Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.
No te lo pierdas No te lo pierdas

Julio 2018

L M X J V S D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Cerrar
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Euskal Sozialistak

Documentos

compartir  compartir

  •   ENMIENDAS

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, 2018ko aurrekontuetan euskararen biziberritze eta normalizazioan urrats kualitatiboak emateari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0267]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, 2018ko aurrekontuetan euskararen biziberritze eta normalizazioan urrats kualitatiboak emateari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0267]

OSOKO ZUZENKETA:

  • Eusko legebiltzarrak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari izan dezala eginkizun nagusi, Euskararen bilakaera soziolinguistikoaren adierazle nagusietan aurrerapenak egiten jarraitzea, eta egiteko horiek gauzatzeko jarri diren eta neurgarriak izango diren helburu estrategiko hauek burutzen jarraitzea:
  • Euskal biztanleriaren euskara-gaitasuna ugaritzea.
  • Euskal herritarren euskararen transmisioa ugaritzea.
  • Euskal herritarren euskararen erabileran eta kalitatean aurrerapenak egitea.
  • Erakunde publiko eta pribatuen euskararen erabilera handitzea.
  • Herritarren hizkuntza eskubideen babesa bermatzea.
  • Hizkuntza gutxituak (euskara) biziberritzeko ezagutzaren garapenean (ikerkuntza) eta berrikuntzan (aplikazioa) sakontzea.
  • Hizkuntza-bizikidetzan oinarritzen den gizarte aktibazioa indartzea.
  • Euskararen lurraldea osatzen dugun eragile publiko eta pribatuekin lankidetza sendotu eta ugaritzea. 
  • Horretarako Eusko legebiltzarrak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari hori guztia betetzeko jarrai dezala diru baliabide gehiago jartzen, bai ikasle helduen B2 arteko matrikularen doakotasuna sustatzeko, bai helduen euskalduntzearen jarduera sendotzeko. 
  • Aldi berean, jarrai dezala euskal herritarren euskararen erabileran eta kalitatean aurrerapenak egiteko lankidetza hitzarmen, ikerketa eta programak sustatzen: unibertsitatearekin, gizarte eragileekin (Topagunea, UEMA...), eremu pribatuko erakundeekin (enpresak, enpresa aholkularitzak, sindikatuak...) eta gainerako instituzio publikoekin. Hau guztia, arnasgune geografiko eta funtzionaletan arreta berezia jarriz.
  • Eta, azkenik, jarrai dezala hizkuntza-bizikidetzan oinarritzen den gizarte aktibazioa indartzen, adibidez, herri eragile eta herri administrazioen artean elkarlanean “365 egun” deituriko proiektua garatu eta sustatuz. 
  • Hori guztia Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020 dokumentuan eta Euskadi 2020 Gobernu Programan ezarritakoaren arabera eta horretarako beharrezkoak diren diru baliabideak 2018ko aurrekontu proiektuan jasota.