Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Hondarribiko Zaldunborda esparruan egin nahi duten makrooutlet proiektua gelditzeko eskatzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarra ekainaren 27ko 10/2019 Legean jasotzen den helburu honekin bat dator: “jarduera ekonomiko eta sozialak finkatzeko prozesuak arautzea eta, horrenbestez, interes orokorrerako ezinbestekoa den lurralde-orekari eusten zaiola segurtatzea; eta baldintzak zehaztea horien ezarpena erakartzeko lurralde-eremu aproposetara”.
  2. Eusko Legebiltzarrak berariazko babesa adierazten dio tokiko eta hurbileko merkataritzaren sektoreari, Gipuzkoan eta Euskadi osoan jarduera ekonomiko garrantzitsua baita.
  3. Eusko Legebiltzarrak aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzen laguntzen duten proiektu ekonomikoak babesten ditu, bereziki langabezia-tasa handienak dituzten eskualdeetan, hala nola Bidasoa eskualdean.
  4. Eusko Legebiltzarrak ingurumenaren eta lurralde-oreka jasangarriaren aldeko konpromisoa duela adierazten du.
  5. Eusko Legebiltzarrak, udal-autonomiari eta indarrean dauden legeei dien errespeturik handienetik abiatuta, Hondarribiko Udalari eskatzen dio Hondarribiko Zaldunborda inguruan egin asmo duten makrooutlet proiektuak errespetatu ditzala 10/2019 Legean –ekainaren 27koa, establezimendu komertzial handien lurralde-antolamenduari buruzkoa- jasotako xedapen eta baldintza guztiak.