Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERA

OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA, Euskadiko Kontsumorako Sistema Arbitralaren egoerari buruz.

Txarli Prieto San Vicentek, Legebiltzarreko “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” talde legebiltzarkideak, Legebiltzarrean indarrean dagoen erregelamenduaren babespean, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillori aurkezten dio OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau, Euskadiko Kontsumorako Sistema Arbitralaren egoerari buruz.

JUSTIFIKAZIOA 

Kontsumorako Sistema Arbitrala kontsumitzaileen eta enpresen artean sortzen diren gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko prozedura da, borondatezkoa, doakoa eta loteslea. 

Gaur egun, sistema horrekin bat egiteko sustapen kanpaina bat martxan jarri dute (martxoan hasi zen, eta maiatzaren amaierara arte jarraituko du).

 Hori dela eta, “Euskal Sozialistak” Legebiltzarreko taldeak uste du beharrezkoa dela orain arte kanpaina horrekin lotuta egin diren lorpenen emaitzak ezagutzea; izan ere, uste dugu garrantzitsua dela herritarrek nahiz enpresek ondo ezagutzea zer abantaila ematen dituen Sistema Arbitralak. Hala, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari galdera hau egin nahi diogu: 

  • Zer ekintza jarriko ditu martxan zure sailak prozedura horrekin bat egiten duten enpresen kopurua handitzeko?

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Txarli Prieto