Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETA

Gobernuak klima-aldaketaren aurkako politikak bultzatzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarra oso kezkatuta dago klima-aldaketa globala asko azkartzen ari delako, eta nazioarteko komunitate zientifikoak egiaztatu duelako. Horren eraginak, halaber, klimatologian eta euskal ekosistemetan antzeman daitezke. Hala, Legebiltzarrak bere gain hartzen du, bere eskumenen barruan, klima-aldaketaren eta energiaren esparruetan aurkezten zaizkion ekimenak bultzatu eta dinamizatzeko konpromisoa, ahalik eta adostasun politiko handiena bilatuz.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari iradokitzen dio klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta trantsizio energetikoaren politikak premiaz garatzeko, bai eta horiek arintzeko eta egokitzeko nazioartean ezarritako helburuak betetzeko ere; lurralde jasangarri, bidezko eta solidarioaren alde Euskadiren konpromisoa berretsiko da.
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari iradokitzen dio Legebiltzarrera ekartzeko Euskadiko Klima Aldaketaren Legearen aurreproiektu bat, 6 hileko epean, euskal gizartearen ekarpenak jasotzen dituen parte-hartze publikoko prozesu bizi eta egoki bat egin eta gero.
  4. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari iradokitzen dio sektore publikoa, pribatua eta, oro har, herritarrak informatzeko, prestatzeko, sentsibilizatzeko eta dibulgaziorako ekintzak bikoiztea, euskal gizarteari aukera emateko klima-aldaketak dakartzan erronken eta aukeren kontzientzia hartzeko.