Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #EuskadiNecesitaJóvenes

JSE-Egazen #EuskadiNecesitaJóvenes gazteen lan-prekarietatearen aurkako kanpainaren aurkezpena

Azahara Domínguez: “Gazteok bidezko berreskurapena eskatzen dugu guztiontzat, eta hemen gaude entzun gaitzaten”

1. argazkia
Presentación de la campaña #EuskadiNecesitaJóvenes de JSE-Egaz contra la precariedad laboral juvenil Foto | Socialistas Vascos

2017ko hirugarren hiruhilekoan 16 urtetik 29ra bitarteko Euskadiko gazteen langabezia-tasa % 17,2 izan da, 16 urtekoen eta gorakoen biztanle orokorren tasaren gainetik (% 11,5).

Euskadiko 2017ko hirugarren hiruhilekoaren BAIren datuen arabera, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen artean langabezia-tasa % 17,2koa izan da Euskadin. Datu horien aurrean, Euskadiko Gaztedi Sozialistek #EuskadiNecesitaJóvenes izeneko kanpaina atera dute. Haren bitartez, gizarteari eskatu nahi diote gazteak aintzat har ditzatela, antza denez, datu ekonomikoak hobetzen ari diren unean.

“2017. urtea ez da erraza izaten ari euskal gazteentzat” baieztatu du Euskadiko Gaztedi Sozialisten idazkari nagusiak, Azahara Domínguezek. “Gazteak dira hobeto prestatuak daudenak gaur egun. Hala ere, lan-egoera txar batekin topo egiten jarraitzen dute: lan-prekarietatea eta aldi baterako lanak dira gazteen egunerokoa”. Idazkari nagusiak baieztatu zuen "lehen enplegua lortzea funtsezkoa dela gazteen egoera hobetzeko. Erakunde publikoek prestakuntza bikoitzeko planak hobetzen jarraitu behar dute, eta bermatu behar dute parte-hartzaileek baldintza duinak izatea”.

“Enpresek krisi ekonomikoa gainditu dutela iragarri bitartean gazteoi kantitate eta baldintza prekario beretan kontratatzen gaituzte oraindik”, eta gehitu du, “ez dugula susperraldia inondik ikusten, ez gureganako kontsiderazioan ez eta balorazioan ere .”

“Egoera hori ezin da jasan eta ezin zaio eutsi epe ertainean” aipatu du Domínguezek, “180 graduko bira bat eman behar zaio egoerari. Gazteentzako enplegu-politikei bira eman behar zaie; Eusko Jaurlaritzak egin behar du hori”.

Idazkari nagusiaren aburuz, “sozialisten bereizgarri izan da beti gizartea oro har hobetzeko borrokatu dutela, eta, bereziki, euskal gazteriaren alde borrokatu dutela”. PSE-EEren eta EAJren artean egindako akordioa horretarako bideratuta dago: 2017 Enplegu eta Suspertze Ekonomikoko Programa Marko bat onartuz, 2017an langabezia-tasak % 10en azpitik kokatzea. Lehentasuna emango zaio lan-munduan txertatzeko zailtasun handiagoak dituzten kolektiboen (besteak beste, gazteek) enplegagarritasuna suspertzeko eta laguntzeko zein ekintzaileei laguntzeko jarduketei. Halaber, apustua egingo da I+G+b-ren alde, gazteak itzultzeko programen alde… Horiek dira euskal gazteek bizi duten egoera hobetzeko zenbait elementu”.

Idazkari nagusiak, halaber, arreta jarri nahi izan zuen une honetan lanik gabeko emakumeak gizonak baino gehiago direla. “Genero-kontuagatik, emakume batek aukera gehiago ditu langabezian egoteko”. Domínguezen aburuz, egoera hori bidegabekoa da erabat, eta plan espezifiko bat eskatzen du emakumeak lan-munduan txertatzea errazteko. “Emakumeen langabezia-tasa murrizteko egiten ari zen lana gelditu da, eta hori kezkagarria da. Industrian enpleguaren berreskurapenari esker, generoagatiko enplegu-desberdintasunak handitu litezke agian. Emakume gazteei mezu bat igorri behar diegu: beren ondoan gaude, hobekuntza ekonomikoaren protagonista izan daitezen. Gure esku dago”, gehitu du.

“Ez dugu kolektibo bat ere ez ahaztuko bidean. Gazteok bidezko susperraldia eskatzen dugu, eta hemen gaude entzun gaitzaten”. Domínguezentzako gazteei eskaintzen zaien enplegu prekarioen bidez gizartearen aldetik jasotzen duten mezua oso penagarria da, eta gizarte-eragile guztiei eskatu zien “kolektibo hori ez ahazteko datuak hobetzen ari direla dirudienean. Gazteak aintzat hartzen dituen gizarte batek etorkizunera begiratzen du, eta merezi duen gizartea izango da”.