Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Pedro Sánchez: “Gobernu berria egonkorra izango da, eta guztiz aurrerakoia”

Lider sozialistarentzat “ilusionagarria” da PSOE eta Unidas Podemosen artean Gobernua eratzeko akordioa sinatu ondoren zabaltzen den etapa.

1. argazkia

PSOEko idazkari nagusi eta jarduneko Gobernuko presidenteak, Pedro Sánchezek, laster abian jarriko den Exekutiboa “egonkorra” eta “guztiz aurrerakoia” izango dela esan du astearte honetan, hauteskunde kanpainan sozialistek hitz eman zuten moduan. Exekutibo hori eratzeko Unidas Podemosekin lehen akordioa sinatu ostean, Sánchezek egoera politikoa “desblokeatu” beharra azpimarratu du eta “ilusionagarria" deritzo orain hasten den etapa berriari.

Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian, Sánchezek esan du “gure herrialdeak lehenbailehen Gobernu bat” behar duela, eta kabinete hori “indar aurrerakoiez osaturik" egongo dela eta "Espainiaren aurrerapenaren alde" lan egingo duela. “Tokirik izango ez duen bakarra espainiarren arteko gorroto eta konfrontazioa izango da”, azpimarratu du buruzagi sozialistak, eta Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiari eskertu dio pasa den igandeko hauteskundeen ondoren hitzarmen bat lortzeko erakutsitako “prestutasuna”.

Sánchezek azaldu du inbestidura saioaren ondoren zehaztuko dela kabinetearen egitura, baina garbi utzi du “lau urteko legegintzaldirako akordioa” dela, “kohesioan, leialtasunean eta elkartasunean", eta, halaber, "ardura ezberdinetarako profil egokienez baliatzeko borondatean" oinarritua. “Parlamentuko beste indarrei zabalik” den akordio bat dela azpimarratu du, "gehiengo egonkor eta iraunkor” bat eratzeko. Ildo horretan, erantsi du PSOEk beste taldeekin hitz egiteko txanda bati ekingo diola, Ganberan gehiengo hori eraikitze aldera.

“Espainiarrek hitz egin dute, eta euren botoak gaur PSOEk eta Unidas Podemosek abiarazten dugun bidea markatu dute”, ondorioztatu du Sánchezek, eta hitza eman du proiektu “ilusionagarri, hunkigarri eta itxaropentsu” honen alde egingo duela lan, "Espainiaren eta behar gehienean direnen progresuaren” mesedetan.