PSE-EE PSOE Socialistas Vascos, Euskal Sozialistak

Opinión y Temas

Aldaketa ondo datorkio Euskadiri

02/08/2010

Legebiltzar kurtsoaren bukaerara iritsi gara eta ondorioak ateratzeko unea da. Ia urtebete bat bete ostean, akordio gehiago dago talde politiko nagusienen artean, Eusko Jaurlaritzaren kontrolerako tresna ugariago eta hobeak daude, eta batez ere, lasaitasun gehiago dugu.

Autor: Oscar Rodríguez, Parlamentario del PSE-EE

Fuente: Diario de Noticias de Alava

 

Hemendik hasiko dut neure balantzea, hain zuzen ere. Gaur euskal politikan, azkenengo hamarkadan izan ez den lasaitasun gehiago dago. Eusko Jaurlaritzan sartu ginenetik gure eskuetan zegoen guztia egin dugu egoera lasaitzeko, krispazioa eta frentismoarekin bukatzeko, eta Euskadin identitateei buruzko eztabaidari tentsioa kentzeko. Sinetsita nago lortzeko bidean gaudela.

Hori dela eta, gaur legebiltzar eztabaidan ireki den agenda politikoa hiru ardatzek gidatzen dute: krisi ekonomikoaren kontrako borroka, ongizate estatuaren ezartzea eta hobetzea, eta demokraziaren zein askatasunen defentsa.

Lehendabiziko ardatzari dagokionez, egungo kurtso politikoa urrian hasi zen ezohiko lege batekin, martxan jarri ziren aurrekontuen neurri askoen zutabe izateko asmoz. Honen ondoren, onartu egin zen aurrekontuen legearen eztabaida izan genuen, inoiz izan dugun gutxiengo kontrako botoekin. Eta kurtsoa amaituko dugu beste bi eztabaidekin eta defizit publikoaren egokitzearen neurriei buruzko ezohiko beste lege baten onartzearekin.

Bigarren ardatzari helduta, kurtso honetan zehar gure bizi kalitatea hobetzeko ekimeneei buruz eztabaidatu dugula azpimarratu nahi dut. Gobernuak berak egindako ekimenak dira gehienbat -bere proiektuaren bitartez-, hiritar libreen, elkartasuna agertzen duen eta iraunkorra den Euskadi lortzeko.

Eta hirugarren ardatzari buruz, adibide bat besterik ez dut jarriko: joan den uztailaren 2an eraildako eta oraindik ere mehatxupean bizi diren euskal alkateen eta zinegotzien esker onean egindako ekitaldi bateratua.

Agian ez da izango beste batzuek nahi izango luketeena, baina hauxe izan da agenda politikoa eta gu pozik gaude halaxe izan delako. Gizartearen gehiengoaren lehentasuneei buruz eztabaidatu dugu. Eta agendaren aldaketa honek -ETA talde terroristaren ekintza ezarekin bateratuz, ez dut ahaztu nahi- euskal politika baretu duela eta hauxe dela, hain juxtu ere, Euskadi hobeto batzeko eta lotzeko lehendabiziko urratsa.

Hasieran esan dudanez, euskal talde politiko nagusienen artean hitzarmen gehiago daude. Eta baieztapen hau hainbat datuekin oinarritu nahi dut. Irailetik legebiltzar talde ezberdinen artean 211 erdibideko akordioetatik, 44-k PSEren eta PPren sinadura dute. Beste 55-k hitzarme PSEk eta EAJk, edota PSEk, EAJk eta PPk sinatu dituzte. Azkenik, beste 112 akordio daude, oso erabatekoak, ganberako talde guztien sinadura dutenak, izendatzaile amankomun batekin: PSE bera, lortu diren akordioen %95ean parte hartu duelarik.

Uste dut datu hauetatik hainbat gauza ondoriozta daitezkeela, baina, batez ere, aipagarriena honako hau da: ez dago inolako alderdi abertzaleen borondatea zapaltzeko konstituzionalistek -dirudienez- sortu zuten legebiltzar-arrabolarik. Horregatik, sinatu genuenean esan genuen bezala, Patxi López Lehendakaritzara eraman zuen oinarrizko akordioak ez du inor alboratzen.

Bigarren ondorioa da, garrantzitsuagoa oraindik ere, akordio anitza posiblea dela. Eusko Legebiltzarrean lortzen diren hitzarmenak, pentsatu ohi denaren kontra, Euskadin ulermena posiblea dela baieztatzen dute. Eta gertaera hau azpimarratzeak badu bere garrantzia, euskal politikaren komunikazio faltaren topikoa apurtzen laguntzen duelako.

Azkenik, gobernuaren ekintza kontrolatzeko tresna gehiago eta hobeak daude. Eta hauxe gertatzen da azken 30 urteetako historian izan dugun Legebiltzar hoberena dugulako. Gaur egun, kontrol bilkureei esker (orain arte izan ez ditugunak), legebiltzar taldeen bitartez gobernuaren kontrol eraginkorrago eta zuzenago bat dugu. Gaur egun, "gehiegikeri" gutxiago dago Legebiltzarrean, arduren banaketa handiago bati esker (oposizioaren lehen alderdiak lehendabiziko aldiz Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuen Batzordearen lehendakaritza du). Gaur egun, gardentasun handiagoz jokatzen da, gobernuak bere legegintza-egutegia aurkezten duelako eta aipatu egutegiaren betetzeaz argibideak ematen dituelako. Eta gaur egun, Legebiltzarra gehiago errespetatzen da, aitzakiak ez direlako asmatzen, ez dago trikimailurik, eta ez da legebiltzarraren gehiengoa erabiltzen gobernuak azalpenak eman ez ditzala saihesteko.

Beraz, legebiltzar lehen urte honetan lasaitasun handiagoa, hitzarmen gehiago eta gobernuaren kontrol eraginkorrago bat baldin badago, honako hau laburbil daiteke: aldaketa euskal politikari eta Euskadiri ondo datorkiola.

Categoria: OpinionOpinion

Archivos

Socialistas Vascos / Euskal Socialistak