Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #28A

POSTA BIDEZ BOZKATZEKO prozedura

1. argazkia

Posta bidezko botoa hauteskundeen egunean dagokien herrian egongo ez direla dakiten pertsonek eska eta gauza dezakete, baita gaixorik edo ezinduta daudenek ere, apirilaren 28an hauteslekuetara joan ezin badute.

Eskatzaileak pertsonalki joan behar du hurbilago duen Postetxera eta funtzionarioari eskaera egin behar dio, eta horretarako, beharrezkoa da jatorrizko NANa aurkeztea. Zerbitzua doakoa da beti.

Ondoren, inprimaki bat beteko du. Inprimaki hori, bere probintziako Hauteskunde Erroldaren Ordezkaritzari erroldan inskribatuta dagoela adierazten duen ziurtagiri bat eskatzeko da. Eskaera posta ziurtatuz bidaliko da.

Eskaera egin nahi duen pertsona gaixorik ala ezinduta badago eta ezin bada postetxera joan, bere ordez bulegora joango den pertsona bat izendatu ahalko du.

Horretarako, beharrezkoa izango da daukan gaixotasuna ziurtagiri mediko baten bitartez justifikatzea. Egiaztagiri hori doakoa da. Horrez gain, notario-ahalorde bat ere lortu beharko du. Agiri hori ere doakoa da.

Azken agiri hori lortzeko beharrezkoa izango da notario bat ezinduta dagoen pertsonaren etxera joatea eta hark, ziurtagiri medikoa ikusi ondoren, ezinduaren ordezkari gisa jardungo duen pertsonari baimena emango dio.

Une horretatik aurrera, eskatzailearen ordezkariak postetxera joan beharko du ordezkatzen duen pertsonaren izenean posta bidezko boto arrunt bat gauzatzeko.

Hauteskunde Erroldaren Bulegoak egun batzuk geroago hauteskundeetako agiri hauek bidaliko dizkio:

Alderdi guztien boto-txartelak.
Hauteskundeetako gutun-azala.
Erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
Bozkatzea dagokion mahaiaren helbidea duen gutun-azala.
Azalpen-orria.

Dokumentazio hori guztia etxera eramango diote eta NAN aurkeztu beharko du hori jasotzeko. Une horretan etxetik kanpo egonez gero, gutunontzian ohar bat utziko dute agiri horiek postetxean jasotzeko, eta horretarako ere, beharrezkoa izango da NANa aurkeztea.

Bozkatzeko agiriak eskuratu ondoren, boto-txartela dagokion gutun-azalean sartu behar du. Gutun-azala eskatzailea erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiriarekin batera sartuko da hauteskunde-mahaira zuzendutako gutun-azalean, eta posta ziurtatuz bidaliko da dohainik.



“Posta bidezko botoa” eskatzeko azken eguna: Apirilaren 18a.