Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Pedro Sánchezek eta Idoia Mendiak lurralde ereduari eta erreforma konstituzionalari buruzko eztabaidan EAJk erakutsitako harmena eskertzen dute

1. argazkia
Idoia Mendia y Pedro Sánchez dialogan con el lehendakari Urkullu. Foto | Socialistas Vascos

PSOEren idazkari nagusi Pedro Sánchezek eta PSE-EEren idazkari nagusi Idoia Mendiak balorazio ona egin dute sozialistek Espainiari egonkortasun politikoa emateko lurralde ereduari eta erreforma konstituzionalari buruzko eztabaidatzeko beharraren aurrean EAJko presidente Andoni Ortuzarrek nahiz Iñigo Urkullu lehendakariak erakutsi duten harmenari dagokionez.

Lehendakaritzaren egoitzan egindako bileran izan diren lau parte-hartzaileak bat datoz: beharrezkoa da “elkarrekin estatuaren ereduari buruzko hausnarketa lasaia egitea, estatuaren nazio aniztasunean sakonduko duen lurralde egitura berria osatzeko".

Gainera, Pedro Sánchezek konpromisoa hartu du Euskadiri emateko dauden eskumenen besterentzea Madrilen defendatzeko; besteak beste, espetxeena eta Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa, Kutxa Bakarra hautsi gabe.

Sozialista buruek mahai gainean jarri dute erreforma konstituzionalaren proposamena. Pedro Sánchezek azpibatzorde batean jorratzeko asmoa du. Bileran izandako guztiak bat datoz estatu ereduaren erreforma egitearekin, lurraldeko eskakizunei erantzuteko eta nazio aniztasunean sakontzeko.

Lehendakariak, EBBren presidenteak, PSOEren buruak eta Euskal Sozialisten idazkari nagusiak eginiko topaketan, halaber, EAJ-PSE koalizio gobernuaren “balorazio ona” egin da, eta PSOEk konpromisoa hartu du bi alderdiek gobernuko programan hartutako konpromisoak Madrilen defendatzeko.

Espetxe politikari dagokionez, topaketan parte hartu duten guztiek uste dute “indarrean dauden legezko aukeren esparruan, presoen kontua, espetxeen politika eta birgizarteratzea egungo gizarte egoerarekin bat etorriz jorratu behar direla”.