partekatu
• ZUZENKETAK
Euskadin eukaliptoa espezie inbaditzaile deklaratzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalik eta azkarren abian jar dezala Espezie Exotiko Inbaditzaileen Euskadiko Katalogoa sortzeko prozedura administratiboa.
- Eusko Legebiltzarrak eskumena duten sailei eskatzen die abian jar dezatela azterketa zientifiko eta tekniko bat, Eukaliptoak gure lurraldean duen egoera aztertuko duena, hala nola hazkunde azkarreko beste espezie batzuena, eta horrek lurrean, bioaniztasunean eta abarrean izan dezakeen eragina.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lan egin dezala eskumena duten beste erakundeekin batera, gure lurraldea eta bere bioaniztasuna babesteko ingurumen-politika egokienak sustatze aldera.