Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena

Pastor: “Elkarbizitzarako espazioa den Estatutu hau eraisteko saiakera guztiak uxatu ditugu”

“Ez dugu legezkotasuna gainditzen duen abiapunturik onartuko”, adierazi du egitekotan diren erreformari buruz

1. argazkia
Josean Pastor e Idoia Mendia en el pleno del Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

Jose Antonio Pastor Legebiltzarreko PSE-EEren bozeramaileak azpimarratu duenez, Talde Sozialistak konpromisoa hartu du Estatutuaren erreformari aurre egiteko orduan alderdien artean ematen diren kointzidentzietan sakontzeko, baina, era berean, gogorarazi du sozialisten jarrera dela "legezkotasuna gainditzen duen abiapunturik eta herritarren artean kategoriak ezartzera bideratutako interpretaziorik" ez onartzea, autodeterminazio-eskubideari eta EAJk "nazionalen" eta "euskal herritarren" artean bereizketa egiteko duen asmoari erreferentzia eginez. Horrez gain, Pastorrek nabarmendu du sozialistak izan direla protagonista nagusiak Estatutua den bizipen-esparrua eraisteko saiakerak uxatzeko orduan.

"Bereiztera garamatzaten baino bat egitera garamatzaten kointzidentzia askoz gehiagotan sakontzeko lan egingo dugu. Baina gure abiapuntua hau izan behar da: konkistatu ditugun eskubide sozialen bermea, pluraltasunaren bermea, eta legezkotasunaren bermea, hori baita beste guztia bideragarri egiten duena, egun honetara helarazi eta Estatutuak 40 urte betetzera eraman gaituena. Hori partekatu nahi dugu gaur", azaldu du Pastorrek, Gernikako Estatutuaren 40 urteak eta haren garapenetik eratorritako gizarte aurrerapenak gogora ekarri nahi dituen ekimen parlamentario baten saioan.  

Gernikako Estatutua izan da eta da euskaldunok elkarrekin aurrera egiteko egiten jakin dugun itunik onena. Gure arteko itunik onena da, eta Espainiako gainerako herrialdeekin ere inoiz egin dugun onena. Euskadik lortu duen eraldaketarik handienera iristeko aurkitu dugun tresnarik onena da", adierazi du bozeramaile sozialistak.

Pastorrek gogora ekarri du Pedro Sanchez buru duen Espainiako Gobernuak autogobernuaren garapen negoziatu eta hitzartu baten aldeko konpromisoa hartu izana ere, eta esan du konpromiso hori herrialde osoaren gobernagarritasuna desblokeatzen denean zehaztu ahal izateko zain dagoela.

“Talde sozialistak uste du merezi duela Legebiltzar honetatik laguntzea egonkortasunerako ahalegin horretan. Eta hori egiteko modurik onena hemen Estatutuak bide ematen dion elkarbizitza-espazioa eraisteko ahaleginak uxatzea lortu dugula azpimarratzea da. Lortu dugula mehatxu terrorista gainean izanda ere bide hori ez haustea. Lortu dugula erakundeetan kareletik ez botatzea diktadura gainditzeko ehuntzen hainbeste kosta zitzaiguna”, azpimarratu du.