Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Eskola-jantokien egungo ereduak behar dituen aldaketei

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak beharrezko deritzo eskola-jantokien kudeaketa-eredu posibleen azterketarekin jarraitzea. Helburua da aukera bideragarriak ahalbidetzea kudeaketa deszentralizatua hautatzen duten ikastetxeei. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lau hileko epean amaitu dezala kudeaketa-eredu anitzen azterketa, bideragarritasun juridikoaren ikuspegitik, eta zehazki, ikastetxeen kabuzko kudeaketa eta tokiko erakundeen elkarlanez egindako kudeaketa.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, baldin eta juridikoki bideragarriak liratekeen aukerak badaude, proposatu dezala jantokien araudiaren idazkera berri bat, aurretiaz hezkuntza komunitateari kontsultatuta. Idazkera berri horrek, betiere, bermatu beharko ditu zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna, hala nola langileen lan-baldintzak.

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, kasu horretan, arau proposamen berriak bere baitan har dezala egun indarrean dagoen sistemaren aldaketa.