Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Administrazio publikoari eta herritarrek Euskadin dituzten eskubideei buruz

OSOKO ZUZENKETAK

  1. Eusko Legebiltzarrak konpromisoa adierazten du gizonen eta emakumeen arteko tratu berdintasunarekin, eta adierazten du euskal herritarrek eskubidea dutela diskriminatuak ez izateko beren sexu orientazioagatik, identitate sexogenerikoagatik, edo beren familia-ereduagatik. Eskubide hori euskal herritar guztiei dagokie eta ez gutxiengo batzuei edo kolektibo partikularrei. 
  2. Eusko Legebiltzarrak konpromisoa hartzen du ganbera honetan jatorri duen arau-ekoizpen guztiak txertatuta izan dezan printzipioa, tratu berdintasunarena eta ez diskriminazioarena sexuagatik, orientazio sexualagatik, genero identitateagatik edo familia ereduagatik. 
  3. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala neurriak bultzatzen, ahalbidetuko dutenak herritarrei ematen dien zerbitzuan ezaabatzea diskriminazioko ikur oro edonolako sexu orientaziorekiko, genero identitaterekiko edo familia eredurekiko. 
  4. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala beharrezko neurriak hartzen bere dokumentazio adminsitratiboa egokitze aldera sexu eta genero aniztasunera eta familia eredu anitzetara, egokitze horrek ekidin gabe otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritako aurreikuspenak betetzea, sexu-aldagaia sartzeko betebeharrari buruz azterlanetan, estatistiketan eta datu-bilketetan.
  5. EUsko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bermatu dezala sexu orientazioari, genero identitateari eta LGTBI pertsonek adierazitako ezaugarri sexualei buruzko konfidentzialitatea.