Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Agenda

partekatu  partekatu

OTS
03

09:30
EUSKO LEGEBILTZARREAN

Kontrolerako osoko bilkura

Gaia: Gai-zerrenda:
1. Galdera, Miren Josune Gorospe Elezkano Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, aurrekontu-lehentasunei buruz. (11\10\05\01\0020)
2. Galdera, Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, haurrek pairatutako sexu-abusuen aurrean "neurriak Elizari hartzea dagokiola" esateari buruz. (11\10\05\01\0017)
3. Galdera, Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Elizarekin lotutako pederastia-kasuei buruz. (11\10\05\01\0025)
4. Galdera, Eneko Andueza Lorenzo Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egina, Alokabidek kudeatutako etxebizitzen alokairuan ezordainketa eta ezbetetze injustifikatuen kasuan modu prebentiboan jarduteko prozedura bat abian jartzeari buruz. (11\10\05\01\0019)
5. Galdera, Alfonso Alonso Aranegui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, presidente autonomikoen konferentziara ez joatearekin lehendakariak erantzukizun instituzionalak alde batera uzteari buruz. (11\10\05\01\0023)
6. Interpelazioa, Mikel Otero Gabirondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Europar Batasunak eta Kanadak sinatu duten CETA izeneko merkataritza itunari buruz. (11\10\04\01\0009)
7. Interpelazioa, Tinixara Guanche Suárez Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, "San Egidio Komunitatearekiko harremanak sendotzeko eta horrek 'korridore humanitarioekin' egiten duen lana ezagutzeko", lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batekin Erromara egindako bidaiari buruz. (11\10\04\01\0012)
8. Interpelazioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, "Margüello auzia"n akusatuei espetxe-zigorra eskatzeari dagokionez Eusko Jaurlaritzak, Fiskaltzaren akusazio-idazkiaren kontra, azaldutako utzikeriari buruz. (11\10\04\01\0018)
9. Interpelazioa, Miren Larrion Ruiz de Gauna EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, egungo marko juridiko-politikoaren mugen kudeaketa soiletik harago joateko Jaurlaritzak dituen asmoei buruz. (11\10\04\01\0020)
10. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, EAJko agintari batzuek Lopez Ruiz "Kubati" terroristarekin egindako bilerari buruz. (11\10\05\01\0013)
11. Galdera, Jon Hernández Hidalgo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bilboko biztanleria zibilaren gaineko bonbardaketa masiboetatik 80 urte betetzean, matxinatutako bandoko presoak hil ziren gertaera zehatz bat soilik hizpide izan zuten adierazpenei buruz. (11\10\05\01\0016)
12. Galdera, Nerea Kortajarena Ibañez EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Enplegu eta Lan sailak bateratzeari buruz. (11\10\05\01\0021)
13. Galdera, Leire Pinedo Bustamante EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Jaurlaritzaren eta Estatuko aurrekontuen erlazioei buruz. (11\10\05\01\0024)
14. Galdera, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egina, Gasteizko udalerrian trenbidea lurperatzeari buruz. (11\10\05\01\0006)
15. Interpelazioa, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egina, Euskadiko Airearen Kalitate Sarea diseinatzeko irizpideen eta informazioa administrazio eskudunei helarazteko protokoloen gainean. (11\10\04\01\0011)
16. Galdera, María Pilar Zabala Artano Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, euskal eskola publikoaren plan estrategikoa garatzeari buruz. (11\10\05\01\0008)
17. Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Milagrosako itxieraren aurrean kalitatezko hezkuntza-proiektua oinarri izango duen konponbideari buruz. (11\10\05\01\0022)
18. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak Fitur Nazioarteko Turismo Azokan izandako jarduerari buruz. (11\10\05\01\0018)
19. Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, EITBren programa batean Felipe VI.a erregearen argazkia apurtzeari buruz. (11\10\05\01\0010)

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31