Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Estatutuaren erreforma

PSE-EEk López Basaguren proposatuko du autogobernua eguneratzeko proiektua egiteko adituen talderako

1. argazkia
El catedrático de Derecho Constitucional, Alberto López Basaguren, en una conferencia ofrecida el 24 de enero de 2014 en Bilbao bajo el título "Federalismo, por qué y para qué" | Foto: Socialistas vascos.

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak Alberto López Basaguren zuzenbide konstituzionaleko katedraduna proposatuko du Euskadiko autogobernua eguneratzeko testu artikulatua eratuko duten adituen taldeko partaide izan dadin. Testu hori, geroago, Ganberak izapidetuko du.

López Basaguren ospe handiko ikertzailea da, eta, lan akademiko ugari egin ditu. Besteak beste, honako hauek ikertu ditu: nazioartean dauden deszentralizazio ereduak, Europako integrazio-prozesua, Espainiako autonomia-erkidegoen sistemaren garapena, Euskadiko antolaketa instituzionala eta aniztasunaren bermeak. Lan horien gaiak lotuta daude autogobernuaren ponentzian legebiltzar-talde guztiek planteatu dituztenekin.

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak konfiantza du talde horren lanari esker testu artikulatu bat eratzeko aukera egongo dela, bai eta gure eskumenak errealitate sozialera egokitzeko eta, eraginkortasuna eta efikazia hobetzeko, botere publikoen arteko barne-harremanak berrantolatzeko ere. Ondoren, Legebiltzarrak bere gain hartuko du proposamen bideragarri eta erabilgarria eratzeko ardura, indarrean dagoen Estatutuak jasotakoak baino hitzarmen zabalagoak egiteko eta indarreko ordenamendu juridikoa errespetatzeko, 2017ko urtarrilaren 26ko aginduak ezartzen duenez.

ALBERTO LÓPEZ BASAGURENEN KONFERENTZIA: FEDERALISMOA, ZERGATIK ETA ZERTARAKO