Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Prozesu bat bultzatzeari buruz tortura eta beste tratu edo zigor krudel, jasanezin edo apalesgarriak prebenitzeko mekanismoa sortzeko

OSOKO ZUZENKETA

  1. Nazio Batuen, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren eta Giza Eskubideen beste nazioarteko hainbat erakunderen gomendioak jarraituz, Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du atxilotutako pertsonak torturatzearen, gaizki tratzearen edo irauntzearen guztiz aurka dagoela, indarrean dauden arauek ezartzen duten bezala.

Horregatik guztiagatik, konpromiso aktiboa hartzen du eskubideen berme-sistema indartzeko eta prebentziorako neurriak bultzatzen jarraitzeko. 

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Ertzaintzaren tortura eta tratu txarrak prebenitzeko ereduan sakontzen. Eredu horren oinarri dira gardentasuna eta neurri zehatzak kontsolidatzea eta zabaltzea, adibidez, inkomunikazio-erregimenean atxilotutako pertsonentzako Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko medikuen artatzerako Protokoloa; inkomunikazio-erregimenean atxilotutakoen senideen arreta zerbitzua; atxilotuen bideograbaketa-sistema, hala nola inkomunikazio-erregimeneko galdeketen grabaketa. 
  1. Era berean, Eusko Legebiltzarrak Arartekoari eskatzen dio jarrai dezala torturaren eta tratu txarren prebentziorako ebaluazio- eta ikuskaritza-erakunde independente izateko duen zeregina betetzen, eta aldian aldian inspekzioen ondorioen berri eman diezaiola Legebiltzarrari.
  1. Eusko Legebiltzarrak Memoria eta Bizikidetza Ponentziari eskatzen dio, bere ondorioak egiteko, txosten bat eskatzeko aukera azter dezala, pertsona adituen partehartzea izango duena, eta bere kasuan organismo berri bat sortzea aztertuko duena, Euskadiko helduen edo adin txikikoen atxilotze-zentroetan edo askatasuna kendu dieten pertsonen zentroetan tortura prebenitzeko, edo Arartekoa finkatzea organismo independente gisa.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Rafaela Romero