Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Euskal ikertzaileek "brexit"aren ondorioz Erresuma Batuan izan dezaketen egoerari buruz

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateei eskatzen die ezen, beren unibertsitate-autonomiaren baitan, jarrai dezaten Erresuma Batuko unibertsitateekin eta ikerketa zentruekin elkarlanak sustatzen, mantentzen eta indartzen.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala ikasle eta irakasleen mugikortasunerako beka eta laguntza politika bat bultzatzen, bermatuko eta ahalbidetuko duena horiek jarduerak egin ditzaten Erresuma Batuan, Brexit osteko egoeran.
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala ikertzaileak atxikitzeko, erakartzeko eta aberriratzeko programak bultzatzen Ikerbasque programaren bidez, enfasi berezia jarriz Ikerbasque Basque Research Fellow programan.
  4. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala bere Zientzia eta Teknologia Politika bultzatzen, areagotzeko Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sistemaren nazioarteko elkarlana mundu mailako beste sistema batzuekin, eta berariaz Erresuma Batuarekin etorkizunean.