Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   II. Oroimen Hegoak 2018 sariak

Lagun liburu-dendak, Madinak, Rubalcabak eta Zapaterok jaso dituzte JSE-Egazen Oroimen Hegoak 2018 Sariak, Euskadin bakearen aldeko ekarpena egiteagatik

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, “sozialismoak elkarbizitza eraikitzeko erronka burutu behar du”

“Sozialistok prest gaude prozesu hori zuzentzeko eta ez dugu erabakirik hartuko hauteskundeei begira. Kalkulatu nahi dugun kontu bakarra da zer utzi gure atzetik datozenei”, gehitu du Mendiak, iragana onartzea “etorkizunerako txertorik onena dela” konbentzituta

1. argazkia
Idoia Mendia, Secretaria General del PSE-EE, durante su intervención en la entrega de los Premios Oriomen Hegoak 2018 de JSE-Egaz | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendiak PSE-EEren idazkari nagusiak, ohartarazi du ETAren biktimek “egia, justizia eta ordainak” merezi dituztela, eta nabarmendu du sozialistok ez dutela onartuko “memoriarik gabeko herrialde bat oinordetzan uztea, beste behin ere justiziarik gabe arituko litzatekeen herrialde bat izango litzateke eta”.

Mendiak parte hartu du igande honetan Oroimen Hegoak 2018 sarien banaketan, Donostian. JSE-Egazek eman dizkie sariak Lagun liburu-dendari, Eduardo Madinari, Alfredo Pérez Rubalcabari eta José Luis Rodríguez Zapaterori. Sari banaketan adierazi du Mendiak sozialismoa “harro-harro dagoela Euskadira bakea ekarri zutelako beren gobernuek”. "Eta sozialismoak elkarbizitza eraikitzeko erronka burutu behar du orain", gehitu du.

"Sozialismoa harro-harro sentitzen da Euskadira bakea ekarri zutelako beren gobernuek. "Eta sozialismoak elkarbizitza eraikitzeko erronka burutu behar du orain. Eta elkarbizitza horren oinarria izan daiteke soilik gertatutakoaren inguruko egia. Elkarbizitza finkatuko da soilik denok onartzen dugunean erailketa batek ere ez zuela justifikaziorik izan. Hori merezi dute biktima guztiek, erresistenteek eta terroreari hitzaren bidez aurka egin zion sozietate zibilak", hausnartu du.

Horrela, uste du biktimek “egia, justizia eta ordainak” merezi dituztela, eta baieztatu du “elkartzen gaituena bilatzeko grinari esker egin duela aurrera Euskadik eta horri esker eraikiko dugula etorkizuna”.

“Sozialistok prest gaude prozesu hori zuzentzeko eta ez dugu erabakirik hartuko hauteskundeei begira. Kalkulatu nahi dugun kontu bakarra da zer utzi gure atzetik datozenei. Ez dugu onartuko memoriarik gabeko herrialde bat oinordetzan uztea, beste behin ere justiziarik gabe arituko litzatekeen herrialde bat izango litzateke eta", baieztatu du.

Mendiak azpimarratu du garai batean, Espainiako gobernuak presidente sozialista –José Luis Rodríguez Zapatero– zuenean eta Patxi López lehendakari izan zenean, “armak isilarazteko eta Euskadiko historian lehen aldiz askatasunaren bideari ekiteko aukera eman zuen ahalegina”. Ondoren, “atzerapausorik eman ez zutenen eta beren etxeetan eta osoko bilkuran egunero totalitarismoaren jazarpena jasan zutenen” lana balioztatu du.

“Gaur duintasun berdinarekin goraipatu behar ditugu Kristo Erregearen zein ETAren totalitarismoei aurre egin ziotenak. Lagun proiektua aitortzen dugu, liburu-denda bat ez ezik, adimena irekitzeko proiektua zen eta, tolerantziaren eta askatasunaren aldekoa. Ignacio Latierrok eta Teresa Castellsek burututako proiektua, balio izugarriko kide batekin, José Ramón Recalde. Frankismoaren biktimak, terrorismoaren biktimak”, esan du.

Mendiak gogora ekarri ditu Enrique Casas, Fernando Buesa, Joseba Pagazaurtundua, Fernando Múgica, Isaías Carrasco, Froilán Elespe eta Juan Priederen hilketak, eta, horrez gain, Eduardo Madinak "lubakietan zegoen” Euskadiri erakutsi zion "garaiera, heldutasuna eta balio demokratikoen lezioa” baloratu ditu.

"ETArik gabe eta Espainiarekin bakean"

Gobernuko presidente ohiak, José Luis Rodríguez Zapaterok, sari berezia jaso du, eta esan du ez dela inoiz orain bezain ondo egon Euskadin, "ETArik gabe, Espainian eta Espainiarekin bakean"; eta, horregatik, konfiantza duela esan du "nazionalistek eta ez-nazionalistek aintzat hartuko dutela".

Hitzaldian, Zapaterok nabarmendu du, halaber, bere gobernuak sustatu zituela “bakerako eskubidea eta askatasunerako eskubidea, Espainian eta, bereziki, Euskadin osoak izan zitezen”. Bestalde, gogoeta egin du demokraziaren eta politikaren bertsiorik onena dela “gai dena erronkarik txarrenari ekiteko amorrurik gabe, gorrotorik gabe, elkarbizitzako promes demokratikoa izanik”, eta “barkamena eta zuzenketa onartzeko”.

