Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Familia-elkarguneak hobetzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Familia Elkarguneen kudeaketarako eta funtzionamendurako, Eusko Legebiltzarrak premiazko helburutzat dauka adin txikikoaren interes gorenaren printzipioa erabat errespetatzea.

2.- Eusko Legebiltzarrak adierazten du inplikatutako erakunde guztiek ikuskatu behar dutela goitik behera betetzen direla Europako Kontseiluaren Hitzarmenean -emakumeekiko indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako prebentzioari eta borrokari buruzkoan- jasotako neurriak.

3.- Eusko Legebiltzarrak uste du etxeko eremuan indarkeria-egoerak ematen diren kasuetan, funtsezkoa dela adin txikokoaren testigantza, modu objektiboan lortutakoa, eta ez estigmatizatzeko premisa jarraituz.

4.- Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio jarrai dezala aztertzen Elkarguneen funtzionamendua, beharrezko aspektuak hobetzen saiatze aldera.

5.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bermatu ditzala beharrezko baliabide teknikoak eta aurrekontuetakoak, ahalbidetuko dutenak etengabeko formakuntza eta kalitatezkoa bultzatzen jarraitzea, epaileak bidalitako familia elkarguneetan beren zerbitzuak ematen dituzten pertsonentzat, bereziki, genero ikuspegian eta emakumeen aurkako indarkerian.

6.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta Botere Judizialari eskatzen die beharrezko neurriak har ditzaten Familia Elkarguneetan judizialki adostutako neurriak betetzeko komunikazioa eta azkartasuna hobetze aldera.