Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Europako Batzordeak 2021-2027 aldirako nekazaritza-politika erkidea (NPE) eta lurralde-garapenerako eta kohesiorako funtsak finantzatzeko aurrekontu-murrizketekin egindako proposamenari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1- Eusko Legebiltzarrak nekazaritza-, abere- eta baso-sektoreari (Euskadirako ezinbesteko ekintzak izaki) bere babesa eman dio, Euskal Autonomia Erkidegoko BPGari egindako ekarpenagatik, eta ingurumena, lurralde-antolamendua eta biztanleria mantentzen eta gure landa-inguruko balio sozialak eta kulturalak transmititzen laguntzeagatik, eta are gehiago, beste jarduera batzuekin bateratze-elementu bat izateagatik, esate baterako, natura-aisia, turismo edo ekoizpen energetiko berriztagarria.

2-.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio foru-aldundiekin batera etorkizunera begira dagoen, berritzailea, kalitatezkoa eta jasangarria den eta onespen soziala duen nekazaritzako elikagaien sektore bat sustatzen duten politiken garapenean aurrera egiteko. Horretarako, gazteak landa-ingurunean sartzea eta emakumeek landa-ingurune horretan duten rola sustatuko da, sektoreari egonkortasun handiagoa ematen dioten mekanismoak garatuz, eta gure nekazari, abeltzain eta basoko langileen interesak defendatuz.

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio etengabeko erreformen baitan ez dagoen NPE bat lortzeko lan egiteko, gaur egungo bi oinarriak mantentzen dituena: EB laguntza zuzenak eta EBk eta Euskadik batera finantzatutako landa-garapenaren politika. Horrez gain, hirugarren oinarri bat sortzeko eskatzen dio, Bruselak finantzatzen duena, merkatuen krisien aurrean babes-mekanismo modura.

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2006an Eusko Jaurlaritzaren finantzapean publikatu zen eta Eusko-Ikaskuntzak argitaratu zuen “Coste de la no agricultura en el País Vasco” lanaren eguneraketa-dokumentu berri bat egiteko, desagrarizazioaren kostuak kontuan hartuta, baita aurpegia eman behar diogun erronka demografikoa ere. Dokumentu hori Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordean aurkeztuko da.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Txarli Prieto