Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Gasteizko Mendiak parke natural izendatzearen inguruan

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarraipena eman diezaiola Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana egiteko espedientearen tramitazioari Gasteizko Mendien eremurako. Helburua da babes-figura egokienaren bidez espazio natural hori babestea, transformaziorako eta balio naturalen galerarako arriskuaren aurrean.

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio batu ditzala inplikatutako eragileak eta abian jar ditzala herritarren partehartzerako prozedura egokiak espedientearen tramitazioari dagokionez. Helburua da erabakiak hartzeko ahalik eta adostasun handiena lortzea. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio tramitatu dezala espedientea. Helburua da egungo euskal legealdia amaitu aurretik amaitzea. 

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Arabako Foru Aldundiarekin batera, kontzejuen eskumenak errespetetaturik, osatu ditzatela historikoki egin duten mendien kudeaketaren usadio eta ohiturak –espazio naturalaren kontserbazio egoera ona ahalbidetu duena-, espediente horren ondoriozko espazio naturalaren kudeaketa-tresnan.

5.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Arabako Foru Aldundiarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin batera modu koordinatuan lan egin dezatela Arabako lurralde historikoaren garapen iraunkorrean, eta bermatu dezatela nekazaritzako eta abeltzantzako jardueraren bateragarritasuna lurraldeko ondare naturalaren kontserbazioarekin.