Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOE

PSE-EE-ko Batzorde Exekutiboaren Komunikatua

Gure alderdian egunotan gertatu diren gauzak direla-eta, Euskadiko Batzorde Exekutiboak:

1. argazkia
Comisión Ejecutiva del PSE-EE

1.- Legaltasunarekiko konpromiso sendoa duela adierazten du; PSOEren Estatutuetan jasota dago eta Batzorde Exekutibo Federalak eta Idazkari Nagusiak ordezkatzen dute.

2.- Batzorde Federalaren deialdiaren aldekoa da, Idazkari Nagusia hautatzeko prozesurako zein PSOEren hurrengo Kongresua egiteko egutegia onetsi behar baita.

3.- Ulertzen du Kongresuaren hitzordu demokratikoak lagundu behar duela azken egunotan agertu diren aldeak ebazteko.  Primarioen eta Kongresuaren deialdiaren bidez, PSOEko afiliatuek hitz egin ahal izango dute, barne-demokrazia egikaritzeko modu bat da; izan ere, hala egin zen Pedro Sanchez aukeratu zenean eta 2014ko Ez-ohiko Kongresuan.

4.- Espainiar gizartean proiektu eta lidergo argiak eskatu dizkigu.  Eta Batzorde Exekutiboko kide batzuek azken orduotan hartu duten erabakiak, kargua uztekoak, ez du lagundu, are gehiago Kongresua egingo zela, eta ideiak, proiektua eta lidergoak demokratikoki eztabaidatzeko atea irekiko zela jakinda.

5.- Batzorde Federalean kide guztiek izango dute aukera argi esateko zer iritzi duten Espainiako gobernagarritasunari buruz. Euskal Sozialistok uste dugu aukera garela PPren aurrean, ezin dugula eskuineko gobernuaren alde egin, ez aktiboki ez pasiboki, eskubideak murrizten dituzten politikak ezartzen jarrai dezan, ez baitie desberdintasunei aurre egiten, sustatu baizik, eta etengabe jartzen baitute zalantzan euskal autogobernua.

KONTSULTATU PSOE-REN EZ-OHIKO KONGRESU FEDERALAREN EGUTEGIA