Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “2015ak 82 berria izan behar du. Aldaketaren urte berria"

Pedro Sanchezek Eibarreko Coliseo Antzokian mitin bat eskaini du Euskadira egindako bisita amaitzeko. Antzokia txiki gelditu da, pertsona asko agertu baitira Gobernuko Presidentziarako hautagaiaren alde

Eibarreko alkateak, Miguel de los Toyosek, eta PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, PSOEko liderrari eman diote Euskal Sozialisten bermea.

Mitina egin aurretik, Pedro Sanchezek eta Idoia Mendiak Eibarreko Tekniker IK-4 instalazioak bisitatu dituzte

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, nabarmendu du "Euskadin PSOEk zuzendutako aldaketa behar dugula, Euskadi oso ondo egon delako Sozialistok gobernatu dugunean"

Mendiak nabarmendu duenez, "Madrileko Gobernu Sozialistek sustatu dituzte Euskadi eraldatzeko eta modernizatzeko proiektu handiak” Gure autogobernua.  Estatutua eta Ituna.  Sozialisten sinadura dute"

Idoia Mendiak —eta gaur bere urtebetetzea da— gogoratu du Eibarrek esanahi berezia duela Sozialisten historian. Hor egin zen 76an PSOEk demokrazian egindako lehen mitina.

Gainera, “Felipe  hemen izan zen 82an irabazi baino lehen. Hemen izan zen, ondo gogoratzen dugu, Patxi Feliperekin 2009an, Euskadin aldaketarako hauteskundeak izan ondoren.  Ametsen antzoki berezia dugu hau.  Gure konkista handien lehen etapa”.

“Gobernura iritsi baino lehen presidente sozialistek bete beharreko tramite bat egiten ari zara”, esan dio Pedro Sanchezi.

Pedro Sanchezek katalanei eta espainiarrei sezesionismoaren aurrean garaitu beharra azpimarratu die, “legearen, politikaren, erreformaren eta bizikidetzaren indarrarekin 

Abenduaren 20aren ostean, sozialistok “espainiar gehiengoarentzako geroa eraikiko dugu, Rajoy ez baitie ezer eskaintzerik"

Sanchezek gogoratu duenez, PPk aberria eta ondarea nahasten dituen bitartean, "eta Suitzara eramaten dute aipatutako ondarea”, sozialisten ustez aberria “eskola publikoetako ikasgeletan dago, beketan, Gizarte Segurantzako ospitaletako logeletan edo adinekoen egoitzetan" 


Pedro Sánchez e Idoia Mendia visitan Tekniker en Eibar

Mitin de Pedro Sánchez, Idoia Mendia y Miguel de los Toyos en Eibar

 

Pedro Sánchez Pérez-Castejón visitó ayer IK4-Tekniker dentro de su visita a Euskadi. Allí pudo conocer algunos de los...

Posted by SOCIALISTAS VASCOS on miércoles, 28 de octubre de 2015

Pedro Sacnchezk eta Idoia Mendiak Eibarren mitina eskaini dute
Pedro Sacnchezk eta Idoia Mendiak Eibarren mitina eskaini dute

Beste berri batzuk...

Iruzkinak