Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Agenda

partekatu  partekatu

MAI
26

18:00
BILBO

Idoia Mendiak burutuko du sozialisten ordezkaritza Bilbon pentsiodunek egingo duten manifestazioan

PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusia, Mikel Torres, ere izango da Bizkaiko hiriburuko manifestazioan

  • Eneko Andueza, Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia Eibarreko manifestazioan izango da
  • Arabako PSE-EEren Batzorde Betearazleak ordezkaritza bat bidaliko du Vitoria-Gasteizko manifestaziora

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten ordezkaritza burutuko du pentsiodunen plataformek Bilbon bihar 18:00etan egingo duten manifestazioan. Mendiaz gain, Bizkaiko sozialisten idazkari nagusia, Mikel Torres, izango da ere bai. PSE-EEren Gipuzkoako arduradun nagusia, Eneko Andueza, Eibarreko manifestazioan izango da, 12:00etan. Arabako Batzorde Betearazleak, halaber, ordezkaritza bat izango du Vitoria-Gasteizen, eguerdian.

Euskal Sozialistek parte hartu dute pentsiodunek azken hileetan sistema publikoa defendatzeko antolatu dituzten ekitaldietan. Horien bidez, sistema publikoak pentsio duinak bermatzea eskatzen dute, orain erretiro hartzen ari direnek hainbat hamarkadez egindako ahaleginekin bat egin dezaten eta etorkizunean langile guztiei arreta emango dien sistema jasangarria sor dadin.

PSE-EEk dei egiten die bere kide eta jarraitzaile guztiei biharko manifestazioetan parte har dezaten. Euskal Sozialistok, halaber, uste dugu Gizarte Segurantzaren defizitaren nukleoan dagoen lan-erreforma indargabetu behar dela. Horrez gain, langileen estatutu berri bat egin eta errentak hitzartu behar dira, neurri horiek lan-esparru duina sor dezaten, eta, halaber, Toledoko Ituna behin betiko adostu behar da.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30