Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Erreforma fiskala

PSE-EEk eta EAJ-PNVk neurri fiskalei buruzko proposamen bat adostu dute 2018rako

Hiru lurralde historikoetako aldundiek neurriak argitara emango dituzte ostegun honetan gardentasun-atarian, eztabaidatu eta onar ditzaten, Batzar Nagusietara igorri aurretik

1. argazkia
Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos (Archivo)

PSE-EEk eta EAJ-PNVk hiru lurralde historikoetako araudi fiskala berrikusteko prozesua amaitu dute gaur; eta, horrela, indarrean den zerga-araudia hobetzeko eta eguneratzeko konpromisoa bete dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gobernu-erantzukizunak partekatzen dituzten alderdi biek 2018ko ekitaldirako araudi fiskaleko proposamen bat adostu dute. Aldundi bakoitzak izapidetuko du proposamena, zerga-neurriei buruzko foru-arauaren proiektu gisa.

Proposamen horrek PFEZ gaur egun dagoen moduan mantendu du; izan ere, aldaketa txiki batzuk proposatu bazaizkio ere, aldaketek ez diete eragingo zergadun gehienei. Bestalde, sozietateen eta ondarearen gaineko zergari zenbait aldaketa ekarri dizkio. Akordioaren xedea izan da erreferentzia erakargarria mantentzea enpresen inbertsiorako, kalitatezko enplegua sortzeko eta zerbitzu publikoak mantentzeko adina baliabide bermatzeko.

PSE-EEren eta EAJ-PNVren artean adostutako zerga-neurriei buruzko proposamenak gaur egungo araudia hobetzea eta 2013an onartutako erreforma fiskalean adierazitako helburuak lortzeko sakontzea ditu helburu. Horri dagokionez, alderdi biok balantze positiboa egin dugu eman diren datuak ikusita. Proposamena ostegun honetan argitaratuko da erakunde bakoitzaren gardentasun-atarian, eta egoki diren Batzar Nagusieiei igorriko zaie, eztabaidatu eta onar dezaten.