Autor: Oscar Rodríguez, Euskal legebiltzarkidea eta Euskal Sozialistak legebiltzarkide taldeko idazkari nagusia
Fuente: Berria
Zentzu honetan, lehendakaria aurrean, erreforma sakonen agenda bat aurkezten ari da, herritar libreen, elkartasuna agertzen duen, iraunkorra den eta lehiakorra den etorkizuneko Euskadi eraikitzeko. Pedagogia demokratikoaren, gizarte kontzientziazioaren eta askatasun kulturalaren politikak bultzatuz. Osasun sailean eta gizarte politiketan «asmatu» behar diren erreformak ongizate estatuaren iraunkortasuna bermatu ahal izateko. Bizimoduetan zein garraioetan eta pertsonal gastuetan gobernuaren aurrekontuaren ia erdia joaten den Administrazioren erreformak ere barne daudelarik. Hezkuntzan, ikerketan, garapenean, berrikuntza eta nazioartekotze garapenean inbertsioen gehikuntzak ezinbestekotzat jo daitezen erreformak baita ere.
Hauxe da, hain xuxen ere, gobernu berriak egin duen bide orria. Hau da esparrua. Honetan, Euskadin baita ere dagoen defizita murrizteko egoeraren araberako neurriak egokitu behar dira. Espainiako gainontzeko lekuetan baino egoera hobean gauden arren, aurreztu behar dugu, aldaketak zein erreformak egin behar ditugu eraiki duguna mantentzeko eta etorkizunean aurrerapena eta ongizatea bermatzeko.
Gure berezko egoeraren analisitik, neurri zein erreforma jakin batzuei aurre egin behar diegu, krisiaren kontra joateko bakarrik balio ez dutenak; baita ere hainbat eraldaketa eta lurraldea modernizatzeko betebeharreko aldaketak egiteko, gure jarrera hobetzeko, gehien behar dutenei laguntza eskaintzeko, gure zerbitzu publikoen iraunkortasuna bermatzeko, eta euskal gizarterako aurrerapen nahiz ongizatea izango duen etorkizuna argitzeko balio dutenak.
Duela egun batzuk, Eusko Legebiltzarrean egokitze neurri horiei buruz hitz egiteko aukera izan genuen. Neure aburuz, lehendakariak arestian aipatu ditudan egitura erreformen markoan egoeraren araberako neurriak sartu ditu.
Eskubideen murriztea ekarri gabe, oinarrizko gizarte zerbitzuak mantentzeko, edota erreforma fiskal progresibo bat lortzeko akordioak bultzatzeko eta zerga iruzurraren kontra borroka egiteko borondatea (eskandaluzkoa dena, bestalde), elkartasun handiagoa adierazten duen Euskadi sortzeko bideratzen gaituen neurria da.
Pertsonal atalaren gastuaren murriztearen eta egokitzearen iragarkia, eta langileen berrantolaketa eta gastu arrunten urritzearen, administrazioen arteko bikoiztasunaren gutxitzearen bilaketarekin batera, Euskadi iraunkorrago batera bideratzen gaituzten neurriak dira.
Egungo aurrekontuetan onartutako inbertsioen atalak mantentzeko eta etorkizunari gehiago begira dauden ohiz kanpoko baliabideen helmuga ezberdinei lehentasuna emateko konpromisoa, lehiakorragoa den Euskadira bideratzen gaituzten neurriak dira.
Langabezian dauden 130.000 pertsona baino gehiagok drama bizi duten arren, Euskadiko egoera orokorra ez da inolaz ere dramatikoa. Baina erronka baten aurrean gaude. Pertsona heldu bihurtzen garenean zer izan nahi dugun erabakitzeko unean gaude. Gure egoera hobetzeko premiazkoak diren erreformak egiteko momentuan gaude. Halako ahalegina egiteko gai ez bagara, krisiak eraso dienen sufrimenduak ez du ezertarako balio izango eta egoera honetatik ez dugu ezer ere ikasiko.
Hau dela-eta, krisiaren egoeraz baliatzeko dugun eginbeharra betetzen ari gara gizarte modernoago eta iraunkorrago baten oinarriak jartzeko. Etorkizuneko gizartea irudikatzeko eta horretara bideratzen diren neurriak jartzea edozein gobernuren benetako erronka da. Batez ere, gobernu hau aurrerakoia bada.

Socialistas Vascos / Euskal Socialistak