Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Gasteizerako uholdeen kontrako planari buruz.

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala eta, posible bada, areagotu ditzala baliabide ekonomikoak, inbertsioak egiteko Zadorra eta Vitoria-Gasteizko erreken Mugaketa Hidrologikoaren Uholde Arriskua Kudeatzeko Planean aurreikusitako uholde-arriskuak kudeatzeko eta prebenitzeko jardueretan. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio saiatu dadila aurreratzen URA Uraren Euskal Agentziaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren artean 2012an sinatutako Akordioan aurreikusitako jarduerak, oraindik ere jaso gabe daudenak 2021ean amaitzen den Ebroko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuen Kudeaketa Planaren lehen horizontean. Horretarako, indartu dezala elkarlana Udalarekin, Zadorrako jardueren laugarren faseko proiektuaren azken definiziorako, udal erakundeak idatzi beharrekoa, aipatutako akordioaren arabera. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Vitoria-Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari eskatzen die premiaz gauzatu dezatela Zadorrako jardueren hirugarren faseko proiektuaren eguneratzea eta gauzatzea, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz proiektua idazteko eta tramitatzeko, Uraren Euskal Agentzia-URAren bitartez.