barakaldo, 1976) Enpresa Kudeaketako eta Zuzendaritzako lizentziatua da Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatean, eta MBA Executive Masterra (ESIC) du ere bai. Euskal Sozialisten Batzorde Betearazlearen Politika Ekonomikoak arloko arduraduna da, bai eta Bizkaiko Aldundiaren Enpleguko foru-zuzendaria ere. Sailburua hautatzerakoan, PSE-EEk kontuan hartu du esperientzia duela sektore publikoan (Patxi Lópezen Gobernuko Laneko zuzendaria eta sailburuordea izan zen ere bai), horixe funtsezkoa baita legealdi erdian Sail bat zuzentzeko. Horrez gain, eremu pribatuan egin duen ibilbidea ere aintzat hartu du, non enpresen ebaluazio eta auditoriako lanak zein zuzendaritza finantzariokoak bete dituen. Sonia Pérez gehitzearen ondorioz, emakumeak nagusi dira Gobernu Kontseiluko ordezkaritza sozialistan, zeinak PSE-EEren beste bi sailburu dituen: Iñaki Arriola (Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza) eta María Jesús San José (Lan eta Justizia). Izendapen horrekin, Kontseilua osatuko du gizon- eta emakume-kopuru berdinak. Fri, 01 Mar 2019 04:22:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak Euskadiko PPren koherentziarik eza kritikatu du «Gernikako Arbolaren azpian argazkiak egiteagatik» Senatuan Estatutuaren transferentziak osatzearen aurka bozkatu bitartean]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9444 Fri, 01 Mar 2019 04:22:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak aurrerakoiei dei egin die «kaos instituzionala eta politikoa» nahiago dutenei aurre egiteko]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9389 Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak aurrerakoiei dei egin die «herrialde hobea eraikitzeko eta kaos instituzionala eta politikoa nahiago dutenen noraezari –eskuinekoenari edo independentistenari– amaiera emateko». Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak gaur iragarritako hauteskunde orokorretarako deialdia –apirilaren 28an– baloratzeko agerraldia egin du Mendiak PSE-EEren Bilboko egoitzan, eta, esan duenez, gobernu sozialistak hil horietan frogatu du «aukera dagoela pentsioak eta gutxieneko soldata igotzeko, gastu soziala handitzeko, mendekoen zein langabetuen estaldura handitzeko, enplegua sustatzeko, murrizketak amaitzeko, aberatsenei zergak handitzeko, emakumeen eskubideak defendatzeko, haur-pobreziari aurka egiteko...». Mendiak nabarmendu duenez, «elkarrizketarako eta normalizaziorako bidea ireki ahal izan dugu Espainiako eta Euskadiko Gobernuen artean, bai eta aldeak konpondu ere Estatutua osatzeko». Horregatik, Euskal Sozialisten apustua izango da «kultura demokratikoaren aurrerapenaren, lurralde-aniztasuna errespetatzen duen herrialdea eraikitzearen, autogobernuaren eta ideia-aniztasunaren aldeko proiektua eraikitzea». Mendiak kritikatu du Pedro Sánchezen Gobernu sozialistak bultzatutako hainbat neurrik zalantzan jarri dituztela eskuindarrek, «herrialdearen interesi begiratu beharrean, beren interesei bakarrik begiratzen dietenek». «40 urte atzera eraman nahi gaituzten sigla horien buru izan nahi du PPk. Eta Ciudadanosi ez zaio inporta ultraeskuinarekin akordioak egitea, Andaluzian ikusi denez, baldin eta horrela etekinak izango baditu hauteskundeetan», azaldu du. Matxardaren beste muturrean, Mendiak Kataluniako independentistak kokatu ditu, zeinak «arazorik izan ez duten txarrago eta hobeto delako ipuinarekin bat egiteko». «Urteak daramatzate erakundeak gelditzeko eta demokrazia hausteko saiakera eginez, baina ez dute lortuko», baieztatu du. Buruzagi sozialistak espero du iragarki horrek egonkortasuna ematea debateari eta aro politiko berri bati hasiera ematea, zeinari esker, ongizatea, enplegua eta kohesio soziala etorriko diren, euskaldunentzako ere bai. Fri, 01 Mar 2019 04:22:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia. "Espainiako Aurrekontuak eskubide sozialak berreskuratzeko eta murrizketei buelta emateko bide egokiena dira"]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9350 Thu, 21 Feb 2019 11:00:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak zentsura-mozioa babestu zuten alderdiei eskatu die Aurrekontuak onartzeko «40 urte atzera egin nahi ez badute»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9330 Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Pedro Sánchezek bultzatutako zentsura-mozioa babestu zuten alderdiei eskatu die Aurrekontuak onartzeko Gobernu sozialistak hasi zuen «agenda politiko berria sendotzeko, baldin eta 40 urte atzera egin nahi ez badute, igande honetan agerian geratu den moduan», Madrilgo Colon Plazan eskuineko hiru alderdiek egindako manifestazioari buruz. Mendiak Isabel Celaá bozeramaile eta Hezkuntzako ministroa aurkeztu du Bilboko Forum Europa Tribuna Euskadin, eta, esan duenez, «elkarrizketaren eta akordioen alde egiteko garaia da, herritarrentzat eta lurraldeen artean». «Gobernuen arteko lankidetza leialaren bitartez, Euskadin egiten ari garen moduan, adostutako arauak errespetatuz autogobernua garatzeko aukera ematen duen apustua», gehitu du. Buruzagi sozialistaren aburuz, «horixe da bide erabilgarria, auzitegietara eraman beharrean, konponbideak dakarrena». Bestalde, eskatu du «emakume eta gizon ameslari gehiagok beren bizilagunei, herritarrei eta arazoei begiratzeko hauteskundeak deitu baino ez dakitenei aurre egiteko». Thu, 21 Feb 2019 10:59:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak eskerrak eman dizkio Pedro Sánchez presidenteari euskal autogobernuarekin duen konpromisoarengatik]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9312 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, Pedro Sánchez Gobernuko presidenteari euskal sozialisten babesa helarazi dio, Katalunian, «elkarrizketaren eta legearen alde egiteagatik, traizioa leporatzen diotenei aurre egiteko». Alfredo Retortillo alkategaia aurkezteko Barakaldoko BECen egindako ekitaldi batean, zeinetan Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak ere parte hartu duen, Mendiak gogorarazi du Euskal Sozialistei ere traidore deitu zietela «eta auzitegietara eraman zigutela, baina ETA desagerrarazten lortu genuen zuzenbide-Estatuaren puska bat ere desegin gabe». Bestalde, «pluralitatea babestearen» alde jo du, ezin baita arriskuan jarri aberastasun hori. «Desberdin pentsatzeagatik hil egin zuten Euskadin. Denon askatasuna arriskuan egon zen», gogora ekarri du ETAren biktimak oroitu bitartean. «Batzuek ausartak izan ziren guri traidore deitu eta auzitegietara eramateko, baina ETA desagerrarazten lortu genuen zuzenbide-Estatuaren puska bat ere desegin gabe. Traidore deitu ziguten, garaitu genuen, eta inoiz ez ziguten barkamenik eskatu. Gaur traizioa leporatzen dizuten berdinak dira, soilik elkarrizketaren eta legearen alde jotzen duzulako arazo politikoak konpontzeko eta Katalunian elkarbizitza berregitearen alde egiten duzulako. Euskal sozialismoaren laguntza duzu», esan du. Fri, 22 Feb 2019 04:59:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk Alfredo Retortillo izendatu du Barakaldoko Alkatetzarako hautagai, M-26ko hauteskundeetarako]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9263 PSE-EEren Batzorde Betearazleak aho batez erabaki du Alfredo Retortillo Paniagua proposatzea Barakaldoko Alkatetzarako hautagai, maiatzaren 26ko udal-hauteskundeetarako. Erabakia hartu dute zuzendaritza sozialistak gaur arratsaldean eginiko bileran, eta Bizkaiko eta Barakaldoko erakundeek erabakia babesten dute. Retortilloren hautagaitza berretsiko da otsailaren 9an, larunbatean, BECen egingo den ekitaldi politikoan, eta hasiera batean Pedro Sánchez Gobernuko presidentea eta PSOEko idazkari nagusia bertan izango da. Alfredo Retortillo (Zürich, 1965) Barakaldon bizi da, eta PSE-EEren Azterketak, Programak eta Prestakuntza arloko arduraduna zein Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua da. Zientzia Politikak eta Soziologiako lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta bere karrera enpresa pribatu bateko ikertzaile gisa hasi ondoren, hezkuntzaren arloan sartu zen 1995ean, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia Politikoak Sailean. 2004tik 2010era bitartean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanordea izan zen. Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak, Mikel Torresek, nabarmendu du PSE-EEk asmo handiekin ekingo diela M-26ko hauteskundeei. «Barakaldoko Alkatetzarako Alfredo Retortilloren alde apustu egiteak agerian uzten du sozialistok konfiantza osoa dugula gure kidearengan eta gure indarrengan. Konbentzituta gaude haren profilak betetzen duela Alderdi Sozialistako barakaldarrek nahi dutena, Retortilloren eskutik Alkatetza lortzeko eta Barakaldo bertako bizilagunek merezi duten tokian jartzeko garai bati hasiera emateko gai izango garela», azaldu du. Torresek Alfredo Retortilloren prestutasuna balioztatu du. «Asko eskertzen dut Eusko Jaurlaritzako sailburu batek, kudeaketa bikaina egin duenak Euskadik bisitari-zifra handienak izan dituenean, Barakaldorentzako lan egitea eta talde bat zuzentzea erabaki izana, horri esker, ilusioz beteriko aro berri bati hasiera emango diogulako hirian», adierazi du. Bestalde, oraindik Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua denak eskerrak eman dizkio PSE-EEren zuzendaritzari beregan konfiantza jartzeagatik, eta baieztatu du datozen egunetan agerraldi publiko bat egingo duela bere iritziak azaltzeko. Pintaketak Biktimen Memorialean PSE-EEren Batzorde Betearazleak aditzera eman du asteburu honetan egindako intolerantzia-ekintzak ukatzen dituela. Penagarriak eta sentikortasunik gabekoak izan dira Terrorismoaren Biktimen Memorialaren fatxadan agertu diren pintaketak. Horiez gain, azken egunetan beste batzuk ere agertu dira Portugaleteko Herriaren Etxean eta EAJren zenbait egoitzatan, PSE-EEren, EAJren eta PPren aurka. Alderdi horiei berariazko aipamena egin zaie, eta pintaketa horiek guztiek intolerantziazko eta defizit demokratikoko egintzak osatzen dituzte, eta alderdi politiko denek publikoki ukatu behar dituzte. Juan Guaidó aitortzea Horrez gain, zuzendaritza sozialistak adierazi duenez, konfiantza du gaur goizean Espainiak eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuek Juan Guaidó Venezuelako barne-presidente gisa aitortu izanak konponbide demokratikoa ekarriko diola herrialde horri, hauteskunde libreetarako dei eginez. PSE-EEk iragan den astean jadanik azpimarratu zuen, Europako Parlamentuak Guaidó aitortu zuenean, baztertu egiten duela indarkeriaren erabilera tartean duen edozein proposamen edo saiakera, bai eta presidentetza-hauteskunde libre eta demokratikoak dakartzan bitartekaritzaren alde jotzen duela ere. Thu, 21 Feb 2019 11:00:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk goraipatu du Europako Parlamentuak Juan Guaidó aitortu izana Venezuelako barne-presidente gisa]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9235 PSE-EEren Batzorde Betearazleak gaur goraipatu du Europa Parlamentuak Juan Guaidó aitortu izana Venezuelako barne-presidente gisa, eta aldarrikatu du Europar Batasunak rol handia bete behar duela akordio bat egiteko, zeinari esker, «presidentetzarako hauteskunde askeak, gardenak eta sinesgarriak egingo diren, denok adostutako egutegi zehatz batean, eragile denontzako baldintza-berdintasunean, gardentasunean eta nazioarteko behaketan oinarrituta». Ramón Jáuregui akordioaren negoziazioko Sozialistak eta Demokratak Taldeko ordezkariak azaldu duenez, «sozialistok uste dugu Europar Batasunak bideratzaile-funtzioa bete behar duela, eskualdeko beste herrialde eta eragile nagusiekin batera. Amerikako Estatu Batuen rol ezberdina izan behar du. Horregatik, ebazpenean dei egingo diogu Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkariari, Federica Mogheriniri, presidentetza-hauteskundeen deialdiari lagunduko dion harreman talde bat sortzeko», azaldu du Ramón Jáureguik, akordioaren negoziazioko Sozialistak eta Demokratak Taldearen ordezkariak. Parlamentuak onartutako testuak, euskal Batzorde Betearazleak nabarmendu duenez, uko egiten dio indarkeriaren erabilera dakarren edozein proposamen edo saiakerari. «Sozialistok eskatu dugu berariaz gehitzeko edozein indarkeria mota ukatzea. Barne-gatazkako arriskua oso handia da, eta nahitaez saihestu behar da elkarbizitza arriskuan jartzen duen edozein neurri», ziurtatu du Jáureguik. «Venezuelan, gainera, ia milioi erdi europar bizi dira. Ezin gara kaskarinak izan. Nire ustez, gure jarrera, Espainiarena eta Europarena, zuzena da», azpimarratu du. Wed, 13 Feb 2019 11:48:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Ukabila eta arrosaren boto denak erabiliko ditugu jendearen bizitza hobetzeko»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9225 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur ziurtatu duenez, sozialisten boto denak erabiliko dira herritarren bizi baldintzak hobetzeko, eta, azpimarratu duenez, erakundeak gobernatzeko akordioek aukera ematen dute herrialdearen pluralitatea islatzen duten planteamenduak laburtzeko. «Ahalegin handia egin dugu gaurko Euskadi eraikitzeko, eta zenbait gauzari uko egin behar izan diogu gainera, hainbat kidek bizia galdu dute bidean, baina gure ideiak defendatu eta akordioak egin behar ditugu. Horrela, lortuko dugu Eusko Jaurlaritzan, aldundietan edo udaletan egiten diren politikak PSE-EEren eta EAJren ikuspegiaren laburpena izatea, eta hori ona da, herrialdearen pluralitatea islatzen duelako. Nik nire hauteskundeetarako proposamena dut, eta esan dezaket hautetsontzietan ukabilarekin eta arrosarekin uzten diren botoak jendearen bizitza hobetzeko erabiliko direla, ez berriz, Euskadi amildegira eramateko, Bilduk eta EAJk Autogobernuari buruzko Ponentzian egin nahi duten moduan», azaldu du Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean. Idoia Mendiak gogorarazi duenez, PSE-EEn «beti nahi izan dugu euskal ezkerraren erreferentziazko alderdia izatea, eta izaten ari gara, besteekin akordioak egin behar direla ulertzen duen ezker erabilgarria. Eta, horri esker, ezkerreko ikuspegidun politika ugari ditugu» eta azpimarratu du akordioen egonkortasunak isla duela esparru ekonomikoan. «Antzaz, ez doakigu txarto langabezia-datuekin % 10eko langabezia-tasa finkatu genuen helburu gisa eta zifrak betetzen ari gara», adierazi du. Aurrekontuetan laguntzeko legeari dagokionez, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak gaur gogorarazi duenez, oposizioak kritikak egin baditu ere, mekanismo hori aurretiaz erabili da, adibidez, 2002an erabili zuen EAJk, EAk eta Ezker Batuak osatutako Jaurlaritzak. Orduan, haren bidez baliabideak bideratu ziren ETAren biktimentzat, BECerako inbertsioarentzat edo Ertzaintzaren gastuentzat.  «Aurrekontuen debatea iraganean geratu da, baliabideak ditugu erreforma fiskalari esker, eta 70.000 langile publikoren soldata hobetzea nahi dugu, baita 120.000 langilek hobetu finantzatutako hezkuntza izatea edo DSBEk igoera handiagoa izatea. Oposizioak, berriz, Jaurlaritza ahuldu nahi du, eta ez du gaian sakondu nahi», esan du. Hala ere, ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak ahal duen guztia egingo duela neurri horiek onartzeko. «Aukera denak aztertuko dira akordio bat egiteko, egunak ditugu oposizioak eraikitako harresi hori gainditzeko, zeinaren bitartez jendearen onurarako ekimenak oztopatu nahi dituen», adierazi du. Idoia Mendia pozik agertu da transferentziak zehazteko lanen inguruko akordioarengatik, eta gogorarazi du testuinguru hori ahalbidetu duela Madrileko Gobernuan zein Eusko Jaurlaritzan sozialistak egotea. Gainera, PP kritikatu du, eta iradoki die gezurrak esateari utzi behar diotela eta aitortu behar dutela ez dutela sinesten «ez Espainia pluralean ez eta Gernikako Estatutuan ere». Horrez gain, ziurtatu du PSE-EEk lan egiten jarraituko duela Eusko Jaurlaritzaren Oroimenaren Ponentzian. «Idazkari nagusi naizen heinean, Euskadiko eztabaida-mahai guztietan egon nahi dut. Oroimenaren Ponentziak erabilgarria dela agerian utzi du. Esan dugunez, iraganean gai izan baginen gure iraganari buruzko irakurketa kritikoa egiteko adostasun-maila handiarekin, ez dugu ulertzen hori aldatu nahi izatea, baldin eta EH Bilduk ez badu aitortzen eragindako kaltea. Ez gaude prest jadanik adostu ditugun eskakizun etikoak txikitzeko», azaldu du. Wed, 13 Feb 2019 11:48:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak Memoria Historikoaren euskal Legea aldarrikatu du «giza eta gizarte-zauri bat ixteko frankismoaren eta intolerantziaren biktimei»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9192 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Memoria Historikoaren euskal Lege baten eta PSOEk proposatutako aldaketaren beharra aldarrikatu du gaur, Espainiako indarreko araudia osatzeko, «frankismoaren eta intolerantziaren biktimen giza eta gizarte-zauria ixtera behartuta ikusten dugulako gure burua». Buruzagi sozialistak gogoeta hori egin du Ramón Rubial Fundazioak antolatutako «Memoria Historikoa elkarbizitza demokratikorako» izeneko mahai-inguruan, zeinetan María Márquez andaluziar legebiltzarkide eta Andaluziako Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legearen hizlariak zein Eduardo Ranz abokatu eta Memoria Historikorako Justizia Ministerioaren Aholkulariak parte hartu duten. Hitzaldian zehar, Mendiak esan du lege hori beharrezkoagoa dela Euskadin, non diktadura frankistaz gain, ETAren terrorismoa sufritu zuten. «Egia eta terrorismoari zilegitasuna kentzea