Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Ezagutu gaitzazu

partekatu  partekatu

Rodolfo Ares

Ourensen jaio zen (1954). Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Industri maisua da.  2009tik 2012ra Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua izan da, Patxi López Lehendakari zenean.  Haren agintaldiaren ezaugarria, terrorismoaren aurka “zero tolerantzia” politika burutzea izan zen; horri esker, 2010eko urrian ETAren terrorismo-ekintzak behin betiko amaitutzat eman ziren.

1977tik PSE-EEn dago, eta ordutik hona Euskal Sozialistak ordezkatu ditu administrazioaren maila guztietan.  Bilboko Udalean, 1983tik 1990era bozeramaile, alkateorde eta Hirigintza, Zirkulazio eta Garraio Arloko ordezkari izan zen.  Bilbao Ría 2000  sozietatearen sorrera sustatu zuen eta 1991an alkatetzarako hautagai izan zen.

1990an Bizkaiko Foru Aldundian diputatu nagusiordea eta Hirigintza eta Ingurumen Saileko Foru Diputatua izan zen; kargu horretan egon zen 1991eko Udal Hauteskundeetan Bilboko Alkatetzarako PSE-EErengatiko  (PSOE) hautagai-zerrenda aurkeztu zuen arte.

1994tik Eusko Legebiltzarreko kide da.

UGT Sindikatuan afiliatuta dago eta horren Bizkaiko Batzorde Betearazleko kide izan zen.