partekatu
• ZUZENKETAK
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako garapen sozioekonomikoari buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak uste du Urdaibaiko Biosfera Erreserbak bultzatu behar duela bere balio ekologiko, paisajistiko eta kulturalen kontserbazioa, eskualdearen garapen ekonomiko eta sozial iraunkorrarekin batera.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, Jarduera sozioekonomikoen egokitzapen eta garapenerako egitarau berria egiteko esparruan, Partehartze Foro bate zar dezala non parte hartuko baituten eskualdeko eragile ekonomiko eta sozialek eta, modu koordinatuan Erreserbaren Lankidetzarako Batzordearekin, gogoetak eta ekarpenak egingo baitituzten Planaren edukia hobetzeko.