Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Zuzendaritza batzordea

PSE-EEk eta Batzordeak uste dute industria plan bat ezarri behar dela Navalen etorkizuna bermatzeko

1. argazkia
Reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE con el Comité de Empresa de La Naval en Bilbao. Fotos | Socialistas Vascos

PSE-EEren Zuzendaritza Batzordearen ordezkaritzak, Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendia buru izanik, Navalen enpresa batzordeari jakinarazi dio ziur dagoela ontziolak etorkizuna izango duela eta enpresaren jarraipena bermatzeko bide guztiak aztertu behar direla, Euskadin puntako enpresa baita teknologian eta ezagutzan, eta, gainera, lan karga handia du. Kontuan hartuta bertako jarduerarekin loturiko lan zuzenaren eta zeharkakoaren bolumena (gutxi gorabehera 2.000 lanpostu), eta Bizkaiko ezkerraldeko ekonomian duen eragina, sozialisten ordezkaritzaren iritziz, esku hartzen duten eragile guztiek ahalegina egin behar dute egungo egoerak ekarritako ziurgabetasun egoerarekin amaitzeko.

PSE-EEk, gaur Bilbon Batzordearekin izan duen bileran, babesa erakutsi du negoziazio mahaiko langileen ordezkariek eginiko proposamenari dagokionez. Negoziazio mahai horretan, enpresariak, sindikatuak eta hainbat erakunde egon dira irtenbide bat aurkitu nahian. “Bide egingarriena bilatzean, ezinbestekoa da Navalentzat industriako bazkide bat bilatzea, industria eta ekonomia plan serio batekin lotuta egotea, eskaria eta merkatu zorrotz batean lehiatzeko ahalmena duen enpresa baten bideragarritasuna bermatzeko” defendatu du Idoia Mendiak Enpresa Batzordearekin eginiko topaketaren amaieran.

Era berean, Sozialisten zuzendaritzak uste du beharrezkoa dela lehiaketa prozesuaren jarraipena egitea. Prozesu hori pasa den astean jarri zuten martxan, akziodunek hala erabakita, ekintza guztiak enpresaren jarraipena bermatzera bideratuta egoteko. Euskal Sozialistak ziur agertu dira Navalek eskatu dezakeen edozein erregulazio espedienteren aurrean izango duten irmotasunaz.

PSE-EEk, gainera, Ezkerraldearekin duen konpromisoa berretsi nahi du. Konpromiso hori, besteak beste, inguruko ekonomia eta enplegua suspertzeko neurriak eskatzean islatu da, dinamizazio plan zehatzen bidez. Enpresa Batzordearen bileran, Idoia Mendiaz gain, beste hauek ere izan dira: PSE-EEren Antolaketa arloko idazkari Miguel Ángel Morales, Zuzendaritza Batzordeko kide diren Alberto Alonso eta Javier Lasarte, Alexia Castelo legebiltzarkidea eta Sestaoko Udaleko bozeramaile sozialista David Salso.