eskatzen dugu biktimei justizia ekartzeko eta drama hori berriz ez gertatzeko txertorik onena delako, eta, halaber, errepresio frankistarako eman ziren arrazoiei zilegitasuna kentzea eskatzen dugu», azaldu du. Sat, 09 Mar 2019 03:03:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk defendatu du Herenegun programak lehentasuna ematea terrorismoari zilegitasuna kentzeari bere edukien berrikuspena iragarri eta gero]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9182 José Antonio Pastor Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko bozeramaileak azaldu duenez, Herenegun programaren etorkizunean funtsezkoa da terrorismoari zilegitasuna kentzea lehentasunezko helburuen artean ezartzea. «Gure gazteekin lan egin behar dugu jakin dezaten Euskadin hil egin zutela ezberdin pentsatzeagatik, hori inoiz gertatu behar ez zela, bidegabekoa izan zela eta hura aitortzea eta konpontzea dela berriz ez gertatzeko oinarria. Horrek izan behar du Herenegunen helburua eta kontuan hartu behar da ikasgeletara eramango den materiala aztertzerakoan», adierazi du Oroimeneko eta Elkarbizitzako idazkariak gaur eman dituen azalpen publikoen ostean. José Antonio Pastorek gogorarazi duenez, PSE-EEk defendatu du hizkuntza garbia eta argia behar dela, are gehiago gazteekin lan egiterakoan. Horrez gain, esan duenez, sozialistak bat datoz terrorismoa ikastetxeetan aztertu beharrarekin, eta, horregatik, biktimen lekukotza eraman zuten ikasgeletara Patxi Lópezen Gobernuaren Adi Adian programaren bidez. «Eduki didaktikoei buruzko edozein gogoeta partekatuk argi utzi behar du terrorismoak ez duela justifikaziorik, eta giza eskubideen bestelako urraketek ere ez. Zilegitasuna kentzeko helburu hori ez zuten betetzen orain arte ezagutu ditugun edukiek, eta espero dugu zuzenduko direla», esan du Pastorek amaitzeko. Mon, 04 Feb 2019 05:07:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSEk eta euskal GGKEk bat egiten dute lankidetza indartzearekin «muturreko jarreren hazkundeak dakarren arriskuaren aurrean»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9181 Euskal Sozialistek Euskadiko GGKEen Koordinazio Batzordearekin partekatu dute gaur lankidetza-politikak sendotzeko eta herritarrak horren garrantziaz sentsibilizatzeko beharra «gure gizartean muturreko eskuinaren eta intolerantziaren hazkundeak sortzen duen arriskuaren aurrean». Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia eta Teresa Laespada Mugimendu Sozialak eta Dibertsitatearen eta Berdintasunaren Kudeaketa Arloko idazkaria gaur goizean bildu dira Euskadiko GGKEen Koordinazio Batzordearen ordezkaritza batekin, zeinaren parte izan diren Sofía Marroquín presidentea, Natalia Rodríguez Gizarte Eragin eta Politikako arduraduna eta Irene Molero. Bileran kooperazio-politiken egoerari heldu diote gaur egungo testuinguruan, hain zuzen ere, Euskadiko aurrekontuen luzapenarenean,bai  eta maiatzeko udal- eta foru-hauteskundeei begira ere, zeinen eraginez Udaletan eta Aldundietan gobernu-talde berriak osatuko diren. Horrekin lotuta, Mendiak azpimarratu du Euskal Sozialistek «konpromiso ukaezina» dutela kooperazioarekin, Patxi Lópezen Gobernuaren garaitik, «non krisiaren garaian konpromisoak bere horretan mantendu ziren», gaur egunera arte, «non Udaletan eta Aldundietan geure gain hartzen dugun erantzukizun hori». Horren harira, gogora ekarri du Eibarko eta Irungo Udal sozialistek proportzionalki diru gehien erabiltzen dutela gastu sozialerako Espainia osoan, eta Teresa Laespadak, Bizkaian, eta Denis Itxasok, Gipuzkoan, zuzendutako foru-sailetan lehen unetik egindako sentsibilizazio-ahalegin handia, adibidez, Senegalerako bidaiarekin, bidezko merkataritzako erosketekin edo arlo horretan Ogasuneko teknikarien prestakuntzarekin. Maiatzeko udal- eta foru-hauteskundeei begira, buruzagi sozialistak adierazi duenez, kooperazioak «lehentasunezko tokia» izango du programan, bai eta haren ondoriozko politiketan ere, Nazio Batuen Agenda 2030ean finkatutako printzipioen ildotik. «Intolerantziaren, muturreko jarreren eta desinformazioaren hazkundeak orokorrean eragiten die elkarbizitzari eta gure gizarteko askatasunen sistemari, baina oso bereziki lankidetza-politikei. Baina Sozialistok ez dugu atzera pausorik emango esparru horretan. Egoera ekonomikoak ezin du aitzakia izan behar handiena dutenei eraso egiteko. Kontrakoa baizik, inoiz baino arrazoi gehiago ditugu ildo horri ekiteko», esan du Mendiak. Mon, 04 Feb 2019 05:07:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak turismoaren sektoreari animatu dio kalitatea eta jasangarritasuna erreferentzia izanik hazteko]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9179 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak euskal turismoaren sektoreari eta harekin lotutako operadore denei animatu die lan egiten jarraitzera orain arte kalitatea erreferentzia izanik, jada Euskadiko ekonomian rol garrantzitsua duen jarduera bat sendotzek. Idoia Mendiak Euskadiren standa bisitatu du gaur FITURen, Madrilen aste honetan antolatu den nazioarteko azokan, eta datozen egunetan Alfredo Retortillo sailburuak zuzentzen duen Turismo Sailean zein gainerako erakundeek –asko arduradun sozialistekin– garatu duten jardueren inaugurazioan izan da. «Euskadiren etorkizunerako funtsezkoa da sektorearen hazkunde egonkorra eta jasangarria bideratzea, kalitatearen alde egitea, lan-baldintza onak bermatzea eta nahi ekintzaileari erantzuna ematea. Osagai horiekin, gure espiritu hartzailearekin, gure enklabe naturalekin eta gure hiriak zein gastronomia indartuz, eskaintza paregabea osatuko dugu», adierazi du. Mon, 04 Feb 2019 05:07:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EE kezkatuta dago Pablo Ibarri heriotza-zigorra ezarriko diotelako agian eta haren aurka azaldu da]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9172 Rafaela Romero PSE-EEren Askatasun Publikoak, Oroimena eta Elkarbizitza arloko idazkariak azaldu duenez, kezkatuta dago Pablo Ibarri heriotza-zigorra ezarriko diotelako agian, hala eskatu baitu fiskalak, iragan den larunbatean ezagutzera eman zen berediktuaren ostean. Pablo Ibar euskaldunak 24 urte daramatza espetxean, horietatik 12 heriotzaren korridorean, apelazioak egiteko bere eskubideko azken prozesuan Fort Lauderdaleko (Miami) Epaitegiak sei karguren, besteak beste, erailketa, erruduntzat jo eta gero. Jakinarazpen baten bidez, legebiltzarkide sozialistak ziurtatu du, beste herrialdeetako ordenamendu juridikoaren arabera hartzen diren erabaki judizialak errespetatzen baditu ere, Alderdi Sozialista ez dagoela ados heriotza-zigorrarekin, erakunde politiko eta sozial demokratiko gehienak eta nazioarteko komunitateak bezala.  «Sozialistok beti egon gara heriotza-zigorraren aurka, zigor ankerra eta demokraziaren kontrakoa delako, eta herrialde denetan indargabetzearen alde borrokatzen jarraituko dugu». Halaber, gogorarazi du Eusko Legebiltzarrak, legez besteko proposamen baten bidez, 2006an eskatu zuela Pablo Ibarek abokatu bat izatea bermatzeko partida ekonomiko bat. Gainera, politikari sozialistak nabarmendu duenez, Pablo Ibarek, iragan den larunbateko berediktuaren aurretik, 24 urteko espetxe-zigorra bete du, horietatik 12 Floridako espetxeko heriotza-korridorean eta, hortaz, erantzukizun handia bete du zigortutako egitateengatik kartzelan hainbeste urte eman eta gero. PSE-EEk eskatu du heriotza-zigorra indargabetzeko erantzun penal gisa, bai eta orain arte ezarritakoak ez zenbatzeko eta egiteke dauden egikaritzeei berehala uzteko ere. Azkenik, bizitzeko eskubideari, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean zein Espainiako Konstituzioaren 15. artikuluan jasota dagoenari, errespeturik handiena diola esan du. «Heriotza-zigorra ezin da bateratu gaur egungo jokabide zibilizatuaren arauekin eta indarkeriazko burugabekerientzako erantzun desegokia eta onartezina da». Azkenik, legebiltzarkide sozialistak Pablo Ibaren familiari, lagunei eta Pablo Ibar Elkarteari elkartasuna adierazi die, une gogorrak bizitzen ari baitira, eta eskerrak eman dizkie bizitzeko eskubidea defendatzen dutelako eta zigor ankerren eta umiliagarrien aurka egiten dutelako, adibidez, heriotza-zigorraren aurka. Thu, 31 Jan 2019 12:06:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak ospatzen du Eusko Jaurlaritza eta Gobernu Zentrala prest daudela egokitu beharreko eskumenak nola osatu erabakitzeko]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9171 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia pozik agertu da Eusko Jaurlaritza zein Espainiako Gobernua aurrera egiteko prest daudelako, Gernikako Estatutua betetze eta egokitu gabe dauden eskumenak transferitze aldera, egindako egutegitik, Pedro Sánchezen Gobernuak Euskadiko erakundeei bidali dienetik, abiatuta.  «Bide leial eta zorrotz bat irekitzen ari garela ospatzen dugu, zeinak desadostasun teknikoak eta ekonomikoak konponduko dituen, denon konpromisoarekin. Elkarrizketa-prozesua ia berehala hasteko aukera aztertzen ari gara, zeinari esker, euskal autogobernuan sakondu ahalko dugun. Argi geratu da, berriz, sozialistek erakunde guztietan konpromisoa dutela Estatutuarekin, bai eta, oraingoan bezala, mahaiaren bi aldeetan gauden honetan ere. Sozialistak erakundeetan egoteari esker, transferentziak egiten ari dira», azaldu du. Euskal Sozialisten iritziz, egutegia zuzentzeak eta alde bien jarrera irekiak bat egiten dute PSE-EEk eta EAJk sinatutako gobernu-akordioarekin, zeinak jadanik baloratu zuen Estatutua «Euskadin elkarbizitza demokratikoa osatzeko zein herritarren ongizaterako tresna izan dela eta oraindik badela». Horrez gain, uste dute esperientzia arrakastatsua dela «euskal gizarteak marko instituzionalean eta autogobernukoan hasitako ibilbidea, autogobernuaren manuen zehaztuta». Idoia Mendiak uste du positiboa dela administrazio biek landu duten klima politikoa, eta etorkizuneko akordioak «PPk, Ciudadanosek eta Voxek, birzentralizatzeko prozesuen bidez eta autonomien Espainia esplizituki zalantzan jartzen dituztenean, bultzatutako inboluzioaren aurka doazela». Mon, 04 Feb 2019 05:06:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Down Sindromearen Fundazioak «eskubide osoko herritarrak garatzeko» egindako lana azpimarratu du Idoia Mendiak]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9168 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur goizean bisitatu du Euskal Herriko Down Sindromearen eta bestelako Adimen Urritasunen Fundazioa (EHDSF), Teresa Laespada Bizkaiko Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatuarekin eta Gloria Sánchez Enplegu eta Politika Sozialak arloko legebiltzar-talde sozialistaren bozeramailearekin batera. Fundazioak laguntza-programak eskaintzen dizkie adimen-urritasuneko pertsonei beren bizitzako aro denetan: tratamendu orokorra (0 eta 12 urte bitartean), lan-prestakuntza eta helduen bizitza autonomorako prestakuntza. Idoia Mendiak nabarmendu duenez, Fundazioak «asistentzia-ereduaren alde egin beharrean, pertsonei laguntzearen alde jotzen du, beren burua eskubide osoko herritar garatzea lortzeko». «Desberdintasunen aurka egiteaz aritzen garenean, denontzako herrialde bat eraikitzeaz ari garenean, adimen-urritasuna duten pertsonez ari gara ere bai. Beren bizitza-proiektua garatzen lagundu behar diegu, gaur egungo mundurako prest egon daitezen ez asistentziaren ikuspegitik, baizik eta laguntza eraginkorra emanez: prestakuntza egokitua emanez, lan-merkaturatuan sartuz, enpresen inplikazioarekin... Eskubide osoz sartuz gizartean, haiek ere haren parte direlako eta asko eman dezaketelako», azaldu du. Topaketan zehar, zeinetan María Iturriaga Hidalgo EHDSFaren presidenteak eta Oscar Seoane Icaran kudeatzaileak ere parte hartu duten, ordezkari sozialistek Fundazioaren instalazioak ezagutu dituzte: eguneko zentroa (Begoñako Ama), lan-prestakuntzako ikasgelak, nerabeentzako bizitza autonomorako prestakuntzakoak, logopedia, irakurketa eta kalkulukoak zein Arreta Goiztiarreko Zentroa. Thu, 31 Jan 2019 12:05:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Ábalosen arabera, Vitoria-Gasteiz euskal Y trenbide-sarearen eragile eta ardatza da hura lurperatu eta gero]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9159 José Luis Ábalos Sustapeneko Ministroak esan duenez, Vitoria-Gasteiztik igarotzen den trenbide-sarearen zatia lurperatzeko 680 milioi euroko inbertsioa beharko da. Trenbide-sarearen lurperaketak lurpeko estazio bat eraikitzea barne hartuko du Dato kaleko gaur egungo estazioaren parean, eta sarea 3,6 kilometrokoa izango da. «Vitoria-Gasteiz, hortaz, euskal Y sarearen eragilea eta ardatza da», azpimarratu du Ábalosek Arabako PSE-EEren Batzorde Betearazlearen aurrean. Sustapeneko ministroak 2020ko lehen seihilerako finkatu du informazio-azterketaren eta ingurumen-inpaktuko azterketaren onarpena. Gainera, Sustapeneko ministroak iragartzera eman du Atxondo-Abadiño zatirako lizitazioak, zeinak, Elorrio-Elorrio zatiarekin batera, «behin betiko bultzada emango duten euskal Y-a amaitzeko». Mon, 04 Feb 2019 05:06:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak eta Luis Tudancak Euskadiren eta Gaztela Leonen arteko lankidetzaren alde jo dute industrializazioaren eta I+G+b-ren alorretan]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9143 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Euskadiren eta autonomia-erkidego mugakideen, hala nola Gaztela Leonen, arteko lankidetza eta itunak indartzearen alde jo du berrindustrializazioari eta ikerkuntza zein garapenari dagokienez. Sozialistok nahiago dugu sinergiak sortzea, beste batzuk «mugak eraikitzen» dituzten bitartean, azaldu du Mendiak, zeinak uste duen «egonkortasun ekonomiko, sozial eta politikoko testuinguruak eragitea funtsezkoa dela enpresariek eta ekintzaileek aukera izan dezaten beren proiektuak garatzeko, gure lurraldean inbertsioak egiteko eta enpresen deslokalizazioa saihesteko, beste toki batzuetan gertatzen den moduan».   Euskal Sozialisten buruzagiak potentzia handiko sare inteligenteen proiektua bisitatu du Tecnaliako InGRiD laborategietan. Harekin batera izan da Luis Tudanca Gaztela Leongo PSOEren idazkari nagusia eta bertako ordezkaritza sozialista bat, hauexek osatu dutena: Ana Sánchez GLgo PSOEren Antolakuntzako idazkariak eta Pedro González GLgo PSOEren Ekonomiaren Garapen, Industria eta Enpleguko idazkariak. Idoia Mendiarekin batera egon den Euskal Sozialisten ordezkaritza hauexek osatu dute: Iñaki Arriola Etxebizitza, Ingurumen eta Lurralde Plangintzako sailburuak eta Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkariak.   Bisita horri esker, industria-berrikuntzako eta lankidetza publiko-pribatuko euskal sistema ezagutu dute, euskal industria eraldatzeko eta atzerrian lehiakortasuna bermatzeko funtsezko elementuak.   Mendiak babestu du erakundeen, enpresarien eta sindikatuen arteko eztabaida soziala, «gure ekonomiaren eta industriaren garapenerako politikak adostu ditzaten, enplegu gehiago eta hobeak eragite aldera».    Luis Tudanca   Gaztela Leongo PSOEko idazkari nagusiak, autonomia-erkidego horretako Batzarra zuzentzeko hautagaiak, nabarmendu du «aukera dagoela euskal zentro teknologikoek eta enpresek Gaztela Leonekin lankidetzan aritzeko», erkidego horrek «barrura begiratzeari utzi eta inguruan dituen lurraldeekin elkarlanean aritzeari ekin behar diolako». «Gaztela Leongo presidente banaiz, nire helburua berrindustrializazioaren alde jotzea izango da, Gaztelako hainbat gunetako despopulatzeari aurka egiteko», adierazi du.   Tudancak kalitatezko enplegua berreragitearen alde jotzen du, berrindustrializazioaren bitartez eta ikerkuntzaren eta garapenaren alde joz, talentua bertan mantentzeko eta krisi-garaian kanpora joandakoa berreskuratzeko. Izan ere, arrazoi horregatik bildu da Gaztela Leongo eskualde-zentroetako kideekin, Barakaldon bizi direnekin, zeinei esan dien egunen batean beren lurraldera itzultzea gustatuko litzaiokeela.   Azkenik, Luis Tudancak eskerrak eman dizkie Euskal Sozialistei «herrialde osoko proiektu sozialistari laguntzeagatik».   Thu, 24 Jan 2019 05:16:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Pedro Sánchezen aurrekontuek Rajoyren Gobernuak 7 urtetan hautsi zuena berrezarri nahi dute»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9095 Thu, 24 Jan 2019 05:16:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk erantzukizuna eskatu die euskal ordezkari guztiei Euskadiko biztanleentzako onuragarriak diren aurrekontuak onartzeko]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9087 PSE-EEren Batzorde Betearazleak Gorte Nagusietako alderdi guztietako euskal ordezkariei erantzukizuna eskatu die Estatuko Aurrekontu Orokorrak (EAO) onarpenean inplika daitezen, proiektu horrek zuzenean eragingo dielako Euskadiko biztanleen ongizateari eta eskubideak bermatzeari. EAO Legebiltzarrean aurkeztearekin batera, Euskal Sozialisten zuzendaritzak, gaur arratsaldean eginiko bileran, egoera politikoa aztertu du, euskal erakundeen babes handia duten –eta, ondorioz, Euskadiko agendaren parte diren– ekimen asko finantzatzea bermatzen duen proposamen bat mahai gainean jarri eta gero. Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, garrantzitsua da bultzada handia ematea herritar gehienen diru-sarrerei, LGSren hazkuntza historikoarekin, enplegatu publikoen soldaten berreskurapenarekin, pentsioak eguneratuz (herritarren ia % 23ri eragiten dio, 502.982 euskalduni, alegia), pentsio txikienak espezifikoki indartuz, sistema publikoa ziurtatuz eta, baliabideak erabilita, genero-indarkeriaren aurkako plan osoaren alde joz. Euskadiko inbertsioa, guztira, ia 527 milioi euro da, aurreko urteko zifra antzekoa. «Gai horiek zuzen-zuzenean eragiten digute Euskadin eta helburu horiekin bat egiten duen inork ez lituzke aurrerapen horiek arriskuan jarri behar. Ez da txeke zuririk eskatu behar: zentsura-mozioaren bidez egindako apustua sendotu behar da: PPk biztanle askori ekarri zizkion etsipen-politikak aldatu behar dira, herritarrak eskatzen ari ziren erantzunei atea ireki behar zaie eta aurreko Gobernuak ahaztu zituen horiei eskua luzatu behar zaie», azaldu du Idoia Mendiak. PSE-EEren Batzordeak ulertzen duenez, une honetan, sistema demokratikoaren edo ongizatearen inboluzioaren arriskuak ohartzera emateaz gain, ezinbestekoa da erantzunak ematea herritarrek berriz ere konfiantza izan dezaten erakundeengan. Eta, horretarako, neurri jakinak egin behar dira, beren bizitzak egonkortzen dituztenak. Horrez gain, Espainiako eta Euskadiko Gobernuen arteko elkar-ulermenari lagundu behar zaio, gure autogobernua garatzeko. Hori guztia jokoan dago Kongresuan hasiko den izapideetan. Hori, besteak beste, Euskadin 527 milioi euro (-% 0,23) inguruko inbertsioarekin zehazten da, aurreko ekitaldiko zifra antzekoarekin.  Mobilizazio feministak PSE-EEren Batzordeak, halaber, biharko 19:00etarako hiru euskal hiriburuetan deitutako kontzentrazio feministetan parte hartzeko dei egiteko erabaki du. Horiekin batera, Espainian ere egingo dira, «Atzera pausorik ez berdintasunean. Gure eskubideak ezin dira negoziatu» lelopean. Kontzentrazioak antolatu dira PPk, Ciudadanosek eta VOXek Andaluzian eginiko akordioak emakumeen eskubideei eta berdintasunari eraso egiten dielako. Thu, 24 Jan 2019 05:15:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Guri esker, ekonomiaren aurrerapena eta elkarbizitza kolokan jarri dituen erabakirik ez du hartu Euskadiko Gobernuak»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9071 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur baieztatu duenez, sozialistek Eusko Jaurlaritzan parte hartzeko erabakia hartzeak Euskadiko Gobernuaren ekintza birbideratu du, eta, horri esker, Gobernuak ez du amore eman tentazio subiranisten aurrean. «Euskadiko Gobernua denona izatea lortu dugu, eta, guri esker, halaber, ekonomiaren aurrerapena, zerbitzu publikoak eta elkarbizitza kolokan jarri duen erabakirik ez du hartu», azaldu du. Idoia Mendia idazkari nagusiak Espainiako Gobernu sozialista nabarmendu du ere bai José Luis Ábalos ministroarekin eta Bilboko zein Bizkaiko hautesgaiekin, Alfonso Gilekin eta Teresa Laespadarekin, hurrenez hurren, egindako ekitaldi batean. «Batzuek ezkutatu nahi badute ere, eta atsegin ez badute ere, Pedro Sánchezek zazpi hiletan Rajoyk zazpi urtetan baino gehiago egin du. Gehiago egin ez ezik, herrialde hobea egiten ari da. Herrialde txukuna, herritarrek merezi dutena. Berreskurapen sozialarena, etsipena atzean utzi eta politika beste era batera egin daitekeenaren itxaropena duena. Posible eta ezinbestekoa da inor atzean ez uztea», adierazi du. PPk eta Ciudadanosek ultraeskuinarekin Andaluzian eginiko itunari dagokionez, PSE-EEren idazkari nagusiak deitoratu du alderdi biek nahiago izan dutela boterea andaluziarren eskubideak baino. «Autonomiaren gainetik egin dute. Zerbitzu publikoen gainetik. Memoria historikoa eta biktimen duintasuna zapaldu dute. Gizartearen eta familiaren ikuspegi garaikidea eta modernoa baztertu dute. Eta, gainera, berdintasunaren oinarrizko printzipioa zalantzan jartzen hasiak dira. Emakumeok erabat libre izateko eskubidea dugu, kalera beldurrik gabe irtetekoa edo bikotekidea etxera itzultzekoa. Inork ez dezala egia apaindu! Kolokan dago emakume eta gizon libre eta berdinez osatutako etorkizun zuzena! Kolokan daude gure eskubide eta askatasunak!», esan du. Wed, 16 Jan 2019 01:56:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk eskatzen du elkarbizitzaren aldeko akordio bat, terrorismoaren bidegabekeria aitortzen duena]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9053 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak baieztatu duenez, bere alderdia ez dago prest 2012an adostutako zoru etikoa beheratzeko, eta, horregatik, Oroimenari eta Elkarbizitzari buruzko ponentzian elkarbizitzako «itun sozial» bat proposatu du, «adostasunak hedatuko» dituena, oinarri hartuta «lehen, orain eta etorkizunean ez dugula arrazoi bat ere ez aurkituko terrorismoa edo eskubideen bestelako urraketa bat justifikatzen duena». Adierazi duenez, itunak terrorismoa kondenatu behar du eta zilegitasuna kendu behar dio. Bilbon egindako agertze batean, ostiral honetan aurkeztu du Mendiak PSEk Eusko Legebiltzarrean erregistratutako Oroimenari eta Elkarbizitzari buruzko Ponentziaren laburpen-dokumentuaren ekarpenetako idazkia, «eragindako kaltearen inguruko ikuspegi kritikoa hedatzea ezinezkoa izan dela» egiaztatu eta gero izan ere, Ponentzian parte hartu duten taldeek bat egiten dute terrorismoa «ezin dela errepikatu», baina denek ez dute aipatzen «lehen ere ez» zela gertatu behar izan. Mendiak azpimarratu duenez, PSE ez dago prest «Euskadin unera arte lortutako gutxieneko printzipio etikoak murrizteko», alegia, 2012an hitzartutako `zoru etikoa´, Legebiltzarraren osoko bilkurak 2013an berretsi zuena. «Biktimei zor diegu», baieztatu du. Horregatik, PSEren dokumentuak, «biktimek Ponentziari ekarritako espirituari helduta», «itun sozial» bat proposatu du, «jadanik dauden adostasunak hedatzen dituena eta elkarbizitzari buruzko zeharkako akordioa dakarrena eta, lehen, orain eta etorkizunean terrorismoa edo eskubideen bestelako urraketa bat justifikatzen duen arrazoi bat ere ez dugula aurkituko oinarri hartuta, zentzu etikoan sakondu eta gizartearen morala berregiten duena». Mendiaren hitzetan: «Indar politikook eta gizarteak zein herritarrek oro har egin behar dugun elkarbizitza-itunak oinarri etiko horiek izan behar ditu oinarri, inoiz gertatu behar ez zen eta biktimentzako hain bidegabekoa izan zen horri zilegitasuna kentzearekin eta kondenatzearekin lotuta daudenak». Thu, 24 Jan 2019 05:12:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak euskal ekonomia sozialak ekoizpen-ehunean duen garrantzia nabarmendu du Izar Cutting Toolsen]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9043 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, Izar Cutting Tools enpresara gaur egindako bisitan, nabarmendu du ekonomia soziala garrantzitsua dela euskal ekoizpen-ehunerako. Topaketa ehun urteko enpresa horren jarduera gertutik ezagutzeko antolatu da. Enpresak mozketa-tresnak fabrikatzen ditu erabilera industrialerako, eta 214 langile ditu. ASLEko kideek ere parte hartu dute topaketan. ASLE Izarekin elkarlanean aritzen da ekonomia soziala sustatzeko. Eredu hori garatzeko funtsezkoak dira lan-sozietateak, Euskadin ia 7.000 pertsonari lana ematen dizkietenak.  «Ingurunerik gabe ez dago hazkuntzarik oso garrantzitsua da errotze soziala duten enpresak egotea, langileen partaidetza eta erantzunkidetasuna sustatzen dutenak», ziurtatu du Mendiak. Ordezkaritza sozialista osatu dute, halaber, Miguel Ángel Morales Euskal Sozialisten Antolakuntzako idazkariak Teresa Laespada Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuneko diputatuak Sonia Pérez PSE-EEren arlo ekonomikoaren arduradunak. Josetxo Hernández, Asleko kudeatzailea, eta Carlos Pujana, Izareko kudeatzailea izan dira anfitrioiak. Thu, 24 Jan 2019 05:11:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «VOXekin egindako hitzarmenak tratu txarrak jaso dituzten emakumeak eta frankismoaren biktimak umiliatzen ditu»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9034 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur deitoratu du PPk eta Ciudadanosek VOXekin hitzarmen bat egin izatea Andaluzian, konkistatutako eskubide denen aurkakoa delako eta tratu txarrak jaso dituzten emakumeak eta frankismoaren biktimak umiliatuko dituelako. «Gobernu aurrerakoia lantzeko aukera zegoen, Alderdi Sozialistak irabazi zituelako hauteskundeak, baina alderdi ultra batekin akordioa egitea nahiago izan dute, hainbat pertsona eta eskubide laidotzearen truke», adierazi du. Idoia Mendiak Onda Vascan aipatu du, halaber, Pedro Sánchezen Gobernuaren jarduna, eta goraipatu ditu unera arte egindako lana eta agendan egiteke duena, hain zuzen ere, Mariano Rajoyk lan- eta berdintasun-esparruan egindako murrizketen kontrako norabidekoak. Esparrurik gertukoenari buruz nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak neurriak prestatuko dituela bilketa inbertsio handiago egiteko erabili zela bermatzeko, eta neurri horrek Euskadiko lan-merkatua hobetuko