Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Nekazaritzako elikagaien euskal arloaren eta horrek Agenda 2030ari eta garapen jasangarrirako helburuei egin diezaiekeen ekarpen efizientearen gainean

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:

  1. Benetan lerrokatu ditzala Euskadiko politika publikoak, Elikaduraren eta Gastronomiaren Balio Katearen esparruan, Nazio Batuen 2030 Agendarekin; eta eremu horretan ikustarazi dezala 2030 Agenda ezartzearen ekarpena eta Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzea.
  2. Eremu horretan tramitatzen den araudi guztiarekin batera jartzea esperotako eraginari buruzko Memoria 2030 Agenda betetzeari dagokionez, Euskadi Basque Country 2030 Agendan ezarritakoarekin bat.
  3. Urteko jarraipen-txostena egin dezala Elikadura eta Gastronomiaren Balio Katearen esparruan egindako jarduerei buruz, 2030 Agendan ezarritako helburu eta xedeei lotuta daudenak.
  4. Elikaduraren Klusterraren esparruan elkarlana eginda, dagoeneko ezarritako praktika onak identifikatzeko, horiek txosten batean jasotzea eta hedatzea adibide eta eredu gisa baliagarri izateko beste empresa batzuentzat, sektorean traktore-efektua gauzatuz.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Txarli Prieto