Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Osakidetzan arnasgune funtzionalak izendatu eta garatzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Osakidetzari eskatzen dio, Osakidetzak bere buruari emaniko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planean jasotako lan-lerroak artez eta moldez gauzatze aldera zenbait zerbitzu-erakundetan esperientzia zehatz gisa abian jarritako lan-lerroan sakon dezala. 

Era berean, Eusko Legebiltzarrak Osakidetzari eskatzen dio goian aipaturiko esperientzia beste zenbait zerbitzu-erakundetara zabaltzea, zerbitzu-erakundeak kokatuta dauden tokian tokiko baldintza soziolinguistikoek uzten badute eta, edozein kasutan, esperientzian parte hartuko duten profesionalen onarpena baldin badu.

Azkenik, Eusko Legebiltzarrak Osakidetzari eskatzen dio, honako Legez Besteko Proposamena onartzen den egunetik 12 hilabeteko epean, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeari txosten zehatza aurkeztea, buruturiko ekintzen eta une horretan eskura dituen ebaluazio-datuen txosten zehatza hain zuzen ere.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Eneko Andueza