duela. Bestalde, pozik agertu da Gobernu-akordioaren abiadarekin, 2016an EAJrekin egindakoarekin, «ekonomiaren eta enpleguaren hobekuntza ekarri du eta». Wed, 16 Jan 2019 01:54:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak PPri egotzi dio «berdintasunaren zoru hauskorra» hautsi nahi duela VOXekin hitzarmenak eginez]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9017 Tue, 15 Jan 2019 01:22:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk PPri eskatu dio lasaitasun handiagoz aritzeko debate politikoan eta errespetu handiagoz aritzeko espainiar guztien presidenteari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=9005 Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkariak gaur esan duenez, «onartezina» da Alderdi Popularrak idatzitako txioa, zeinetan Pedro Sánchez Gobernuko presidentearen heriotza desiratu zuten, eta Pablo Casadori zein Alfonso Alonsori eskatu die 2019. urteari ekiteko lasaitasun handiagoz, gogo hobeagoz eta aurkari politikoak gehiago errespetatuz. «Alderdi Popularraren adierazpen eta mezu publiko ugarik harritu gaituzte, baina uste dugu orain gogo lasaiagoz ekin behar diotela debate politikoari lasaitu beharra dute eta gehiago errespetatu behar dituzte aurkari politikoak, bereziki, Gobernuko presidentea, espainiar guztion presidentea da eta», azaldu du. Miguel Ángel Morales PPren buruzagi nazionalei eta Euskadiko arduradunei gonbitea luzatu die, zilegizko desadostasunetik, pertsona guztien interesaren alde pentsa dezatela izan ere, pertsona gehienek konfiantza dute beren kezkei erantzuna emango zaiela eta aurrerapenaren, enpleguaren eta ongizatearen alde jardungo dutela, bai eta irainik gabe eta gatazkarako modu txarrik erabili gabe arituko direla ere. Tue, 15 Jan 2019 01:22:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Tontxu Rodríguez: «Gastu-mugaren zabalkuntza galaraztearen ondorioz, Euskadik 143 milioi euro galdu ditu»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=8994 Tontxu Rodríguez senatari sozialistak kritika bortitzak egin dizkio gaur PPri eta Ciudadanosi, Estatuko Aurrekontu Orokorren gastu-muga 6.000 milioi eurotan handitzea baztertu dutelako. Izan ere, milioi euro horiei esker, aukera egongo zen «PPren Gobernuko azken zazpi urteetan murriztutako zerbitzu publikoetan inbertitzeko». Rodríguezek esan duenez, «eskumako alderdi biek» Espainiako ekonomiaren hazkundea oztopatu dute, «hauteskundeei begira baino ez zutelako jardun», eta, halaber, adierazi du Senatuak iragan den abenduaren 27an bozkatutako aurrekontu-egonkortasunerako helburuen bidez «aire freskoa ekarri nahi zitzaiela kontu publikoei eta herstura ekonomikoarekin behin betiko amaitu nahi zela». Horrez gain, euskal senatariak gehitu du Euskadiri ere eragin diola PPren eta Ciudadanosen arteko matxarda horrek, 143 milioi euro galaraziko baititu izan ere, jadanik adostuta zeuden defizit publikoaren bi hamarrenek sendotze fiskalaren prozesua arindu eta gastu-marjina handituko lukete. Azkenik, Rodríguezek baieztatu duenez, Senatuak ezetz esanak «Espainia apurtzen» du nolabait, «desberdintasuna izugarri hazi denez, lan-prekarietatea pandemia itxura hartzen ari denez, lan-esplotazioa ikaragarria denez eta ahulenek erosteko ahalmena galdu dutenez», neurri sozialak aplikatuz austeritatearen bidetik irteteak «gutxiago dutenen bizitza hobetuko zuelako». Tue, 15 Jan 2019 01:23:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiaren aburuz, Eusko Jaurlaritzan parte hartzeko erabaki bikaina hartu zuten Sozialistek, hari esker, Euskadi sendotu egin baita ezegonkortasun politikoaren eta sozialaren aurrean]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=8936 Tue, 15 Jan 2019 01:23:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk egonkortasunaren, hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko apustua azpimarratu du 2019rako]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=8895 PSE-EE berretsi du egonkortasunaren, hazkunde ekonomikoaren, enplegua sortzearen eta zerbitzu publikoak babestearen alde egingo duela Gobernuaren barruko jarduketetan eta ekintzetan, oposizioko alderdiek 2019rako aurrekontuen proiektuarekin konpromisorik ez hartzea erabaki eta gero. Halaber, aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritzan zein Legebiltzarrean ahaleginak handituko ditu aurrekontu-luzapenaren helburuak lortzeko. Euskal Sozialisten bozeramaileak, José Antonio Pastorek, gogorarazi du datorren urterako kontuen testuingurua hazkunde ekonomikoarekin zein zerga-bilketa eta enplegua handitzearekin lotuta zegoela eta, hortaz, urteko bigarren erdirako langabezia-tasa % 10etik behera uztea aurreikusi dela. «Jadanik lanean ari gara aurrekontu-luzapenaren egoerak oztoporik ez sortzeko gure helburuak betetzeko, eta horretarako neurriak hartuko ditugu. Euskal Sozialistok legealdiaren lehen minututik babestu ditugu akordioak, oposizioko hiru indarrekin egin beharrekoak, euskal aniztasunaren ondoriozkoak baitira eta alderdi biko gobernuaren gutxieneko-egoerarengatik beharrezkoak baitira. Baina alderdi batek ere ez du erantzukizuna bere gain hartu», azaldu du. Eusko Legebiltzarreko PSE-EEren bozeramaileak azpimarratu du sozialistak Eusko Jaurlaritzaren zein erakunde-arlo guztien parte direla, eta legealdiaren hasieratik «irekita egon direla akordioak egiteko eta oposizioari euskal gizarteari laguntzeko eskaintzak egiteko». Sat, 05 Jan 2019 08:13:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: "PSOE da Espainia plural eta autonomikoaren neurria ulertzen duen bakarra"]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=8854 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi du arriskutsuak direla Espainiako eskumako alderdiek berriz zentralizatzeko eta Estatuko autonomien aurka egindako proposamenak, eta, esan duenez, PSOEk gobernatzen jarraitzea ona da Espainiako Konstituzioa onartzean osatu zen proiektu erkideari jarraipena emateko. «PSOE da 1978ko Konstituzioarekin sortu zen Espainia plural eta autonomikoaren neurria ulertzen duen bakarra. Autonomia-erkidego guztiak gobernatu ditugu, eta guk inork baino hobeto ulertzen dugu pluralitatea, eta Espainia osatzen duen proiektu erkidean txertatzen dugu. Horregatik, PSOEk Espainia gobernatzen jarraitzea ona da, berriz sortu baitira berriz zentralizatzeko nahiak, eta estatu autonomikoak ekarri dio aurrerapen handiena Espainiari», esan du Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean. Idoia Mendia nazionalisten kritikei eta Konstituzioaren markoa hausteko akordioei buruz aritu da ere bai. «Beste politikari batzuek nahi badute popatik bota euskal autonomiari eta egonkortasunari esker 40 urtez eraiki dugun guztia, haiek eman ditzatela azalpenak», esan du. Kontrapuntu gisa PSE-EEren erantzukizuna azpimarratu du. «Ni Euskadin herritarrei ziurtasunak eta euskal erakundeei egonkortasuna ematen saiatu naiz, jendeari kezkatzen dionari arreta eman diezaioten: enpleguari, osasun-sistemari, hezkuntzari, herritarrak babesten dituen sistema sozialari. Horren guztiaren alde egin dugu Sozialistok, EAJk, erakundeetan gure kidea denak, ahaztu ez dezan hori guztia zer garrantzitsua den, subiranotasunaren alde jotzen baitu, eta, ondorioz, Bildurekin akordioa egin du», adierazi du. Andaluziako hauteskundeen emaitzari dagokionez, Idoia Mendiak gobernu aurrerakoia babestu du, PSOE garaile azaldu dela gogora ekarri eta gero. «Nahikoa indar aurrerakoi daude Andaluziako Parlamentuan gobernu aurrerakoia osatzeko, eta Susana Díazek ahaleginak egin behar ditu elkarrizketari ekiteko, boto gehien jaso dituen indarra denez gero, bera baita arduraduna», esan du. Gainera, hauteskunde orokorren deialdiari buruzko zurrumurruei erantzuteko, gogora ekarri du Pedro Sánchezen Gobernuaren eta zentsura-mozioa babestu zuten alderdien erantzukizuna. «Gehiengoak bultzatu zuen Pedro Sánchez, eta kontu garrantzitsuak onartu behar dira oraindik. Presidenteak proiektu bat dauka aurrera egiteko, eta horixe da nahia. Hainbat gairi heldu behar zaio oraindik, hala nola pentsioei, lan-erreformari, LGSri... Zenbaiten izapideak amaitu behar dira, eta adierazpen-askatasuna murrizten duten `mozal legearen´ artikuluak indargabetu behar dira. Mon, 31 Dec 2018 05:17:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendiak ausardia eskatu die zentsura-mozioa babestu zuten alderdiei akordioak egiteko ausartu daitezen]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=8841 PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, oraingo Gobernuko presidentearen, Pedro Sánchez sozialistaren, inbestidura babestu zutenei eskatu die «ausartak izateko akordioak egiteko eta, hauteskundeetan pentsatu beharrean, premietan pentsatzeko egunerokotasuna eraldatze aldera eta lurraldeen arteko