Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Sexu-esplotaziora bideratutako gizakien salerosketari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Euskadin Sexu-explotaziora bideratutako pertsonen salerosketari buruzko Diagnosia aurkeztu dezala, Trataren aurkako Mahaia osatzen duten adituekin, mugimendu feminista eta trata jasan duten emakumeen bizipenarekin egina izango dena. Diagnosiak, prebentziorako, arretarako, babeserako, erreparaziorako eta koordinaziorako gomendio eta hobekuntza proposamenak izango ditu eta 2019ko ekaina baino lehen aurkeztuko da. 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio horretarako osatutako Mahaiaren markoan eta aurrekontuarekin, Sexu-esplotaziora bideratutako Trataren aurkako Egitasmo Integrala egiteko. Plangintza hori, Eusko Legebiltzarrean, Mahai horretan adostu eta onartu ondoren aurkeztuko da. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio genero eta giza eskubide ikuspegia duten formakuntza proposamenak egiten jarraitzeko, zeresana daukaten sail ezberdinetatik, trataren antzemate goiztiarra egin dezaketen profesionalei zuzenduta. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Sexu-esplotaziora bideratutako pertsonen trataren aurkako protokoloak beraztertu eta eguneratzeko. 

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, trataren biktima diren emakume guztiak genero indarkeriaren biktimatzat hartzeko beharrezkoak diren legezko neurri zein administratiboak aztertu ditzala eta ondorioz, hauentzat aurreikusten diren baliabide eta zerbitzuetara sarbidea izan ditzatela.

5.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, sexu-esplotaziora bideratutako gizakien salerosketari buruz sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak bultzatu ditzala, prostituzio bezero edo eskatzaileeei zuzenduak bereziki. 

6.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio, Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioako Legearen 46. Artikulua bere osotasunean aplikatu dezala, arreta bizkor eta banan-banakoa bermatuz, eta beharrezkoa denean tratu bereiztu bat nazioarteko babesa bilatzen duen edozein pertsonari, arreta berezia jarriz transitoan doazen eta genero indarkeriaren arriskupean egon daitezken emakumen eta neskatoei, edozein naziotasun dutelarik ere. 

Modu berean, Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gorte Nagusiei eskatzen die, Pertsonen Trataren aurkako Lege Integrala onartu dezala, krimen honen aurkako borroka hobetzen laguntzeko, giza eskubide urraketa latz honen biktima diren pertsonen tutelaren ikuspegitik; Nazio arteko Hitzarmen eta Europar Zuzentarauak kontuan izan ditzala, nazioarteko eremuan lankidetza eta eskuartze mekanismoak ezarriz, sexu-esplotaziora bideratutako pertsonen trafikoan dabiltzan mafia kriminal eta sare internazionalen aurka.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Rafaela Romero