Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Naval ontziola enpresa publikoa bihurtzeari buruz

ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurrera jarrai dezala Eusko Legebiltzarrak iragan urriaren 11n aho batez hartutako akordioa garatzen. Akordio horren bidez, Jaurlaritzari eskatu zitzaion elkarlanean aritu zedila eskuhartze-gaitasuna duten eragile guztiekin, enpresari eta haren laguntzaile den industriari jarraikortasuna emateko. Horretarako, hainbat ekintza bultzatu zitzala, besteak beste, erakunde publikoek jabetzan parte hartzea.

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio mantendu ditzala bere ekintzetan urriaren 11n Legebiltzarrak aho batez hartutako akordioa, sektore pribatuarekin batera, Sestaoko La Navalen bideragarritasun industriala eta ekonomikoa bermatuko duen alternatiba bat egituratze aldera.

3.- Eusko Legebiltzarrak eskatzen du, Legebiltzarrak urriaren 11n aho batez hartutako akordioan adierazi bezala, areagotu dadila Espainiako Gobernuko Industria Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlana, La Navalen egungo egoerari konponbide bat ahalbidetze aldera, bereziki, etorkizunerako inbertsore baten bila laguntzen, eta baita balizko partehartze publikoan ere, beste erakunde publiko batzuekin batera, enpresaren bideragarritasuna bermatu ahal izateko. 

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Alexia Castelo de Sa