elkarrizketari eta akordioei aukera emateko». «Asko kostatu zaigu herrialde hau eraikitzea», nabarmendu du, eta, aldi berean, ohartarazi du «demokrazia ez dela atzeraezina, egunero defendatu beharra dagoela». Mendiak gehitu duenez, «eskubideak ez dira oinordetzan hartzen etengabe aldarrikatu eta hedatu behar dira eta berdintasunerako bide luzea egin behar dugu oraindik». «Horregatik, garrantzitsua da herrialde libre hau eraiki duten printzipioak gogora ekartzea hain zuzen ere, Ramón Rubialen printzipioak, Fundazioak saritzen dituen pertsonetan eta erakundeetan islatzen direnak», esan du amaitzeko. Balio sozialistak Carmen Calvo oraingo Gobernu zentraleko presidenteorde eta Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Berdintasuneko ministroak, Balio Sozialistak Defentzako XII. Ramón Rubial sariak Donostian jaso eta gero, Espainiako Konstituzioaren 40 urteak balioztatu ditu, aukera eman baitute «demokrazia egonkorra eta heldua sendotzeko, eta denoi elkarrekin egoteko aukera dakarkigun lurralde-aniztasunaz osatutako Estatu bakarra sortzeko». Ramón Rubial Fundazioaren XII. sarien banaketa larunbateko eguerdian izan da Donostiako Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroaren patioan. Carmen Calvori ez ezik, edizio honetan honako pertsona hauek izan dira sarituak: Samí Nair filosofoa, Mikel Landa eta Asier Cuevas kirolariak, Sidenor enpresa, Bilboko JA! Literatura eta Arte Umoretsuaren Nazioarteko Festibala, Soledad Gallego-Díaz kazetari eta El País egunkariaren zuzendaria eta El Correo zein El Diario Vasco egunkariak. Saria Jon Alberdiren jatorrizko eskultura bat da, «Atoilaria Bilboko itsasadarrean» izenekoa. Presidenteordeak Idoia Mendiaren eskutik jaso du aitorpen hori, eta «PSOEren baitan bidea ireki dizkidaten kideei eta feminismoari, XXI. mendeko sozialismoa osatzen duenari,» dedikatu dizkio. Gainera, adierazi duenez, ibilbide profesionalean zehar «arimatik irteten zitzaiona» egin ohi du, sozialismoak lotura baitu «gizon-emakume batzuk bizitzaren batailari ekin diogun bidegabekeria-sentsazio handiarekin». «Ezin dut sari gisa hartu, niretzako gure nortasuna bera baita», esan du. Horrez gain, adierazi du: «Antzaz, guregandik urrundu genituen arriskuei aurre egin behar diegu, eta gure ustez ondo antzeman genituen arazoei heldu behar diegu, eta, horretarako, justiziako ideia anitz beharko dira oraindik, besteen askatasuna ulertzeko gai diren ideia anitz». Carmen Calvok azpimarratu duenez, behar-beharrezkoa da «sozialismoak osatzen duen humanismo-kutsua aurretik ditugun arazo ugariri aurre egiteko». Bestalde, Rubiali eta hark burututako Espainiako Konstituzioaren babesari buruz aritu da. Konstituzioaren 40. urteurren honetan esan duenez, «garai honek aukera eman digu demokrazia egonkorra eta heldua sendotzeko, denon alde, baita denok elkarrekin bizitzeko aukera ematen duen lurralde-aniztasunaz osatutako Estatu bakarra sortzeko ere». Azkenik, ziurtatu du bere bizitza osoan, edozer gauza gertatu, sozialista izaten jarraituko duela, «besteak beste, Ramón Rubialen oroitzapenaren omenez». Bestalde, Gallego-Díazek, Rodolfo Ares Ramón Rubial Fundazioaren lehen presidenteordearen eskutik Komunikazioaren Ramón Rubial saria jaso duenak, azpimarratu du konpromiso handia duela kazetari-lanarekin eta egiarekin. Gainera, ohartarazi du «oso arrisku serioak datozela, gizarte globalizatuan aurreikusteko zailak, banakakotasun frenetikoa inposatu nahi delako», eta gero eta beldurtiagoa bihurtzen ari delako gizartea. Nolanahi ere, Rubialen nahi berdinak ditu: askatasuna, elkartasuna eta eskubideak. JA! Bilbo festibalaren arduradunek, Carolina Ontivero eta Juan Bas, Kulturaren Ramón Rubial saria jaso ondoren, esan dute umorea eta kulturak «jendearen bizitza hobetu ahal dutela» eta adierazi dute sari hori «ohore» bat dela haientzat, «ordezkatzen dituen balioengatik». Bestalde, Juan Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak Itxasoren eskutik jaso du Enpresaren Ramón Rubial saria, eta aukera hori erabili du hauxe salatzeko: «Enpresak energiaren kostu handiagatik sufritzen ari dira, eta, ondorioz, egoera dramatikoan daude, hilero txarrera doan egoeran». Gainera, nabarmendu duenez, azken bi urteetan Sidenorrek 59 milioi inbertitu ditu bere instalazioak lehiakor bihurtzeko, eta aurreikusi duenez, beste 108 milioiko inbertsioa egingo dute hurrengo urteetan. Mikel Landa txirrindulariak –ezin izan du ekitaldira joan– eta Asier Cuevas atletak jaso dute Kirolaren Ramón Rubial saria. Eskerrak eman eta talde-lanari egotzi diote aitorpena. ETAren biktimak gogora ekartzea Bestalde, José Miguel Santamaría El Correoko zuzendariak eta José Gabriel Múgica El Diario Vascoko zuzendariak jaso dute Demokraziaren eta Askatasunaren Babesaren Ramón Rubial saria, eta terrorismoaren biktimei eskaini diote, bereziki, ETAk mehatxatu eta hil dituen komunikabideetako kideei. Santamaríak balioztatu du El Correoren konpromisoa Euskadin gertatutakoaren memoriarekin eta kontakizunarekin: «manipulaziorik gabe, justifikaziorik gabe eta distantziakidetasun faltsurik gabe». Múgicak, bestalde, adierazi du bere hedabidearentzako «demokraziaren eta askatasunaren babesa ez dela inoiz aukera bat izan, baizik eta betekizun ukaezina». Horrez gain, azkenik, nabarmendu du ETAren aurka garaile izan zirela bakea eta askatasuna, prezio ikaragarria ordaindu bada ere eta gehitu du historiak epaituko duela banda terrorista izan zela «inoiz gertatu behar izan ez zen alferrikako sufrimenduaren eragilea». Nairek, Elkartasunaren eta Lankidetzaren Ramón Rubial sariaren irabazleak, esan du gaur egun ustez desagertutako ideologiak berreskuratzen ari dela jendea, eta ikus daitekeenez, gorrotoa eta elkartasunik eza salgai bihurtzen ari dira eta alderdi batzuentzako botoak lortzeko elementuak dira. Oso arriskutsua da hori zalantzarik gabe.   Elkartasunaren eta Lankidetzaren Ramón Rubial saria Epaimahaiaren ustez, SAMÍ NAÏR jauna izan da sari horren mereziduna elkarbizitzaren eta integrazioaren alde egin duen ibilbide politiko luzearengatik eta Europarako immigrazio-politika erkidea bultzatzeko laguntzagatik. Kirolaren Ramón Rubial saria Epaimahaiaren ustez, MIKEL LANDA jauna izan da sari horren mereziduna, kirolean izandako arrakastarengatik eta oinarrizko kirolarekin duen konpromisoarengatik. Halaber, epaimahaiak balioztatu du Arabako lurralde historikoan gizarte- edo komunitate-proiektuen bidez duen inplikazioa. Epaimahaiaren ustez, ASIERA CUEVAS jauna izan da sari horren mereziduna, kirolean izandako arrakastarengatik eta oinarrizko kirolarekin duen konpromisoarengatik. Halaber, epaimahaiak hain kirol zorrotzean, atletismoan, betetako lorpenak balioztatu ditu, kirol horretan funtsezkoak baitira ahalegina, gorputz eta arimaz aritzea eta jarraitutasuna. Enpresaren Ramón Rubial saria Epaimahaiaren aburuz, SIDENOR izan da sari horren mereziduna, Euskadiko ekonomiaren garapenari asko lagundu diolako, erabat euskalduna den enpresa bultzatu duelako eta enplegua sortzearen alde gogor ekin diolako. Kulturaren Ramón Rubial saria Epaimahaiaren aburuz, JA! BILBO LITERATURA ETA ARTE UMORETSUAREN NAZIOARTEKO FESTIBALA izan da sari horren mereziduna, umorearen bidetik kulturari egin dion ekarpenagatik, eta Bilboko hiriaren kultura-mugimenduan izan duen inplikazioagatik. Komunikazioaren Ramón Rubial saria Epaimahaiaren aburuz, SOLEDAD GALLEGO-DÍAZ andrea izan da sari horren merezidun, komunikazioaren munduan egindako ibilbide profesionalagatik. Halaber, kontuan hartu ditu bere lanei ematen dien dinamismoa eta zuzentasuna zein benetako informazio librearekin duen konpromisoa. Demokraziaren eta askatasunaren babesaren Ramón Rubial saria Epaimahaiaren aburuz, EL CORREO eta EL DIARIO VASCO egunkariak izan dira sari horren merezidunak, demokraziaren eta askatasunaren balioak babesteko egin duten lan apartarengatik, bereziki, duela gutxiko iraganeko unerik gogorrenetan. Balio sozialisten babesaren Ramón Rubial saria Epaimahaiaren aburuz, CARMEN CALVO andrea izan da sari horren mereziduna, eskubideak eta askatasunak hedatzeko lanagatik, bereziki, berdintasunaren balioak babesteagatik. Saria Jon Alberdiren artista basauritarraren jatorrizko eskultura bat da, «Atoilaria Bilboko itsasadarrean» izenekoa. Mon, 31 Dec 2018 06:39:00 GMT <![CDATA[BERRIA - PSE-EEk transferentziei buruzko lehen akordioa egin du zazpi urtetan eta sozialistak Gobernu bietan betetzen ari diren papera nabarmendu du]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=8763 PSE-EEk transferentziei buruzko lehen akordioa egin du azken zazpi urteetan, gaur Bilbon burutu dutena. Halaber, nabarmendu dute euskal autogobernua elkarbizitza demokratikoaren eratzailea eta herritarren ongizatearen eragilea dela, eta, horregatik, euskal