Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EE eta EAJ arteko negoziaketa

PSE-EEk eta EAJk euskal gobernagarritasuna aztertzeko egin duten bilera “emankorra eta positiboa” izan da

Iñaki Arriolak, Miguel Ángel Moralesek, Begoña Gilek eta José Antonio Pastorrek ordezkaritza sozialista osatu dute, eta EAJko Koldo Mediavilla, Joseba Egibar, Josu Erkoreka eta Jesús Peñarekin bildu dira

1. argazkia
Reunión entre PSE-EE y PNV celebrada el pasado 4 de octubre. FOTO | Socialistas Vascos

Euskal Alderdi Nazionalistako eta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrako ordezkariak goizean bildu dira, Euskadiko hurrengo legegintzaldiko gobernagarritasuna aztertzeko alderdi biek ireki duten elkarrizketen esparruan.  Euskal Alderdi Nazionalistatik Koldo Mediavilla, Joseba Egibar, Josu Erkoreka eta Jesús Peña egon dira bileran.  Bestalde, Iñaki Arriolak, Miguel Ángel Moralesek, Begoña Gilek eta José Antonio Pastorrek osatu dute ordezkaritza sozialista.

EAJk osaketa politikoei emandako agiria, “Akordiorako 10 topaketa-ardatz”, egiaztatzeko egin da bilera.  PSE-EEk aipatutako proposamena dela-eta, erantzun globala eman dio.

Ordezkaritza biren arteko bilera emankorra eta positiboa izan da, eta erabaki dute jarraituko dutela irekitako eztabaidaren barruan dauden gaien inguruan sakontzen. Helburua, akordio politiko egonkorrak lortzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan gobernagarritasuna ahalbidetzearren.

Ordezkaritzek erabaki dute hasitako elkarrizketa-prozesuarekin jarraitzea; horretarako, metodologia bat finkatu dute, baita beste bilera batzuetarako egutegia ere, eta bilerak neurrizkoak izango dira eraginkorrak izateko.