PSE-EE PSOE Socialistas Vascos, Euska Socialistak

  • Hasiera
  • webgunearen mapa
  • Abisu legala
  • Emaila
  • Gogokoak
Patxi Lopez-en Bloga
Antonio Rubial Fundazioa
Argazkitegia
Iritzi Kanala

agenda

mes anterior

Otsaila 2012

mes siguiente
AAAOOLI
 0102030405
06070809101112
13141516171819
202122
23
242526
272829 

Patxi López

Aurkezpena

Patxi López

Portugaleten (Bizkaia) 1959ko  urriaren 4an jaio zen eta Enkarterrietako langile-familia batekoa da.  Ideia sozialisten giroan bizi da txiki-txikitatik:  aita, Eduardo López Albuzi, “Lalo”, euskal sozialismoko buru historikoa zen.

Industria Ingeniaritzako ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean.  Euskadiko Ezkerraren Gazteetan sartu zen 1975. urtean eta 1985ean idazkari nagusi hautatu zuten; kargu hori izan zuen 1988. urtera arte.  Halaber, 1977an Euskadiko Alderdi Sozialistan sartu zen eta 1988an  Batzorde Betearazleko kide egin zen. Kongresurako diputatu aukeratu zuten Bizkaitik 1987. urtean, José Antonio Sarazíbar ordezkatzeko. Horrela bada, kongresuko bigarren diputatu gazteena zen, José Luis Rodríguez Zapateroren atzetik.  Aulkian izan zen legegintzaldia amaitu arte, 1989ra arte.

1991an PSE-EEko antolaketa idazkaritza hartu zuen baina kargu hori utzi zuen 1995ean Bizkaiko sozialisten erakunde idazkaritzaz arduratzeko 1997ra arte.  Urrian Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi aukeratu zuten eta 2000. urtean berriz eman zioten kargu hori.  2002ko martxoaren 23an PSE-EEko idazkari nagusi izendatu zuten, PSOEko Batzorde Federaleko kide da eta 1991etik Eusko Legebiltzarreko diputatu da; Eusko Legebiltzarrean "Soziaslitas Vascos - Euskal Sozialistak" Taldeko presidentea izan zen 2009. urtera arte.
2009ko martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak burutu ondoren, Partido Socialista de Euskadi - Euskadiko Ezkerrak inbestidura akordio bat egin zuen Alderdi Popularrarekin.  Bi alderdien artean ganberako 75 aulkietatik 38 lortu zituzten.

Maiatzaren 5ean, Patxi López Lehendakari izendatu zuten PSE-EE, PP eta UPyD alderdien botoekin eta maiatzaren 7an Gernikako haritzean karguari zin egin zion; ordura arte gainontzeko lehendakariek erabilitako formula erabili beharrean, ondokoa esan zuen:
Eusko lur gainean zutunik, zuon, herritarren ordezkarion aurrean, Gernikako arbolaren azpian, asabez gomutatuz, legea errespetatuz  nire agintea ondo betetzeko hitza ematen dut.”

KONEKTA ZAITEZ
PSE-EE-rekin

PSOE-EE (PSOE) SOCIALISTAS VASCOS, EUSKAL SOZIALISTAK

Sar zaitez JSE-Egaz-ren BLOG-ean

Jarraiguzu eta parte hartu SARE SOZIALETAN

  • Twitter
  • Youtube-ra jo, lehio berri batean
  • Flickr