Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Etxeko langileen lan-baldintza eta -eskubideei buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Osalani eskatzen dio Osakidetzarekin elkarlanean berrikusi ditzala istripuak identifikatzeko arreta-protokoloak. Bereziki, etxeko lanei dagozkienak. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Osalani eskatzen dio Ganbera honetara bidal dezala 2018ko hirugarren lauhilekoaren baitan etxeko lanen arriskuak Prebenitzeko Gida, modu egokian berrikusi eta egokitutakoa. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Osalani eskatzen dio Ganbera honetara bidal dezala 2018ko hirugarren lauhilekoaren barruan eskatutako azterketak: EAEko etxeko pertsona langileen egoeraren diagnostikoa eta estaldura premiak, eta ondorengo hauek bertan behera uzteak izango lituzkeen ondorioei buruzko analisi eta balorazioak: Ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuko 14.3 artikulua eta martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuko 4.3, etxeko langileek eszedentzian edo bertaratze-lanengatiko lanaldi murrizketan, prestazioak jasotzeko etxeko langileek duten eskubideari buruz. 

4.- Eusko Legebiltzarrak Osalani eskatzen dio behin azterketak amaituta lan mahai bat deitu dezala, non egongo baitiren tartean dauden Jaurlaritzako sailak eta EAEn ordezkaritza nagusia duten sindikatuak, horien edukiak garatze aldera. 

5.- Eusko Legebiltzarrak Lan Ikuskaritzari eskatzen dio jarrai dezala etxeko langileen sektoreko enplegu-agentzien jarduerari buruzko kontrola egiten. 

6.- Lanbidek lan egin dezala etxeko langileen enplegua erakartzeko, sektore horretako enpleguaren kudeaketan bitartekaritza eginez, helburu hori eraginkortasunez betetzeko beharrezko baliabide espezifikoak garatuz.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Gloria Sánchez