Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #OrainBai

Odón Elorzak ohartarazi du “blokeo harresia” apurtzeko hautestontziak PSOEren boto-paperekin bete behar direla

Odón Elorzak ohartarazi du “blokeo harresia” apurtzeko hautestontziak PSOEren boto-paperekin bete behar direla

1. argazkia

Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, esan du PSOE dela “beste batzuk bertan goxo eginez amore ematen ari diren eskuinen proposamena" alda dezaken alderdi bakarra. “Apirilaren 28an harro eta lasaiturik sentitu zirenei, esan behar diegu badela modu bat Vox eta enparauek itxaropen guztiak gal ditzaten. Eta modua da zalantzarik gabe, argi eta garbi Alderdi Sozialistari ematea botoa. Da irmotasunez esatea Pedro Sánchez nahi dugula izatea proiektu egonkor, koherente, elkarrizketazale eta progresista baten buru izatea", azaldu du.

PSOEren Gipuzkoako diputatugaiak azaldu du A10ean asko dagoela jokoan, eta PSOEk irabaziko duela diotenei esan die ez dagoela garaipena lortzeko “erabateko bermerik”.

Eibarko Portalea eraikinean gaur arratsaldean Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiarekin eta Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiarekin batera izan den mitin batean, ohartarazi du arrisku “erreala” dagoela “fronte nazionalak” gehitu egin dezan eta azkenean 3 eskuinek herrialde hau gobernatzera irits daitezen.

“Azaroaren 10ean gauza erreala da eskuinen arteko gehiketa, ez da elezahar bat; otsoa datorrela!", bota du, jarraian esateko PPk, Ciudadanosek eta Voxek adostu dutela eta ados jarri direla erkidegoetan eta udalerrietan gobernatzeko.

“Blokeo harresia” hausteko modu bakarra datorren A10ean botoa ematea da, eta boto baliagarri bakarra, blokeo hori hausteko, Alderdi Sozialista da. 

Kongresurako zerrendaburuarentzat, garrantzitsua da A10ean mobilizazio handia egotea. Ulertzen du boto-emaile askok “nagiarekin, amorrazio eta nolabaiteko asperdura” sentitzea, baina ziurtatu die PSOE eta Pedro Sánchezek ahaleginak eta bi egin zituztela uztaila aurretik akordio bat lortzeko, Espainiak dituen erronkei gobernu sendo batekin erantzuteko eta hauteskunde hauek berriro ez errepikatu ahal izateko. 

Elorzak Podemos eta Pablo Iglesiasi leporatu dio egoera horretara iritsi izanaren ardura. “Eskaintza bat egin genuen konponbiderako: gizarte-lehendakariordetza bat, Berdintasun, Osasun eta Etxebizitza ministerioa, etxebizitza politikak konpontzeko”. Halere, inoiz ez zen aski, eta beti gehiago nahi zuten.

Eneko Anduezak, bere aldetik, gogora ekarri du Podemosek are lau bider ere bozkatu izan duela, eskuinarekin batera, gobernu progresista baten aurka. Eta Pablo Iglesiasi galdetu dio ea berriz ere eragotzi egingo al duen PSOEk gobernatzea.

Horren haritik, esan du alderdi moreak gauzak batere argi ez dituen bitartean A10ean zer egingo duenari buruz, sozialistak ozen eta garbi esan dutela PPrekin ez dugula hitzartuko koalizio handirik, Podemosek leporatzen digun legez.

EAJi buruz ere aritu da, euskal agenda defendatzen omen duenaz. Alabaina, 8 urte igaro dituzte PPrekin “lagunkidetzen”, ez dute ia ezer lortu, baina Pedro Sánchezen gobernuari "eskatu eta eskatu" besterik ez diote egiten.

Eta PPren aldean, PSOEk euskal autogobernua sendotu du eta Estatutua osatuko du, transferentzientzako egutegi bat aurkeztuta, zeinak, sozialista gisa beteko dela hitz eman baitu. Sozialisten arteko hitzarmenak ez daude sinatu beharrik ere, nahikoa delako hitz ematearekin. ‘Euskaldunaren hitzaren’ indar bera duen nortasun seinalea da hori, esan du.