Zapaterok ohartzera eman du memoriarik gabeko demokrazia “ahula eta inmorala dela, beregan sinesten ez duena”. Horregatik, baieztatu du ETAren biktimak eta beren memoriak “ikastetxeetan, erakundeetan, udaletan, zentro kulturaletan, zentro zibikoetan eta erakunde publikoetan egon behar dutela, horiek omentzeko eta aitortzeko eta ahaztu ez dadila zenbaitek gizartearen aurrean damututa agertu eta barkamena eskatu behar dutela oraindik”. "Hori da memoriaren eta biktimen esanahia", azpimarratu du.

"ETA bukatu zen guretzat"

Barne-arazoetako ministro ohiak, Alfredo Pérez Rubalcabak, baieztatu du "berdin dela" ETA desegitea, "gure bizitzetatik desagertu baitzen hiltzeari utzi zion egunean", 2011ko urriaren 20an, eta, ondorioz, "leihoa itxi nahi badute, itxi dezatela, gero denbora gehiago hartu, orduan eta txarrago beraientzat eta beren presoentzat".

Ministro ohiak gogora ekarri ditu ETAren biktima sozialista denak, eta eskerrak eman dizkio Zapaterori konfiantza eta laguntza eman ziolako, bai eta haren “adoreagatik, sendotasunagatik eta uste osoengatik” ere; izan ere, horiek gabe ETAk ez zuen amaiera izango 2011ko urriaren 20an. "Noizbait azalduko dugu ETArekin amaitzeko erabaki hura zein zaila izan zen”, aitortu du.

"Amaierarik onena da ETAk esatea amaitu egin dela, ETAk esan zuena esatea, amaitu da, garaitu naute, ezin dut aurrera egin, amaitu dut ezin dudalako. Hori da terrorismoarentzako amaierarik onena, zalantzarik gabe. ETAk aitortzea amaitu egin zela, garaituak izan zirela", azpimarratu du.

Rubalcabak ziurtatu du ezin duela burutik kendu ideia bat: “terrorea alferrik izan zen, zein txarra, ezertarako”. "Terrorea inmorala izan da, jakina, zilegitasunik gabekoa, baina alferrikakoa batez ere", azpimarratu du.

"A zer terrorea heriotzaren abertzale horiena, zer duintasun ikaragarria biktimena", esan du. Testuinguru horretan, “biktimen duintasuna” goraipatu du. Eta azpimarratu du ETA “gure bizitzetatik desagertu zela hiltzeari utzi zion egunean”, eta, ondorioz, “dena amaitu egin dela, terrorearen garaia amaitu da eta”. "Kezkatzen nau jendeak esatea ETA oraindik dagoela hortxe, egia ez bada ere", adierazi du.

Gainera, adierazi duenez, “armak uztea hobe da ez uztea baino, leihoa ixtea hobe dela ez ixtea baino, baina dagoeneko berdin zaigu; itxi nahi badute hobeto, eta gero eta denbora gehiago hartu, orduan eta txarrago beraientzat eta beren presoentzat”. "Guri berdin zaigu, guretzat urriaren 20an amaitu zen", esan du.

"Bizikidetzarako eskubidea"

Eduardo Madinak, Gazteriaren idazkari nagusi ohiak eta ETAren atentatu baten biktimak (bonba-auto bat), nabarmendu du euskal gizartearen etorkizuna "bizikidetzarako eskubidean dagoela, ez berriz, erabakitzeko eskubidean".

"Herrialde honek eskubidea du herritar anitzen erkidego bat izaten jarraitzeko, nahi duten bezala pentsatu eta sentitzeko, eta beren etorkizuna ez da etnikoa, zibikoa baizik", gehitu du.

Lagun liburu-denda

Ignacio Latierrok, Lagun liburu-dendakoak, gogora ekarri du "arrisku handiak bere gain hartuz terrorismoari aurre egiteko gai izan zen sozietate zibilaren zati hori", "gutxiengoa izanik ere", kalera irten zena "erailketa eta krimena ekintza politikoaren tresna izan ezin zutela esateko".

Ekitaldian Euskadiko Gaztedi Sozialisten idazkari nagusiak, Azahara Domínguezek, parte hartu du ere bai. Azaldu duenez, sari horien bidez, JSE-Egazek aditzera eman nahi du “zuek gure alde aritu zinetela eta bizitza osoa beharko dugula hori itzultzeko”.

Espainiako Gaztedi Sozialisten idazkari nagusiak, Omar Anguitak, ohartarazi du inork ez dezala Euskadiren historia berriz idatzi”, sozialistek minaz, sakrifizioz, sendotasunez eta xede handiei jarraikiz idatzi zuten eta”.

Donostiako Costa Vasca hotelean egindako ekitaldi hunkigarrian izan dira kargu, buruzagi eta militante sozialista ugari, besteak beste, Jesús Eguiguren eta Patxi López lehendakari ohia.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Idoia Mendia

Idoia Mendia