Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

EAEra datozen pertsonei harrera integral eta zaintza egokia ziurtatzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio koordinaturik lan egin dezala inmigrazioaren alorrean lanean diharduten gainontzeko instituzioekin eta hirugarren sektoreko erakundeekin. Helburua da larrialdiko erantzun humanitarioa eman ahal izatea Euskadira iristen diren pertsona migratzaileei, bereziki zainduz prozesu migratzaileetan ahulenak diren kolektiboak: bakarrik doazen emakumeak, ibilbide migratzailean beren kargu seme-alabak daramatzaten emakumeak eta mediku arreta berezia behar duten pertsonak. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio garatu dezala 2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana eta indartu ditzala pertsona etorkinen integrazioa laguntzen duten programak. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gainontzeko euskal erakundeekin elkarlanean, elkarrekin lan egin dezala pertsona migratzaileen sare eta elkarteekin, Euskadiko herritar etorkinen integraziorako eta partehartze sozialerako Foroaren esparruan, integrazio-prozesuetan dituzten premiak eta zailtasunak lehen eskutik ezagutze aldera. 

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gainontzeko erakunde eta eragileekin batera lanean jarrai dezatela Euskadi izan dadin adierazpen arrazista eta xenofoborik gabeko lurraldea, eta horiek ekidingo dituzten herri-adostasunen bila.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Rafaela Romero