Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERAK

AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA, Euskadiko hurbileko merkataritzaren egoerari buruzkoa

Susana Corduera Leunda Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko kideak, ganberaren erregelamenduaren babespean, Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari galdera hau egin dio OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUN DEZAN; galdera Euskadiko hurbileko merkataritzaren egoerari buruzkoa da.

JUSTIFIKAZIOA

Euskal denda txikiek hurbileko arreta pertsonalizatua ematen diete herritarrei. Euskadiko auzoetako, herrietako eta hirietako bizitzaren ardatz bat da. Azken urteetan, gure komunitateen ardatza den eta lanpostu ugari ematen dituen merkataritza horrek hainbat mehatxu disruptibori aurka egin behar die, hala nola informazioaren teknologiek eta merkatuen globalizazioak sortzen dituzten eredu berriei.

Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egiaztatu du, legealdi honetan zehar, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sektore hori hobetzeko zenbait plan eta ekintza egin dituela.

Edonola ere, Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak ulertzen du ekintza horiez gain beste batzuk ere beharrezkoak direla krisi ekonomikoa hasi zenetik zailtasun handiak eta enplegu-galerak izan dituen sektore horrentzat.

Neurri berriak planteatu eta politikak diseinatzeko, sektorearen gaur egungo egoeraren diagnostiko argia egin behar da, eta, horregatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari ahoz erantzuteko honako galdera hau egiten diogu:

  • Gaur egun, zein da tokiko merkataritzaren egoera Euskadin?

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Susana Corcuera