Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Espainiako Gobernuan izan diren aldeketek zabaldu ditzaketen eskenatokien inguruan

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak:

1.- Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die elkarrizketak abiatu ditzatela Estatutua betetzeko. Horretarako, aintzat har ditzatela Legebiltzarrak hartutako erabakiak, eta erreferentzia gisa har dezala 2017ko irailean transferentziei buruz bidalitako txostena. Txosten horrek jasotzen ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoak bere gain har ditzakeen gaiak eta zerbitzuak.

2.- Estatuko Administrazioari eskatzen dio sei hileko epean lan-egutegi bat aurkez dezala, egiteke dauden transferentziak burutze aldera. Egutegi horretan, garrantzia berezia eman diezaiela espetxeei eta Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketari, Estatutuaren Bostgarren Xedapen Iragankorrean jasotako baldintzetan.

3.- Espetxe politika berri bati ekiteko beharra aldarrikatzen du, albo batera utziko dituena bai salbuespen-neurriak, bai preso dauden pertsonen zigorrak betetzeko gizarte- eta familia-errotze lekutik urruntzea. Horretarako, beharrezkoa da zenbait printzipio betetzea, adibidez indibidualizazioa, humanitatea, eta eragindako kaltea aitortzea.

4.- Euskal erakundeen eta Estatuaren artean harreman-garai berri bat irekitzea premiatzen du, ekidingo duena Ganbera honek onartutako arauak sistematikoki errekurritzea Konstituzio Auzitegiaren aurrean, eta ahalbidetuko duena aurretiaz aurkeztutako errekurtsoen ondoriozko disfuntzioak berrikustea.