sozialista denek harenganako konpromisoa dutela. PSE-EEren zuzendaritza gaur bildu da, eta batak besteari zorionak eman dizkiote Euskadiko AP-1 autobidearen Armiñon eta Burgos arteko zatia zein Alonsotegi-Barakaldo eta Bilbo-Basauri trenbide-lineak Euskadira eskualdatzea sinatu duelako Transferentzien Batzorde Mistoak. «Milaka euskaldunen mugikortasunari eragiten diote arlo horiek, eta balio sinboliko berezia dute amaiera ematen diotelako aurrerapenik gabeko aro politikoari», adierazi du Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, Menina-Euskadi sariak eman aurreko uneetan Meritxell Batet Lurralde Politikako ministroarekin bildu denak. «Akordioa egiteko aukera izan dugu Madrilen gobernu sozialista dagoelako eta Euskal Sozialistok erantzukizunak partekatzen ditugulako Vitoria-Gasteizen, duela zazpi urte gertatu bezala, non toki bietan gobernu sozialistak zeuden gure autogobernuaren garapenik handiena sozialiston eskutik etorri da beti. Horrek argi uzten du errealitate politikoarekin eta instituzionalarekin dugun konpromisoa, Europan autogobernu-eskumen garatuenetakoa ematen diguna gaur», nabarmendu du Idoia Mendiak, zeinak, halaber, «mahaiaren toki batean zein bestean sozialistak daudela» aipatu duen. Mon, 31 Dec 2018 05:16:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Bihar Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egingo duten sinadura bien autogobernuaren aldeko apustu da zalantzarik gabe» ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=8739 Wed, 05 Dec 2018 11:32:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Idoia Mendia: «Eusko Jaurlaritzarako akordioarekin bete-betean asmatu dugu, eta, hari esker, ekonomia eta gizarte-eskubideen norabidea bideratzeko baretasun-aroa izan dugu»]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=8731 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Euskal Sozialisten konpromisoek, Eusko Jaurlaritza duela bi urte burutzekoek, aukera eman dute erakundeen ekintza politikoa zuzentzeko eta Kataluniako egoera politikoa hona etortzea saihesteko. «Bi urte geroago esan beharra daukat erabaki bikaina hartu genuela, eta, hari esker, ekonomiaren eta gizarte-eskubideen norabidea bideratzeko baretasun-aroa izan dugu, eta, horrez gain, Kataluniatik datozen oihartzunek ez diote eragin Gobernuari». Idoia Mendiak gogoratu duenez, gainera, Euskal Sozialistek gogor ekin diote Euskadin aniztasuna defendatzeko, eta, horrez gain, azaldu duenez, erakunde denetan gobernatzeko konpromisoak ez du Alderdi Sozialistaren ibilbidea aldatuko, eta «proiektu irekiak, mestizoak eta pluralak» defendatzen jarraituko dute. «Konpromiso irmo hori dela-medio, norbaitek baztertu badu gure alderdiak historian zehar eginiko ibilbidea, argi dago oker dagoela. Baten batek ahaztu baldin badu Euskal Sozialistok gogor ekin diogula aniztasuna galtzea saihesteari, oker dago. Norbaitek ahaztu badu inoiz ez garela nazionalistak izango, oker dago». Alderdi Sozialistaren eta Euskadiko Ezkerraren batasunaren 25. urteurrena ospatzeko PSE-EEk Zarautzen antolatutako topaketan, Idoia Mendiak azpimarratu du bere ustez euskaldun denek eskubide eta betekizun berdinak dituztela, alde batera utzita beren lehentasun politikoak. PSE-EEren idazkari nagusiak gogora ekarri ditu batasunaren bultzatzaileak: Mario Onaindia, Txiki Benegas, Ramón Jaúregi edo Juan Mari Bandrés.  Horrez gain, esan du sozialistek bizikidetza zaindu eta bultzatzen duten bitartean, beste alderdi batzuek azalpenak eman behar dituztela. «Jende gehiegik ez ditu ulertzen Otegiren eta Torraren arteko besarkadaren inguruko txaloak. Ez dituzte ulertzen kargu instituzionaletatik Kataluniaren inbidia dutela diotenak. Ez dute ulertzen herrialde honetarako herritarren kategoriak ezartzen dituen proiekturik proposatzea, ez eta bereizketako eta frustrazioko testuingururik ere», adierazi du. Hitzaldian, halaber, beren buruaz ezker «purua eta bakarra» direla diotenei kritikatu die, eta goraipatu du Euskadin zerbitzu publikoak eta babes sozialeko sistema eratzeko sozialistek funtsezko lana egin dutela. «Erakundeetan daudenetik frogatu duten bakarra da titularrak ematen baino ez dakitela, eta gai ez direla euskal herritarren bizitza hobetzeko akordio erabilgarriak egiteko. Bat ere ez. Legealdia igaroko da eta erakundeetan egonik ez dute ezer egin», adierazi du. Ekitaldi horretan ere bai, PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, azpimarratu egin du batasunarekin «sigla bi elkartu beharrean, bi tradizio politiko ezberdin elkartu zirela, politika egiteko bi modu, elkar ulertu beharra zuten bi bide». Eta azaldu duenez, bilera hori egin eta 25 urteren buruan, PSE-EEk «ezker arduratsua izaten jarraitzen du, utopiarik saltzen ez duena, eta politika errealak egiten dituena, herritarrentzako kudeaketak eginez haiekin konpromisoa harturik» gobernuetan egunero egiten duen lanak zein oposiziotik egindakoak agerian uzten duten moduan. «PSE-EEk bermatzen du gaur egun politika aurrerakoiak egitea herrialde honetan, ekonomiaren ongizateari eta aurrerapenari laguntzen diotenak», adierazi du.   Bestalde, Gloria Vázquez PSE-EEren Zarauzko idazkari nagusiak nabarmendu du batasunaren protagonistek «lehentasuna eman ziotela progresismoari eta sozialdemokraziari, nazio-eraikuntza lehenesten duten nortasun-jokabideen aurretik, eta ezkerreko euskal indarrak batu behar zirela ados egon ziren, edozein gatazkari aurka egiteko eta elkarrekin aritzeko». «Gaur horri begiratzen diogunok txalotu egiten dugu batasun hori, ulertzen baitugu ezkerrak batzea funtsezkoa dela ongizatearen-estatua mantentzeko eta saiakera atzerakoei eta segregazionistei aurre egiteko», azaldu du. Mon, 17 Dec 2018 11:30:00 GMT <![CDATA[BERRIA - Alfonso Gilek «Bilbo mugiaraztera» animatu du hiriak behar duen aldaketa eta aurrerapena lortzeko]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=2&ID=8575 Alfonso Gil Bilboko alkatetzarako hautagai eta gaur egungo Bilboko Udaleko alkateordeak «Bilbo mugiaraztearen» alde jo du hiriko alkatetzarako bere hautagaitza aurkezteko ekitaldian, «hiria eraldatzeko eta pertsonentzako beste etorkizun batzuk sortzeko gobernatu nahi dugulako». Gaur egun Bilboko Udaleko alkateordea denak gogora ekarri duenez, «2015ean egoera txarrenean aurkeztu genuen gure burua, eta eusteko aurkeztu ginen orain, berriz, lehiatzeko aurkezten gara, zereginak egin ditugulako». «Horregatik, orain aurrez aurre begiratzen diogu jendeari, eta esaten diegu denon artean Bilboren alde mugitu beharra dugula», adierazi du. Bilboko Euskalduna Jauregian egin dute aurkezpen ofiziala, non hainbat eta hainbat militante eta jarraitzaile sozialistak babestu duten Gil. Bertan izan dira ere bai Kordobako alkatea, Isabel Ambrosio Lugoko alkatea, Lara Méndez eta Gaváko alkatea, Raquel Sánchez. Gilen aburuz, Alderdi Sozialista da alderdi aurreikusgarri bakarra, «inor engainatzen ez dugulako eta gauza arrarorik egiten ez dugulako». Horrez gain, esan du proiektu sozialista «indarrean dagoela erabat eta inoiz baino aurreikusgarriagoa dela». Halaber, adierazi du: «Bilboko gizartearen aurrean aurkeztu behar dugu gure burua hiriaren bigarren eraldaketaren eragile gisa». «Beste Guggenheim efektu bat behar dugu hirian, arrakastaz ez hiltzeko. Lan egiten jarraitu behar dugu, hiria bultzatuz eta kohesionatuz», esan du. Alfonso Gilek nabarmendu duenez, alkate sozialistek «eskuindarren politika atzerakoiak baztertzea lortu dute, hain zuzen ere, gehiago dutenen eta txarto pasatzen ari direnen arteko aldea handitzen dituztenak». Bilboko alkateordeak adierazi duenez, Sozialistok «desberdintasunaren aurkako borroka irmoa ordezkatzen dugu», eta nabarmendu du unera arte egindako lana. Alfonso Gilek eskerrak eman ditu Bilboko alkateorde den heinean bere gain jarri duten erantzukizunarengatik, eta militanteei esan die indarrez ikusten duela bere burua Sozialiston pasioa islatzeko behar dugun aldaketaren eta aurrerapenaren proiektuari ekiteko lanean. «Erakundeetara iristen garenean, itunak egiteko gai gara. Aurrez aurre aritzen gara jendearekin, eta, horregatik, Bilboren alde mugiarazteko eskatzen diot jendeari. Ez dugu inoren aurka egingo. Sozialistok Bilborako dugun proiektua salduko dut. Kalera irten beharra dugu gure mezua igortzeko eta aurrera egiteko», adierazi du. «Bizilagunen babesa izan nahi dut, aldaketa esparru denetara irits dadin. Hiria mugiarazi behar dugu», esan du amaitzeko. Ekitaldian zehar, Espainiako beste hiri batzuetako alkateek bat egin dute aurkezpenarekin, eta, horretarako, zenbait bideoren bitartez, Alfonso Gili babesa adierazi diote, adibidez, Vigoko alkate eta EPUFko (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa) presidenteak, Abel Caballerok. Mon, 03 Dec 2018 06:29:00 GMT